Dei batek gure mundua dardarka jarri dezake. Dei batek denbora eten eta unibertsoan arrakala sor dezake. Dei batek orbainak ireki ditzake, erraiak airean utzi, odolustu arte.
“Zuen hilotzen aurrean makurtuko naizenean, guraso maiteak, zuen azalari musu eman ordez, atximur egin eta ile-sorta bat kenduko dizuet” idatzi zuen Hervé Guibert-ek Mes Parents nobela laburrean. Gurasoen heriotzak hainbat sentimendu azaleratu ditzake, baita ilun eta mingarrienak ere. Gurasoen heriotzak hainbat min eta esan gabeko hitz jar ditzake mahai gainean, munduaren aurrean babesgabe egotearen sentimendua piztu dezake gugan, baita mamu zaharrak bizitzara ekarri ere. Hildakoak bakean utzi behar direla esan diguten arren, batzuetan ezinezkoa zaigu beraiekin hitzik ez egitea.
ATZERRIAN LURRA GARRATZ
Noiz: martxoak 2
NoN: Bilboko Arriaga Antzokia
Amancay Gaztañagak zuzendutako Atzerrian lurra garratz antzezlanean, Laurak (Laura Penagosa) haren mundua kolokan jarriko duen deia jasoko du. Badira urteak Kolonbiatik Euskal Herrira etorri zena eta orain, hainbat oztopo gainditu ondoren, bere lehenengo arte erakusketa inauguratu behar duenean, albiste txar batek kolpatu du: ama hil egin da, Kolonbian, eta hara itzuli beharko du hiletara.
Laurak deia jaso eta hegaldiaren ordua heldu bitartean hainbat mamu, zalantza eta beldurri egin beharko die aurre. Zer egin galderari erantzun beharko dio: bere bikotekidearekin (Ander Lipus) Euskal Herrian geratu eta bere bidea jarraitu, ala Kolonbiara, jaioterrira, itzuli. Bihotzak zer dioen ez du argi Laurak. Ez da hemengoa, hemen arrotz sentitzen baita, umezurtz. Han, Kolonbian, ezer gutxi du, mamuak baino ez. Han, sortu zen lekuan, ez du argi pena guztiak kontsolatuko dituen, bizitza familiarraren plazerak topatuko dituen. Erabakia hartu bitartean, amarekin lotutako hainbat oroitzapen berreskuratuko ditu. Ander Lipusek antzeztuko dituen hainbat pertsonaiarekin, hangoak eta hemengoak, hitz egin eta eztabaidatu beharko du. Barre eta negar egingo du. Ibon RG-ren musikaren erritmoan dantzatu beharko du Laurak etorkizun hurbilak planteatzen dizkion galderei erantzuna aurkitu bitartean.
Antzezlanaren une batean, ohe azpian ezkutatu den mamuak eskua luzatu eta Aurora orkatilatik oratu du. Orduan, mamua parez pare duela berarekin hitz egin behar du, erantzukiak egingo dizkio, esateko geratu direnak entzun beharko ditu mamuak. Bizitzan egindako sakrifizioak eta bidean utzitakoak aurpegiratuko dizkio. Baina, atsegin edo ez, mamuei entzun behar diegu, bestela, nork kontatuko du beraien historia?
Artedrama konpainiaren argazkiak:
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.
-----------------------------------------------------------
Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]