Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

  • Film bat ikusten dugunean, nork zuzendu duen jakiteak testuinguru bat ematen digu. Zuzendaria ezagutu ez arren. Susmagarri gertatzen da, adibidez, Palestinako egoeraren inguruko filma AEBetakoa izatea, edo sexu-erasoa kontatzen duena gizonezko batek zuzendutakoa izatea. Elkarren azalean jartzearen ezinezkotasunetik abiatuta, LGTBIQ+ komunitatearen inguruan egiten den zinemari buruzko hausnarketa da ondokoa.

(Argazkia: Helena Goñi)
(Argazkia: Helena Goñi)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoaren 1etik 14ra izango dugu aukera Zinegoak jaialdiaren 18. edizioa jarraitu ahal izateko. Aurten, aurrez aurre nahiz Filmin plataformaren bitartez eskainiko dituzte proiekzioak, beste jaialdiak bezala COVID-19aren egoerara moldatu baitira. "Genero izpirik gabe" lelopean aurkeztu dute aurtengo edizioa, eta Helena Goñiren kartela hizpide izan du Pau Guillen jaialdiko zuzendariak. Guillenen hitzetan “gero eta ohikoagoa da ‘pertsona ez binarioa’, ‘genero neutroa’ edo ‘mugarik gabeko generoa’ bezalako kontzeptuak entzutea. Ez da beharrezkoa kontzeptu guzti-guztiak ezagutzea, baina bai behintzat jakitea genero-identitatearen mugak zabaldu direla eta aukera guztiak baliagarriak direla”. Erretratu zabal hori nork egiten duen da, ordea, gakoa. Eta zein baldintzatan.

Zinegoak 2004. urtetik aurrera egiten den Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, kultura, zinema eta aste eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz. Egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan eta urtero 100 bat lan pantailaratzen ditu, gehienak nazioarteko jaialdietan sarituak izan direnak. Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zineman eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, eta nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketen eta familia eredu berrien ikusgarritasuna bultzatzea. Urtero ematen duten Ohorezko Saria aurten Sébastien Lifshitz zinemagile frantsesak eramango du, jaialdiarekin bat datorren filmografia oparoa ikusarazteko. Lifshitzek LGTBIQ+ mugimenduaren errealitatetik abiatutako film andana zuzendu ditu, baita nazioarteko sari ugari jaso ere, Jean Vigo saria eta Berlinaleko bi Teddy Award, besteak beste. Azken sarietako bat Wild Side (Alde basatia, 2004) filmarekin jaso zuen, zeinak emakume transexuala duen protagonistatzat; Lifshitz bera komunitatearen parte izateak ematen dio lanari gertutasun moduko bat.

Aurtengo edizioaren ildora itzulita, generorik gabeko gizartearen utopian zentratu da jaialdia. Ez da apustu inuzentea gaia agendaren lehen lerrora ekartzea kontuan izanik Espainiako Berdintasun Ministerioa prestatzen ari den Trans Legearen zirriborroa, edo azken boladan transexualitatearen gaia hartzen ari den presentzia. Komunitate horrek jasaten dituen erasoak salatzea behar argia da; joan den azaroan Bartzelonako etxe atarian jipoitu zuten 19 urteko transexual iruindarra eta gona eramateagatik eskolako psikologoarengana bidali zuten 15 urteko mutil bilbotarraren kasuak ditugu jazarpen horren adibide. Horretaz gain, homosexualitatea "sendatzeko" terapiak legez debekatzeko eskatu du hainbat kolektibok berriki, eta ugalketa lagundua emakume guztiei zabaltzearen aurka bozkatu berri du, bigarrengoz, Frantziako Senatuak; gizarte-segurantzaren ordainketa bakarrik bikote heterosexualei bideratzearen alde agertu dira. Horrelako gaiak biltzen dituen jaialdia beharrezkoa da, eta ez soilik ezkutuan dauden horiek ikusarazteko, baizik eta, batez ere, gizarteari isla egiteko; nork bere burua zalantzan jarrarazten duen isla.

