Donostiako Egia auzoko azoka Txikia egiteari martxoan ekin zioten, konfinamendu erdian. Igeldoko esne ekoizle batek auzotarrengana jo zuen, tabernak itxi zirenez esnea saltzeko arazoak zituelako, eta auzoan aspalditik zegoen gogoa piztu zuen: izan ere, auzoko Plaza Berriri bizitza emateko eta erabilera berreskuratzeko asmotan zebiltzan azken urteetan. “Gainerakoan, plaza hau hutsik egoten da, bereziki triste. Espazio publikoa berrartzea garrantzitsua da”.
AZETen esperientzia, Osasun neurriekin komunitateak kalean bizi behar du artikuluaren zati da.
Astelehen arratsaldero ordu eta erdiz egiten den Azoka Txikia elkarlanean antolatzen ari dira Azoka eta Auzo Elkartea, eta oso eskertuta kontatu dute Behemendik asko lagundu diela hasieratik, azoka sortzen. Eta modu naturalean sortu eta egonkortu egin den azokaren espazio hori baliatu nahi dute herri mugimenduari eta beste eragile batzuei ere esparrua emateko: “Batuketa polita suertatzen ari da. Astelehen askotan hemen egon da Euskaraldiko materiala, dispertsioaren aurkakoa, Gordegia artxibo historikoko postua, maizterren sindikatuak azken asteetan bere lekua hartu du... Espazio publikoan batzen gaituzten ekitaldiak galtzen ari diren honetan, elkargune erreferente bat da” azaldu digute azokaren ekimena daramaten auzotarrek. “Plazatxo bat eta jendearekin egoteko plan bat sortu da. Jendea erostera dator baina auzokide batekin eta bestearekin hitz egiten du”. Eta gehitu dute: “Azoka Txikia, besteak beste, herritarrok eta komunitateak ahalduntzeko ariketa praktiko bat da”.
Pozik daude auzoak urtetan zituen hainbat beharri erantzuten dielako, eta aldi berean, kontsumoa egonkortu delako: “Hasierako gure beldurra hori zen, lehen asteetako emozioa joatea, baina ez da hala izan eta auzotarrek erosteko ohitura egonkortu dute. Salgaiak dakartzaten ekoizleek saldu egiten dute, kopuru handian gainera. Eguraldi txarra egin duenetan ere, jendea etorri egin da”.
Ordu eta erdian auzotarrak bizi mugitzen ikusi ditugu, asteroko produktuen bila, tarteka batekin eta bestearekin hitz eginaz. Mahaietan salgai hautatuak ageri dira, gutxi eta onak, eta bada zuzenean furgonetatik zerbitzatzen duenik ere. Azkar jarri eta kentzeko egitura du azokak, ponpoxokeriarik gabe, baina oso eraginkorra. Bistan da auzotarrak ere despistatu gabe zuzenean erostera datozela.
Arrakastaren gakoez galdetu diegu antolatzaileei: “Gauza askoren batura da. Produktuaren kalitatea, ekoizlearekin harreman zuzena izatea: badakizu zer jaten ari zaren, nondik datorren... harreman horretan, elikadurari buruzko kontzientzia pizten ari da”. Konfinamenduak bere arrastoa utzi duela ere azaldu dute: “Konfinamenduan asteleheneroko zita zen eta mantendu da, eta garai hartan herritar askok hausnartu zuen kontsumo ereduaz”. Urteetan kontsumo taldeek egin duten elikadurarekiko sentsibilizazio lanak ere bere fruitua eman duela azaldu dute. Badira beren banaketa Egiako 75-100 etxetara iristen diren hiru kontsumo talde oso egonkortuta, “eta badira beste pare bat kontsumo talde gehiago ere”.
Pozik dira azokara datozen herritarrak ez direlako saltsa guztietan topo egiten dutenak bakarrik: “Beste era bateko jendea ere etortzen hasi da, eta hori lorpen handia da”. Orain artean auzoko taldeen bidez zabaldu dute deialdia baina badute asmoa ekimen honen berri auzoan buzoneatzeko, “oraindik asko eta askok ez dutelako bere berri”.
Irailaz geroztik tarteka azoka bereziak egiten dituzte: beste ekoizle batzuek parte hartzen dute hauetan, ardoa, sagardoa, gazta saltzen.
Erosketak taldean ere egiten dituzte sareen bidez: adibidez, Valentziatik laranja ekologikoak ekartzen dituzte, Nafarroako lekale ekologikoak... “Gure asmoa harago joatea da, epe luzera kontsumo ereduen inguruko kontzientzia lantzea. Bertako merkatariekin ere zerbait egin nahi genuke elkarlanean, tokiko kontsumoa bultzatzeko”. Elikaduratik abiatuta, burujabetzen esparrua zabaltzeko aukera ikusten dute aurrera begira: energia burujabetza (Goiener), teknologiarena (Izarkom)...
Auzoan talde asko dago eta talde horiek azokan leku izatea sustatu nahi dute: adibidez, literatur solasaldiko kideek azken azoka berezian liburu trukea antolatu zuten. “Horrelako ekintzei ere leku eman nahi diegu, ez dugu nahi azoka taldetxo batek soilik antolatzen duen zerbait izatea, baizik, gizarte mugimenduek leku izan dezatela. Horretarako ere erreferente bihurtzen ari da azoka”.
Baina “poliki eta natural” doazela diote irribarrez, “behartu gabe eta erre gabe. Helburu handiena mantentzea da, eta tarteka azoka bereziak egitea”. Pozik daude eguneroko lanean jendea gehitzen ari delako: “Bakoitzak lan jakin baterako parte hartuz, egituratxoa egonkortzen eta indartzen ari da. Eta laguntza eskatu orduko auzoko jendeak erantzuten du, eta horrek aurrera egiteko indarra ematen du. Azokak ilusioa piztu du”.
Udalari eskatzeko zerrenda ere prest dute, ekoizleei baldintza ahalik egokienak emateko azpiegitura indartzeko. Eta azokan kontsumitzaile gazteak eta ekoizle emakumeak sustatzeko proiektua lantzen ari dira.
Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]
Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]
Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]
Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]
Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]
Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]
COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]
Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]
Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]
LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]
Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.
Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.
Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun sistema publiko,... [+]
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute ostiralean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.