Amazon ez, postaria bai!

Konpost taldearen 'Konpost' diskoa, Erraia argitaletxearen eskutik ateratakoa.

A ze ganberro kuadrilla!” eta “Nola arraio batu dira?”, pentsatuko zuten askok –nik bai, behintzat– proiektu honen berri izan zutenean. Denborak gauza asko zapaltzen ditu, badira birziklatzen direnak eta birziklatu ezinak edo ezkutuan gelditzen direnak. Garai arraroak bizi ditugu –ditxosozko COVID-19aren aurretik ere– eta ezer ez da lehen zena: itxurakeria larregi dago, etiketa asko, dena da sofistikatua, edukiontziak erretzen direlako larritzen gara, ezer ez da muturrekoa, inork ez ditu postalak idazten, gazte askok ertzain izan nahi dute eta inork ez du postrearen aurretik hanka egiten. Halako egoeraren aurrean bada olatua jarraitzeko tentazioa, edo bestela, hondarretako kantinan gelditzekoa. Bada, hara! Barraren alboan egin ei zuten topo lau biziraule hauek.

Postdemia honetan, azkenean, diskoa grabatu du Gasteizko laukoteak eta ausardiaz plazaratu –haiek ezagututa, zelan bestela?–. Zakur zaharrak dira, bakoitza bere amarena, baina zerk batu ditu? Seguruenik paso egiten dutela nostalgiaz, modernitateaz eta ‘egin beharrekoaz’.

Joseba Baleztenak ondu, grabatu eta ekoiztu du esku artean zutena eta sorpresa hartu dut. Artifiziorik gabe, sinesgarritasunez, ustez gutxirekin ñabardura ederrak aterata, hausnarketaren bidez eta ironiaz harrapatzen dute entzulea: The last human on earth-ek badu Fiachras-en lehen diskoa erditu zuteneko traza. Emak bakia jazzero-ganberro-arty-herrikoia da aldi berean eta groove itsaskorra dauka. Shoot-ek, aldiz, badu Anariren kadentzia eta Tom Waits Gasteizen galdu zeneko garraztasun fina. Sin plomo 72 litro hartu eta Almeriatik bueltan News Orleansetik pasako gara Txuma etnikoena eta Tom blues-eroa auto-stopean hartzeko. Karan karan karan edozein egunetarako instrumentalki dotore-dotore jantzia dago. Asteleheneko pilula-k intrigatik giro jamaikarrera jotzen du. Zurrunbiloan zamalka oso berezia eta aberatsa da: urbanoa, gauekoa, misteriotsua, garage-noisy karga dotorekoa. Espuela Lou Reeden zein Stones-en zama daukan rock-and-rolla. Bukatzeko, Gasteiz rules funky, boogaloo, eta batez ere, biribilguneen hiriari merezitako trufa.

 


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude