B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, urtarrilaren 12an ozenki aldarrikatu du Jordan ibaiaren eta Mediterraneoaren arteko eremu osoan indarrean dagoen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Aspalditik ekintzetan erakutsia, 2018tik Israelek bere Konstituzioan dauka txertaturik.
B’Tselem 1989ko otsailean sortu zuen Israelgo abokatu, intelektual eta akademiko talde handi batek lehen Intifada betean eta taldeari helburutzat jarri zioten beren estatuak lurralde okupatuetan egiten dituen giza eskubideen urraketak dokumentatzea, izena hartuta Bibliako Genesia ataletik: “Jainkoak bere antzeko (“b’tselem Elohim”, hebraieraz) egin zuen gizakia”. Gizaki guztiak, alegia.
Israelgoa apartheid-estatu bat dela esaten ez dira lehenak izan B’Tselemgoak, baina honen deklarazioa benetako mugarria gerta daiteke Ekialde Hurbileko gatazkaz munduak daukan pertzepzioan, 31 urteko lan eta erreflexioen ostean ozenki aldarrikatu baitu Israelek bere kontrolpeko eremu osoa kudeatzen duela apartheid izena dagokion eredu bakar baten arabera: “Irudika ditzakegu hainbat bide justiziazko etorkizun batera iristeko Jordan ibaitik Mediterraneora arteko eskualde honetan, baina hasteko denok esan behar diogu ezetz apartheid-ari”. B’Tselemen agiriak zehatz-mehatz deskribatzen ditu apartheid hitza erabili beharra argudiatzeko arrazoiak. Hona xehetasunon zenbait tanta.
14 milioi jende bizi dira Jordan ibaitik Mediterraneora artean, erdiak juduak eta beste erdiak palestinarrak. Diskurtso publiko, politiko, juridiko eta mediatikoetan aditzera ematen da bi erregimen ezberdinetan bizi direla, 1949ko armistizioan markatutako Lerro Berdearen alde banatan. Alde batean, Israel estatu burujabean 9 milioi pertsona, denak herritartasun israeldarraren jabe,
nahiz eta ez denak izan judu (ia 2 milioi palestinarrak dira, arabiar israeldarrak ere deituak). Lerro Berdearen beste aldean, 1967an Israelek okupatutako lurraldean etorkizuneko negoziaketek zehaztu beharko omen duen estatutu baten zain diraute 5 milioi palestinarrek, 51 urtez luzatu den okupazio militar ‘probisionalean’.
Baina bost hamarkada luzeotan ehunka mila kolono judu kokatu dira Zisjordaniako kolonia egonkorretan eta bizi dira de facto Lerro Berdearen mendebaldean bailiran, Israelen bezala. Gainera, Ekialdeko Jerusalem ofizialki bereganatu du Israelek eta Zisjordania praktikan bere egin du. Beraz, bi erregimen ezberdin izatearen uste horrek nahasten du benetako egoera zuzen interpretatzea: eskualde osoa bizi dela erregimen berean.
B’Tselemek 1989an helburutzat hartu zuen Zisjordanian –Eki-Jerusalem barne– eta Gazan Israelek egindako eskubide urraketak salatzea, uko eginez muturra sartzeari Israel estatuko barne egoeran. Baina geroztik Israelek praktikan ezarritako de facto-zko aldaketez gain 2018an funtsezko aldaketa egin zuen bere Konstituzioan, legez deklaratuz Israel “jende juduen nazio-estatu”. Eta errematatzeko, parlamentuak 2020an Zisjordaniaren zati osoak bereganatu ditu formalki.
“Horrek guztiak esan nahi du lurralde okupatuetan gertatzen dena ezin dela ulertu Israelek kontrolatzen duen eremuaren osotasunetik at. Jada ez dira egokiak azken urteotan egoera deskribatzeko aipatu ditugun kontzeptuak, “okupazio luzatua” bezalakoak. Giza eskubideen bortxaketen kontra eraginkortasunez borrokatzeko, eskualde osoan agintzen duen erregimena dago definitu beharra. Eta errealitatea da Mediterraneotik Jordanera bitarteko eskualde osoan Israelgo erregimenak erabiltzen
dituen lege, praktika eta estatu biolentzia antolatuta daudela talde batek –juduek– bestearen gainean –palestinarrak– supremazia eraiki dezan”.
