“Musika dardara da eta bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan”

  • Film dokumentalak maite ditu egile iruindarrak. Bere lehen filmetan gazte askok bizi duten prekarietate amaigabeaz eta gentrifikazioaz mintzatu ondoren, orain musikak sorrarazten digun dardarizoaz ari zaigu Berri Txarrak eta bere zaleen inguruko Dardara dokumentalean.


2021eko martxoaren 14an
Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco
Marina Lameiro Garayoa. Iruñea, 1986

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Madrilgo URJC unibertsitatean. 2012an Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin zuen. 2013an muntaketan espezializatu zen, unibertsitate berean gradu-ondoko bat eginez. 2014 eta 2015 bitartean, New Yorken ikasten egon zen eta bertan 300 Nassau dokumental laburra zuzendu zuen, gentrifikazioa gai hartuta. Young & Beautiful (2018) bere lehen film luzea da, bere belaunaldiko hainbat gazteren erretratua.  2019an zehar Dardara grabatu du, Berri Txarrak taldearen  eta bere jarraitzaileen inguruko dokumentala. Martxoaren 15ean estreinatuko da Ikuspuntu-Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian eta 19an zinema-aretoetara iritsiko da.

Kasik bizitza erdia eman duzu etxera itzuli aurretik. Nolakoa izan da zure ibilera nomada hori?
Ikasketen eta lan egiteko aukeren arabera mugitu naiz. Madrilen, unibertsitatean nengoela, laugarren maila Mexikon egiteko aukera sortu zitzaidan. Gero, karrera bukatu ondoren, Mexikora joan nintzen bizitzera, nire hango bikotekidearekin. Ondoren Bartzelonan eta New Yorken ere bizi izan naiz. Ikasketak amaituta, aurrean amildegi moduko bat neukala sentitu nuen. 2016an Iruñera itzultzea erabaki nuen. Bi urtetara Young & Beautiful estreinatu zen eta 2019an Dardara grabatzen eta bestearen promozioa egiten eman nuen urte osoa. Etxean eman nuen denbora tarterik luzeena astebete izan zen.

Beraz 2020an pandemiarekin seko gelditu zara. Kontraste ikaragarria, ezta?
Bai, hala da, baina eskertu nuen. Gainera nik COVID-19a hartu nuen konfinamendua hasi baino lehenago. Inguruko asko kutsatu ziren, lagunak, gurasoak, ahizpa… eta horregatik lasai bizi izan dut hau dena, bestela ez dakit nolakoa izango zen gaixotzeko beldurrez egotea denbora guztian. Urtebeteko paranoia izango zen seguruenera.

Dokumentalak egitea zergatik duzu gustuko?
Behatzea eta, batez ere, entzutea gustuko duen pertsona naiz. Fikzioarekin asko gozatzen dut, baina ez dut neure burua ikusten aktore bati gidoi itxi batean jartzen duena esan dezala eskatzen. Nahiago dut jendeak esateko duena entzun. Errealitatearekin lan egitea gustatzen zait. Dardara-n denbora gutxi nuenez, jendeari euren burua momentu jakin batean irudikatzeko eskatu diet, egoerak planteatu ditut, baina ez diet esan zer esan behar duten.

Marcel Lozinsky izan nuen irakasle Bartzelonan eta berak kontzeptu interesgarri bati buruz hitz egin zigun: errealitatea dentsifikatzeaz. Egiatan goiz ala berandu gertatuko den zerbait probokatzea da hori, zain egon gabe. Hori ere zilegi da, munduko denbora eta baliabide guztiak ez dituzulako gauzak berez gertatzen direnean grabatu ahal izateko.

Argazkia: Dani Blanco

Zure lehen filmean, Young & Beautiful-en, dentsifikatu zenuen errealitatea?
Ez. Protagonistekin bi urtez egon nintzen, beti kamera eskuan hartuta momentuei itxaroten. Young & Beautiful-en logika ezberdina zen, geure intimitatea zen filmaren muina, geure erlazioa, ni beste pertsonaia bat nintzen. Oraingoan produkzioaren aldetik ezin zen eta ez zuen zentzurik Japonian sei hilabetez pertsona bati pegatuta egoteak, adibidez, interesatzen zitzaidan unea harrapatzeko.

