Felipe Juaristiren lirika ezagutzen duen edozeinek badaki bere fineziaz, bere erudizioaz. Itzultzeko etorri naiz honetan (Balea zuria, 2021) hausnarketa gogoangarriak daude poemen eiteaz: “Baldin eta poesia idatzi behar dela erabakitzen bada, ez da nahikoa kai bakarti bateko aulki batean eseri edo, aukeran, mendi goi eta urruneko belartzan etzan eta zeruertzari begiratzea, arratsaldean batez ere, zerua gorrimintzen hasia denean eta hodeiek suzko ardiak diruditenean. Eta poesiari buruz ari dela ezin dio poetak poesia egiteari utzi”.
Basho, Yourcenar, Heraklito, Aresti, Kant, Zweig, Adorno, Kafka, Spinoza, nik zer dakit nor gehiago, denak jartzen ditu berbetan Juaristik, denei eskatzen die idatz diezaioten saiakera bat poesiari buruzkoa, idazkuntzaren gainekoa. Liburu honen bidez batek egin dezake stop, pentsa dezake zer ari den idazten edo irakurtzen. Literaturari buruzko literatura gozoa proposatzen digu, alfabeto baten antzera ordenaturiko nahas-mahasean kausituz zenbait klabe: “Surrealistek hitzak paperaren gainean idazten dituzte, barnean daramaten kaosetik aterata bezala; ez dituzte ordenatzen, haientzat kaosa ordena baita”.
Felipe Juaristik xehe-xehe azaltzen digu zelan bizi duen berak literaturaren kate luzearen begi txikia izate hori. Aurretik izan zirelako baikara gu ere idazle. Poesiaren zaleek kausituko dute zenbait koordenatu historiko zein estetiko. Era berean, gizakiaren betiko hainbat galdera ere pausatzen dira, literaturaren eta filosofiaren mugetan. Izan ere, Itzultzeko etorri naiz horixe da, akabu bako bidaia zirkular bat, problemak aurkitu ahala erantzunak asmatzen dituena, bide ez-konbentzionalak erabiliz: “Yves Bonnefoi poetak dio Celanen suizidioak bazuela esperantzaren distira. Hitzak berak, azkenik, gorpu bilakatzen baitira, eta gorpuen modura badoaz heriotzaren ibai beltzak eramanak, ezerezera”. Egia metaliterario asko lehenengoz ikusi ditut nik hemen, arkeologia bat delako liburu hau, teoria kritikoa literatur kritikariontzat. Ez uste, ordea, jasoa edo garaia denik, ez. Itzultzeko etorri naiz gozamen eta arintasun hutsa da, hasi eta buka. Literaturaren teoria eztia, hasi eta buka.
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]