XXI. MENDEKO APARTHEID-A
Herritar juduak eskualde osoan bizi dira eremu bakarra bailitzan, haientzat ez da Lerro Berderik, bazter orotan dauzkate
eskubide guztiak. Aldiz, eremu-zatiketa bizi duten bakarrak dira palestinarrak, hauentzako eskualdea mosaiko bat da.
Palestinar batzuk, 1949ko mugen barruan Lerro Berdearen mendebaldera bizi direnak, Israelgo herritar dira eta eskubide
asko dituzte –nahiz eta ez juduen guztiak–. Zisjordania okupatua, 2020ko legez bereganatua bezala gainerako guztia,
Israelek berea balu erabiltzen du eta hemen bizi diren 2,6 milioi palestinarrak dozenaka eremu txiki eta itxitan pilatzen dira, juduen aginte militar zorrotzaren mende eta eskubide politikorik gabe. Bai Palestinako Agintaritzak kontrolatzen duen Zisjordaniaren %40a eta bai Israelek bere militarrak bezala kolonoak atera zituen Gaza txikia, bere 2 milioi herritar
palestinarrekin, horiek ere zorrotz kontrolatzen ditu Israelek.
Aipatu eremu ezberdin guztiotako bakoitzean Israelek eskubide multzo ezberdina aitortzen die palestinarrei, beti juduei aitortutakoa baino mugatuagoa. Eta lau metodo nagusi darabiltza apartheid israeldarrak juduen supremazia sustatzeko. Horietatik bi eskualde osoan ezarrita dauzka: etorkin ez-juduei Israelera etortzea eragoztea eta palestinarrei lurrak kentzea soilik juduentzako diren kolonia berriak eraikitzeko. Beste bi metodo gehiago erabiltzen ditu soilik lurralde okupatuetan: palestinarren
mugimenduak eragozteko neurriak eta haiei eskubide politikoak ukatzea.
Hego Afrikako apartheid ezagunarekin alderatu ote daitekeen Israelgoa? Baietz diote B’Tselemdik. Hego Afrikan herritarren
arteko ezberdintasuna larruazalaren koloreak erabakitzen zuen; Israelen, nazionalitateak eta etnizitateak. Erakundearen zuzendari nagusi Hagai El-Adek esan duen moduan, apartheid 2.0 da Israelgoa, Hego Afrikakoa bezain supremazista baina metodo eta tekniketan sofistikatuagoa. “2018an Konstituzioan sartu den aldaketak herri juduaren autodeterminazioa ezartzen du gainerako guztiak kanpo utzita. Konstituzioak dio Israelen (eta munduko beste edonon) juduen eta ez-juduen artean bereiztea
oinarrizkoa eta legezkoa dela. Horretatik abiatuta, instituzionalizatu egin du juduen aldeko diskriminazioa erresidentzia
eskubidean, lurren jabegoan, herritartasunean, hizkuntzan eta kulturan. Orain juduen supremazia Konstituzioan dago ezarrita”.
Horrela ikusita, apartheid-aren beste balentria lotsagabe bat gehiago da COVID-19aren txertoekin Israelek egin duena, bere herritarren zati hautatua munduaren txertatze eredu bihurtuz eta herritar gaitzetsiak –palestinarrak–, pandemiaren mende utziz erruki gabe.
Hego Afrikako apartheid-arekin egin zen bezala, inork ez luke negoziorik egin behar horrelako herrialde batekin. Are gutxiago, Beasaingo CAF tren ekoizlearen kasuan bezala, herritarren segregazioa areagotuko duen azpiegitura bat eraikitzeko baldin bada.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]