Lehen filmean 20-30 urte arteko jendearen erretratua egin zenuen. Prekarietate egoera amaigabea da batzuentzat?
Bai, nik uste dut askotxo hala bizi garela. Oro har, gurea da lehenbiziko belaunaldia gure gurasoena baino okerrago bizi dena. Aldi berean guk haurtzaro desberdina izan genuen. Gure baitan sortu zen bereziak ginela eta nahi genuena izaten ahal gineneko ideia. Young &Beautiful-en agertzen garenak, 2008ko krisia baino lehen gizartetik kanpo ez, baina bai gara espazio alternatiboetan bizitzea erabaki genuen pertsonak. Gehienak asanbladetan, gaztetxetan, gazte mugimendu asanbleariotan, rave mugimenduan eta autogestioan mugitzen ginen. Krisiari esker jende gehiagok ulertu du gure bizitzeko modua.

Eta gaur egun jarraitzen duzue norabide horretan?
Gero eta gehiago hurbiltzen ari gara “sistemara“, gure modura. Nik lehen okupatzen nuen eta orain jada ez, baina beste batzuek bai. Denbora pasatzeko moduak ezberdinak dira ere bai. Hazten zaren heinean aldatzen zoaz eta ni ohartu naiz, besteak beste, nire auto-esplotazioaren tranpan erori naizela. Nik lan egiten dut benetan gustatzen zaidan zerbaitetan, baina duela bi urtetik lana besterik ez dut egiten eta oso argi daukat hori ez nuela egingo beste pertsona edo enpresa batentzako. Superargi daukat, baina horretan erori naiz eta aldatu nahi dut.
Hori askotan gertatzen da lanbide sortzaileetan. Lehen filma estreinatu nuenean pentsatu nuen izugarria zela, baina zalantzan nengoen merezi ote duen nire bizitzako sei urte xahutu eta gauza pilo bat alde batera utzi izanak.

"Lan egiten dut benetan gustatzen zaidan zerbaitetan, baina duela bi urtetik lana besterik ez dut egiten eta oso argi daukat hori ez nuela egingo beste pertsona edo enpresa batentzako"

Zeri buruzkoa zen Nassau 300, zure lehen laburmetraia?
New Yorken UnionDocs espazioan erresidentzia egin nuen. Erresidentzia horretan toki ezberdinetako artistak elkartzen dira taldeka, bi film labur sortzeko helburuarekin. Urte horretako gaia, UnionDocs kokatua dagoen auzoaren inguruko zerbait egitea zen. Auzo hori, Williamsburg, oso gentrifikatua dago eta ikusi nahi genuen zergatik gertatzen ari zen hori, gentrifikazioaren muinera iritsi. Abokatu talde batekin harremanetan izan ginen urte osoan eta haiek aipatu ziguten kasu hau. Etxea itxita zegoen epaileen aginduz eta egun batean bizilagunei aukera eman zieten haien gauzen bila joateko. 20 bat minutu izan ziren eta ni sartu nintzen haiekin irudiak hartzera.

Zer da Hiruki Filmak?
Garazi Erburuk, Ione Atenea nire ahizpak eta hirurok sortu genuen ekoiztetxea gure filmak txandaka ekoizteko. Hasieran gureak baizik ez genituen ekoiztu behar, baina Arantza Santestebanek gidoi bat aurkeztu zigun eta hain ona zenez, ezin izan genion ezetz esan. Gure filmak egiten ditugu eta beste emakume batzuei laguntzen diegu haienak egiten. Egia esan, eskaera asko jasotzen dugu eta haien artean gizon askorenak ere bai. Nabari da batzuek ez dakitela ezta nora idazten ari diren ere: “Hola, igual estáis interesados en…” diote eta ni honekin haserretu egiten naiz. Ez dute irakurtzen ezta webgunean jartzen duena ere: hiru emakume gara eta beste emakumeen pelikulak ekoizten ditugu. Nik ez nuke erantzungo edo superborde esango nieke zerbait, baina ez didate uzten.

Zergatik dago emakume gutxi zinema munduan?
Ez dut uste horren gutxi dagoenik. Egia da aurrekontua zenbat eta altuagoa izan, orduan eta emakume gutxiago dagoela, baina orain zinemagintza asko demokratizatzen ari da teknologiari esker. Ez du batere zerikusirik duela 30 urteko egoerarekin. Niri interesatzen zaidan zinemaren alorra nahiko parekatua dagoela uste dut nik, baina fikzio komertziala agian ez hainbeste. Hala ere, aurten estatu mailan izan den film garrantzitsuenetako bat, Las niñas, emakume batena izan da, adibidez. Baina egia da, bestalde, datuen arabera, emakume asko hasten direla zinema egiten eta lan bat, bi edo hiru egiten dituztela soilik.

