Hitzetik jostera

Ilustrazioa: Elia Bedoni
Ilustrazioa: Elia Bedoni
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Isilpean heldu den mehatxu bat, bidetik gurutzatu duen oro komeni izan zaion moduan moldatu duena. Guztion ahoan sartu dena eta euskal jendarteak men egin diona berekin dakarrenari erreparatu gabe. Running, spinning eta footing itxuran heldu zen lehenekoz, eta guk normaltzat jo genuen. Joerak influencer konplexuaren forman jarraitu zuen follower, crush eta outfit-ei buruz hitz egiten hasi ginenean. Ehunka forma hartu ditu geroztik, baina, konturatu garenerako, beste behin ere, eskuetatik ihes egin digu. Gaur, Bilbao Exhibition Center-era goaz eta, besteak beste, Humanity at Music ekitaldia antolatu zuten “sustraietan errotuta kultura indartzeko”. Argi, euskara izan da lehen kaltetua, behin berea zen tokia hartzen hasi baitzaio ingelesa, eta orain badirudi kontuz ibili beharko garela laster Basque-z hitz egiten hasiko ez ote garen.

Aldiz, haratago doa arazoa, eta joera horrek badauka are arriskutsuagoa den alderdi bat. Begi bistakoa da gure komunikazio-tresna nagusia menderatzen hasi dela, baina apunte hori are kezkagarriagoa izan liteke, lengoaia pertsonon mundu ikuskera eraikitzeko erreminta nagusia dela gaineratuko bagenu. Hizkuntzatik hizkerara doan gaia da hau, hitz sinpleetatik balioetara jauzi egiten duena.

"Hizkera eta kontzeptuek pertzepzio eta motibazio konkretuak nagusitzen dituzte, eta, anglizismoen azken bolada kasu, lehiakortasuna, presa eta epe laburrerako etekinak etxekotu dituzte"

Azken hitz bonbardaketa eredu, betidanik ‘ebaluazio’ deitu izan diogunari feedback esaten zaio orain, “ponpoxoagoa” delakoan. Pitching eta speech hitzak gero eta ohikoagoak ditugu, guk berezkorik izango ez bagenu bezala. Timing kontzeptua azkar zabaldu da, presaz, gero eta azkarragoak izan behar garela ahaztu ez dezagun. Design thinking-a mehatxari aurkeztu zaigu ere bai, eta arazoen aurrean jarraibidea pausoz pauso argitzen digu, produktiboagoak izan gaitezen eta “ahal den azkarren irtenbide berritzaileak” sor ditzagun.

Kontzeptu eta balioz beteta heldu da azken joera, aspalditik hor egon direnak baina gero eta egitura indartuagoei forma ematen dietenak. Hitz ponpoxoak jaso ditugu, baina ez debalde. Izan ere, guk ez dugu soilik hitz eta esaldiekin hitz egiten, areago, hitz eta esaldiekin pentsatzen dugu, eta lengoaiaren bitartez eraikitzen ditugu eskema sozialak gure prozesu kognitiboetan. Alegia, hizkera eta kontzeptuek inguruko errealitatea eraikitzen dutela interpretazio, arau eta balioen eskutik. Pertzepzio eta motibazio konkretuak nagusitzen dituzte, eta, anglizismoen azken bolada kasu, lehiakortasuna, presa eta epe laburrerako etekinak etxekotu dituzte. Aldiz, prozesu hori ezaguna zaigu. Orain, ekintzailetza azkarraren ideia zabaltzen ari da termino horien eskutik, etorkizun hurbila helburu, baina aspalditik garatzen ari diren egitura sozio-historikoen beste forma bat besterik ez dira, logika berdinei eutsita baina gero eta indartsuago, gero eta harrapariago. Gero eta uniformeago, gero eta zapaltzaileago. Eta, besteak beste, hizkuntza izan da horren albo kalteak jasan dituen lehena. Ez halabeharrez, hizkera baita hein handi batean logika horien sortzaile.

Orain, nola heldu garen honaino galdegin diezaiokegu gure buruari. Nola heldu garen ingelesaren erabilera goraipatzera, zer baztertu dugun, eta zer errealitate ari garen eraikitzen ahoz aho normalizatzen ditugun kontzeptuekin. Izan ere, askok erakargarritzat dituzte ingeles hitzak, cool-a omen da haien ahoan, trendy-a akaso; haatik, agonia eta konplexu hutsa ez ote den galdegin diezaiekegu ere bai. Ez ote ari garen kapitalismo eta kolonialismoaren forma berri horien aurrean itsu-itsuan makurtzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude