Aztiker: Lanak banatzerakoan plano emozionala eta arrazionala bereiztearen onurak

  • Aurten 20 urte bete dituen Aztiker kooperatibak egiten dituen proiektu gehienek lau-sei hilabeteko iraupena izaten dute. Horrek dakar maiz errebisatu behar izatea hurrengo hilabeteetan izango duten lan karga eta langileen arteko lan banaketa orekatzea. Beraz, Aztikerren ohikoa da langileek hurrengo hilabeteetarako lanaldia murriztea edo gehitzea, eta malgutasun hori, ordutegiarenarekin batera, asko estimatzen dute, bizitzako beste alorrekin uztartzeko. Bidean gako bat deskubritu dute: lan-kargetan erantzukizun pertsonala eta kolektiboa bereizteak korapilo asko askatzen dituela.

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 11n - 08:00

"Aztikerren hiru hilero errebisatzen ditugu lanak eta lanaldiak, ea orekatua den, eta ea langileren bat ordu gehiegi sartzen ari den. Eta horrez gain, langileren batek eskaera egiten duenean ere momentuan eusten zaio gaiari: esaterako, orain langile batek eskatu du lanaldi osotik lau ordukora pasatzea lau hilabeterako, familiako beharrei erantzuteko". Lanaldia gehitzeko ere egiten dituzte aldaketak: "Adibidez, lan gehiago sartu bada, agian bost ordutara dauden bi langileri proposatzen zaie bi hilabetez zazpina ordu lan egitea, kanpoko pertsona bat ekarriz gero hura formatu egin behar delako".

Aztikerreko kideek azaldu dutenez, malgutasun handiz kudeatzen dute lan bolumenen gaia, beti lehentasun gisa hartuta langileak epealdi horretarako dituen behar eta helburuak asetzea, hori bai, taldearen egoera (hau da, beste langileen behar eta egoerak) eta lan-kargak kontuan hartuta: "Demagun langile batek eskatzen duela: 'nik 2021ean gehienez 6 orduko lanaldia egin nahi dut'. Saiatzen gara taldean lehenbailehen aztertzen ea denon artean nola egiten dugun hori posible. Aztertzen dugu ea zer lan egoera dagoen, bakoitzaren lanaldia zein den eta ikusten badugu guztion artean gai izango garela lanei erantzuteko, aurrera. Bestela, aztertzen da ea beste zer aukera dauden: errefortzurako lan-ordu batzuk kontratatzea...".

"Oso kargatuta nagoen honetan: zer da nirea eta zer Aztikerrena?"

Taldeko orekak zaintzeko eta lanak birbanatzeko, dimentsio emozionala eta arrazionala bereiztea gakoa dela diote, eta horregatik, koordinazio bileretan hiru hilean behin eskema hau jarraitzen dute: lehenik hurrengo hilabeteetarako produkzio mapa aztertzen dute objektiboki, hau da, zein proiektu egingo dituzten, proiektu bakoitzak zenbat ordu eskatuko dituen lan fase bakoitzean, horretarako zein den lan banaketa eta ea lanak orekatuta dauden, langile bakoitzak zenbateko lanaldia izango duen... Ondoren dator eskaera eta proposamenen txanda, hau da, ea langile bakoitzaren nahiak eta behar pertsonalak asetzen al diren, edo lana birbanatu behar den, edo bestela errefortzuak bilatu. "Baina bereizten ditugu plano emozionala eta arrazionala, bestela elkarrizketetan nahastu egiten gara eta koktel hori ez dugu gustuko. Bi dimentsio horiek esplizituki bereiztea urrats bat izan da, bestela, norberari komeni zaionaren arabera baloratzen dira lan kargak, eta elkarrizketa horretan trabatzen gara".