Desberdintasunik ba al da emakume eta gizonen arteko lanetan?
Nik ez dut emakumeen begirada eta halako gauzarik sumatzen. Badira beste faktore batzuk hori baino garrantzitsuagoak izan daitezkeenak zinema egiteko moldea definitzerakoan, maila soziala edo egilearen jatorria, esate baterako.
Batzuek diote emakumeek, emakume izateagatik, egiten dituztela film delikatuagoak, sentikorragoak edo intimoagoak. Nire zinema, preseski, barnekoi eta agian sentikorra da, baina badira halako lanak egiten dituzten gizonezkoak eta halakoak egiten ez dituzten emakumeak. Zinema genero batzuetan agian emakume gutxiago dago, dena den, ikusi ditudan azken westernak emakumeek eginak dira.

Dardara egiteko ideia nola sortu zen?
Berri Txarrak taldearen ekimena izan da. Azken bira dokumentatu nahi zuten, baina ikuspegi zinematografiko batekin uztartuz. Niregana jo zuten, ideia proposatu zidaten eta asko gustatu zitzaidan. Ekoizpena Arena Comunicación eta Txalap.Art-ena da, Only In Dreams-en laguntzarekin.  Taldekideen ideia zen zaleei omenaldi moduko bat egitea eta eskertzea 25 urte hauetan haien ondoan egon izana. Hasierako baldintza bakarra zen zaleak izatea protagonistak, baina laster ohartu ginen bai ni eta bai Itziar Garcia Zubiri, ekoizlea, soilik hori ez zela aski eta beharrezkoa zela Gorka Urbizuren ibilbideaz eta azken erabakiaz ere hitz egitea.

Nire erronka zen film on bat egitea jende guztiarentzat, Berriren zale izan ala ez. Eta esplorazio puntu bat ere bai. Zinematografikoki ekarpen bat egingo lukeen zerbait egin nahi nuen. Abiapuntua izan zen erabakitzea nolako irudiak nahi nituen. Kontzertu baten grabazioan pentsatzen dugunean ohituta gaude irudi azkar eta laburretara. Irudi leherketa modukoak ditugu buruan eta nik oso garbi neukan hori ez nuela nahi. Nahi nituen oso plano luzeak eta gertukoak, jendearen aurpegiak ikusteko. Kontzertu baten emozioa ezin duzu bideo bitartez transmititu. Argazki batean bai harrapa dezakezu momentua eta horretan proiektatu zuk sentitu zenuen guztia, baina bideo batean ez, horregatik planteatu nuen kamera pertsonei begira jartzea eta haien emozioetan zentratzea.

"Kontzertu baten emozioa ezin duzu bideo bitartez transmititu. Argazki batean bai harrapa dezakezu momentua eta horretan proiektatu zuk sentitu zenuen guztia, baina bideo batean ez"

Non grabatu duzue?
Euskal Herrian, Espainian, Alemanian, Mexikon, Estatu Batuetan, Japonian eta Frantzian “Ikusi arte” birako emanaldiak egin diren tokietan. Taldearen kontzertuak jarraitu ditugu, baina ez ginen taldearekin joaten. Guk zaleengana jotzen genuen zuzenean eta gero haiekin joaten ginen kontzertura. Japonian izan genuen aukera parranda txiki bat egiteko Berriko kideekin eta bere crew-koekin. Karaoke batean bukatu genuen, oso dibertigarria, baina orokorrean ez gara denbora gehiegi elkarrekin egon atzerriko saioetan.

Nola jartzen zineten harremanetan zaleekin?
Pare baten kontaktuak taldekideek pasa zizkidaten, beste batzuk kontzertuetan lehen ilaran ikusitakoak dira eta gainerakoak sare sozialen bidez aurkitu ditut, bereziki Instagramen bidez. Kontaktuan jartzen nintzen eta elkartzen ginen haiekin unetxo batzuk partekatzeko. Ez dira elkarrizketak. Sartu-atera azkar bat egiten dugu haien bizitzetan. Ez diote kamerari hitz egiten. Bada fikziozko film bat bezalakoa, baina egiazko pertsona eta istorioekin.