Zinegoak Jaialdiak hiru sail ofizial bereizten ditu: FIK (Fikzioa), DOK (Dokumentala) eta KRAK (Narratiba berriak). Sailetako bakoitzeko balorazioa LGTBIQ+ komunitateko eta zinema industriako profesionalek osatzen dute, epaimahai mixtoa lortuz. Alde batetik, gaiekiko gertutasuna duenak, esperientzian eta bizipenetan oinarrituta, gaia jorratzeko etika ziurtatzen du; bestalde, zinemako langileak istorioa kalitatez kontatua izatea bermatzen du, eta alderantziz. Bien arteko kontsentsutik adosten dira jaialdian ikusiko diren filmak, eta bi aldeek erabakita banatzen dira gero sariak. Maren Gonzálezek, Zinegoakeko programatzaileak, taldean sarri eztabaida izan dutela dio: jaialdi tematikoa ala zine jaialdia izan. Argi dago ez dela eztabaida erraza, jaialdiaren helburuaz ezbaian ari direlako. Zinegoak topagunea da, zeinetan komunitate baten partaide diren agenteek kanpora begirako bat egiten duten; erakustaldia da afina denarentzat, eta bada baita ere kolektibo baten printzipioen manifestua. Edonor izan al liteke, ordea, aldarri horien bozeramaile? Zilegi al da komunitateko kide ez den pertsona bat bollera, marika edo transen bizitzen inguruan aritzea?

Zinema dokumentalaren eta antropologiaren oinarrien etikaren bilaketara garamatza eztabaida honek. Eta ez naiz ari egileen "LGTBIQ+ txartela" erakutsi beharraz, edo norberaren zapalkuntzen zerrenda idatzia frogatu beharraz ezeren inguruan hitz egiteko. Film autobiografikoak soilik egiten bukatuko genuke horrela. Aitzitik, modari segiz gai horiek lantzeak norbere pribilegioen hausnarketarik eza dakarrenean, susmagarri egiten zait. Nago erregimen heterosexualetik ateratzen diren bizi proposamen edo saiakerak marrazten direnean, beharrezkoa dela pantailatik harago esperientzia bizi izana horien berariazkotasuna jasotzeko. Eta esperientzia hori denok daukagu, baina ez alde beretik eta modu berean. Ez naiz etikaren endogamia batez ari, nork bere istorioa kontatzeko beharraz baizik. Edo, funtsean, nork bere burua kokatzeaz zapalkuntza anitzen munduan, eta kokaleku horretatik kontatzeaz. LGTBIQ+ komunitateko protagonista erreferenteak egotea bezain garrantzitsua iruditzen zait filmeen egileen ikuspuntua agerian gelditzea, nondik eta nola adierazten den hausnartzeko. Zilegitasuna, gero, komunitateak esleituko dio, ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Bisexualitatea euskal kulturan aztarrikatzen

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da. Jaialdiaren barruan, bigarren urtez, Bizi Bisexualitatea proiektuak bere tokia izango du. Egitasmo horrek bisexualitatea eta euskal kultura uztartzen ditu... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


“Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea” aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Zinegoak jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, era presentzial zein birtualean

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du astearte honetan, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten, martxoaren 1etik 14ra bitartean ospatuko da eta era presentzial zein birtualean jarraitu ahal izango... [+]


Sébastien Lifshitzek jasoko du Zinegoak 2021 ohorezko saria

Zuzendari frantsesak otsailaren 28an jasoko du Zinegoak jaialdiaren 18. edizioko ohorezko saria Bilbon.


Zinegoak jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra izango da eta Filmin plataforman ere ikusi izango da

Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean.


2020-02-25 | ARGIA
Bilbon jazotako eraso lesbofoboa salatu dute

Erasoa Zinegoak jaialdiaren baitan antolatutako Artefactos contra la lesbofobia [Lesbofobiaren aurkako artefaktuak] ekimenean jazo zen. Gizonezko argazkilari batek fisikoki zein hitzez erasotu zituen hainbat parte hartzaile eta langile bat.


Ekai ondarrutarrari buruzko dokumentalak zabalduko du Zinegoak jaialdia

Bere buruaz beste egin zuen Ekai nerabeari buruzko Mi pequeño samurai dokumentalaren estreinaldiak irekiko du aurtengo Zinegoak jaialdia: transexualitatearen gaineko tabuak apurtu eta kontzientziatu egin nahi dute filmeko zuzendariak eta Ekairen gurasoek.


2020-01-08 | Uriola.eus
Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela kalean da

Kartelaren protagonista bi emakumeen arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, bestea trans. Mar Saez argazkilaria da kartelaren egilea.


2019-11-27 | Uriola.eus
VIHsible, GIB birusa duten pertsonak ikusgai egin nahi dituen zine zikloa Bilbon

GIB birusaren estigmatizazioaren aurka egiteko, sormen artistikoaren balioa aldarrikatuko du Zinegoak Elkarteak abenduaren 4an eta 5ean egingo den VIHsible Zinema Zikloan.


Eguneraketa berriak daude