Hamabostean behin egiten dute produkzioaren jarraipen bilera, eta hor ikusten dute ea aurreikusitako orduetan hanka sartu duten, hau da, langileren bat aurreikusitakoa baino ordu gehiago sartzen ari den. Kasu horietan, idazkariak proposatuko dio langileari gehiegi sartutako ordu horien truke noiz jai egin, edo lanaldia nola murriztu bolada batez. "Asmatzen dugu hori orekatzen, baina beti daude boladak, pertsona bat kargatuko dena. Eta kasu horietan, asmatu dugu bereizten zer den pertsonala eta zer Aztikerrek sortutakoa; izan ere, pertsonaren izaerak badu bere eragina". Adibide bat jarri dute: "Norberaren izaeraren arabera, gustuko lan batean ari garenean sarri emozionatzen gara eta bezeroari esaten diogu ez dakit zer egingo dugula, eta hori egiteak ondoren pertsonalki asko eskatzen digu, lehendik adostuta ez zegoena. Zer den langileak gehitu duena eta zer Aztikerrek egitera behartu duena, bi arlo horiek nahastea oso erraza da eta ez da justua Aztikerri botatzea norberak hartu duen erabakiaren ardura".

Kargatuta dauden egoeretan, gaia talde handira eraman beharrean, saiatzen dira lankideren bati laguntza eskatzen eta hausnarketa egiten: "Egoera honi, pertsonalki nik zer gehitzen diot eta beraz ni zeren arduradun naiz, eta aldiz, zer da Aztikerrena eta beraz zer eskatu diezaioket Aztikerri konpontzeko?". Esperientziaz konprobatu dutenez, "hori oso beharrezkoa da, joera indibidualak kolektibizatu nahi izatea edo kolektiboa erantzule egitea oso arriskutsua da. Gure arteko elkarrizketetan asmatu dugu bi planoak esplizitu egiten eta horretan ikasten ari gara".

Ordutegia malgutasunez arautua

Langile bakoitzak bere ordutegia erabakitzen du, "baina proposatzen da, bai lan-giroari begira, eta bai talde bezala aritzeko, gutxienez hiru egunetan bulegoan lan egitea eta 10:00-14:00 bitartean gutxienez hiru ordu bulegoan egitea". Gasteizen bizi denak hitzarmena du etxetik lan egin dezan, "eta besteok gehienez astean bi egunez egiten dugu etxetik lan. Zergatik? Proiektu gehienak ez direlako bakarka egiten, eta probatuta dugulako interakzio zuzenik gabe kalitatea galtzen dela. Horrela dugu araututa, baina aldi berean malgua da".

Lanaldia murrizteko edo gehitzeko duten erraztasunarekin, eta ordutegiaren malgutasunarekin, erraz erantzuten diete zaharren eta umeen zaintzak ekartzen dituen laneko egokitzapenei: "Pertsonalki langile bakoitzak pisu handiago edo txikiagoarekin bizi ditugu zaintzak eta familiako gora beherak. Kontuan hartzen dira, eta langileari galdetzen zaio zer eskatzen dion Aztikerri egoera horretan dagoen bitartean, baina muga batekin. Adibidez, sei orduko lanaldia badu langile batek eta zailtasunak baditu hurrengo bi asteetan lanaldia betetzeko, aurreikusten da eta lanorduen poltsan zorpetuta geratzen da, eta aurrerago errekuperatuko ditu".

FITXA

Aztiker kooperatiba

Zer egiten du: Gizarte ikerketa aplikatuak eta eskuhartzea.

Langile eta bazkideak: 8.

Noiz sortua: 2000n.

Egoitza: Andoainen.

Harremanetarako: idazkaritza@aztiker.eus


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esperientzien kutxa
Parean: Lana, zaintza eta militantzia uztartzeko irtenbidea lana berrasmatzea denean

Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]


Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]


Talleres Mitxelena: Hausnarketa egiteko makinak gelditzen dituztenak

Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]


Ondalan: Bazkideak etxeko, sukalderaino

Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]


Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]


Boga garagardoa: Euskal Herriaren pisua, litrotan eta kilogramotan

Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]


Argazkiak, pertsonen ongizatea lantzeko

Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]


Izarkom
Pertsona batek erantzungo dizun telefonoa

Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]


“Bereizi behar da zer den distantzian egin daitekeena, eta zer ez”

Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]


Ara!Gorputz: “Ezin ditugu bestelako ekonomiak martxan jarri, ez baditugu gorputzen prozesuak lantzen”

Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]


Skura: Teknologia burujabetza lantzen, elkarlanean

Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]


“Taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da Hiru Damatxo”

"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]


Bira produkzioak: Lanean ere bada bizitza ederrik

Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]


Aholku: Zenbakiei beldurra galtzen, gertutasunaren bidez

Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]


Harago aholkularitza: Topa dagigun lanean ere

Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]


Eguneraketa berriak daude