Denak zaleak dira?
Ez. Badira taldea ezagutzen ez zuten bi gaztetxo estatubatuarrak, nik kontzertura gonbidatu nituenak haien erreakzioak grabatzeko. Beste eszena batean Oihane eta bere gurasoak agertzen dira. Neska oso zalea da, baina gurasoak nekatuta daude alaba birako bederatzi kontzertuetara eraman ondoren.

Zer du Berri Txarrak taldeak hain arrakastatsua izateko?
Ez dakit, baina ikusi dudana da buru-belarri aritzen direla, berdin Kobetamendin 22.000 pertsonaren aurrean edo Los Angeleseko denda batean 50 lagunen aurrean. Pasio hori oso polita da eta iristen zaio jendeari.

Abestiak euskaraz izatea bada arazoa jendearentzat?
Ez dut uste, filmean ezagutu ditudan zaleentzat ez, guztiz kontrakoa. Jendeak letrak itzultzen ditu. Interneten oso erraza da. Lehenik musika iristen zaizu, gero interneten letra bilatzen duzu eta horrela are gehiago iristen zaizu kanta. Hardcore eta punk musika gustatzen zait niri eta nik ingelesez hitz egiten dut, baina batzuetan letrak ez ditut guztiz ulertzen, eta berdin zait. Musikaren energia da lehenbizi iristen zaidana.

Argazkia: Dani Blanco

Dardara izena zergatik?
Asko kostatu zitzaigun izena aukeratzea. Musika dardara da eta musikaren bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan. Bere momentu gorenean taldea uzteak taldeari ere dardara eragingo ziola pentsa dezakegu eta bertigoa sorrarazi dezakeen zerbait da. Dardara-k dikotomia moduko bat dauka, alde batetik indarra –musikarena eta birak eragin duena zaleengan– eta, bestetik, dardara hauskortasunarena edo zalantzarena. Erabaki zaila, etorkizunaren edo sorkuntzaren aurreko dardara…

Zer garrantzi du zuretzat Dardara Ikuspuntu-Punto de Vista jaialdian mustutzeak?
Niri izugarrizko ilusioa egiten dit. Ez da xaboia emateagatik, baina nire jaialdi kuttunena da eta gainera zure hirian egiteak balio berezia du. Ikuspunturen eragina oso handia da Euskal Herrian eta nazioarte mailan. Ez fikziozko filmak eta beste erreferente batzuk bilatzen ditugun zinemagileentzako erreferentea da. Bere programazioa da gertuko jaialdi guztien artean gehien gustatzen zaidana eta haien artean egotea pasada bat da.

"Artea beharrezkoa da arima elikatzeko eta horretarako balio du zinemak. Hala ere, diskurtso utilitaristatik, nire zalantzak baditut eta galdetzen diot neure buruari ea benetan beharrezkoa den hainbeste diru balio duen zerbait"

Gero zer egiteko asmoa duzu?
Nafarroako Gobernuaren Generazinema programako dirulaguntza bat eman zidaten gidoi bat prestatzeko eta horretan ari naiz orain. Maitasunaren  eta familiaren inguruko gogoeta bat da. Aitona hil zenean amonak bere Super 8 grabazioak eman zizkidan digitalizatzeko eta antolatzeko, eta gauza bera egin zuten nire bikotea izandako aitona mexikarraren artxiboarekin. Bat-batean irudi horiek nahasi ziren nire etxeko salan eta oso hunkigarria suertatu zen. Ordutik irudi haiek segika ditut. Jarraitzen naute. Nahi dut exorzizatu eta nire bizitzarekin jarraitu. Film berri honekin ez dut egin nahi familia hauen istorioa. Gogoeta bat da.

Zertarako balio du zinemak?
Galdera zaila… Artea beharrezkoa da arima elikatzeko eta horretarako balio du zinemak. Hala ere, diskurtso utilitaristatik, nire zalantzak baditut eta galdetzen diot neure buruari ea benetan beharrezkoa den hainbeste diru balio duen zerbait, eta batez ere diru publikoa bada. Ez ote litzatekeen hobe diru horrekin hainbat pertsonari lagundu bere bizitza aurrera eramaten. Baina ez dut uste, adibidez, militarrek gastu militarra beharrezkoa ote den galdetzen dutenik. Beharrezkotasuna beti ezbaian jartzen da kulturaren inguruan. Eta Dardara horri buruz da: nola laguntzen dizun musikak zure bizitzaren une desberdinetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


Eguneraketa berriak daude