Jaime Rodriguez Salis irundar –orain esango genuke– ekintzailea zendu berri da: Oiasso erromatar museoaren bultzatzailea, edota Remelluri upategiaren sortzailea, zenbat zorion momentu eskaini dizkidan –batez ere azken horrekin, oh, mama; eta asko esatea da hori, ni bezalako erromatarzale batentzat–. Amaren aldetiko aitona zuen Jose Salis, pintorea; ama bera, Dolores, eskultorea; eta aita Luis Rodriguez Gal, Luis de Uranzu, Bidasoako kronikagilea. Haur garaikoak argitaratu zituen 2009an, El niño republicano de Beraun izenekoan. Gaztelaniaz, noski, auzokide, ia kalekide zuen Carlos Blanco Aguinagak bezala –“gure lagunen artean zeuden Luis Salis, alkatearen semea, eta bere lehengusua, Jaime Rodriguez Salis, gaur egunean negoziogile garrantzitsu eta orduko hartan koadrilako mutikorik kokinena”–.
Dena den, esango nuke benetan merezi duena Dolores Salisen liburua dela, Exilios (1936-1945), bizitzari baino –haren hitzetan “una vida vulgar y feliz”–, bizitzea egokitu zitzaion garaiari buruzkoa, 36ko Gerratik Bigarren Mundu Gerrara artekoa, zoriontsua auskalo, baina arruntetik batere ez duena. Laurogei urterekin hasi zen idazten, ikusmenak huts egin, lantzen zuen esmaltea utzi, eta hizki handiko Olivetti batean. Ia hil arte idatzi zuen, 1999an, ehun urte betetzeko hiru hilabete falta zituela: “Zahartzaroa gogaikarria da, baina ez dago zertan izutu. Azkar ibili beharra dut; ezen, nahitaez eskuratutako baretasun honekin, ematen baitu pasatakoa, urrutikoa, argitasun handiagoz ikusten dela”.
Jaime Rodriguez Salisek idatzi zuen haur garaian euskara oso erabilia zela Irunen. Dolores Salisek bazekien. Luis de Uranzuk haurtzaroa pasata galdu zuen. Zer litzateke horiek guztiek euskaraz idatzi izan balute, horiek guztiak euskaraz idatziak izan balira? Jaimeren seme-alabek menperatzen omen dute. Inoiz memoria libururik idaztera animatuko balira, lurralde oso ia birjin bat leukakete aurretik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]
Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar... [+]
Txikitan, mila eta bat jolas genituen egunerokotasunean jolasteko. Batzuk korrika jolasten genituen, beste batzuk baloiarekin, panpinekin, gomarekin edota hitzekin. Bada hitzekin jolasten genuen jolas bat, konturatu naizena bizitza guztirako izango dela. Ez gara ohartzen jolas... [+]
–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...
–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.
–Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.
J-k ezin... [+]
BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
Gaixo nago, etxetik atera gabe egoteko moduan, medikuaren bajarekin, ingurukoen onespenarekin. Gaixo nago. Alegia, nire energia da normalean iluntzean etxeratutakoan izaten dudana, baina egun osoan. Eta gorputza tranpa bat da, beste behin ere, eta harrokeria gorrotagarriz... [+]
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.
Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]
Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.
Arrosa eskuan,... [+]