“Musika klasikoa oso baloratuta dago euskal gizartean”

  • Zuzendari izateko hogei urteko ikasketa ibilbidea egin behar izan du Ane Legarretak (Galdakao, 1994). Emakumea eta gaztea izanik, perspektiba desberdina du sektorearekiko. Galdakaoko Musika Bandan eta Getxoko Musikalia Elkartean aritu da zuzendari bezala, eta 2020an Euskadiko Orkestra zuzentzeko aukera izan zuen. Musikarik gabe bizitzari mamia falta zaiola dio.

“Orkestra sinfonikoetan eta hauen zuzendaritzan parte hartzea debekatua izan dute emakumeek”.
“Orkestra sinfonikoetan eta hauen zuzendaritzan parte hartzea debekatua izan dute emakumeek”. (Argazkia: Hodei Torres)

Txikitan hasi zinen musika ikasten.
Nire etxean beti esan didate “egin nahi duzuna, baina egin ondo”. Nik aukeratu nuen 5 urterekin musika ikasi nahi nuela eta eskolaz kanpoko beste jarduera batzuekin uztartzen nuen. Galdakaoko musika eskolan eman nituen lehen urratsak, denbora-pasa zen niretzat. Inoiz ez nuen imajinatuko nire ogibidea izango zenik.

Ez da zure kasua, baina batzuek alde batera uzten dituzte musika ikasketak. Zergatik gertatzen dela uste duzu?
Musika ulertzeko aurretik egin behar den lana oso luzea da, denbora behar da kontzeptuak barneratzeko. Musikaren bitartez adierazteko kapaza izan arte posible da urteak eta urteak behar izatea. Normala da ume askok ez lortzea motibazio hori. Pedagogia moldatu beharko litzateke, praktikoago egin, txikitatik instrumentuak esploratzeko aukera izateko.

Hala ere, instrumentu bat jotzen ikasteko inoiz ez da berandu?
Ikasteko inoiz ez da berandu, jende  guztiari gomendatzen diot. Musika gabe bizitzari mamia falta zaio; momentu konkretuak gogoratzen laguntzen digu, sentimenduekin eta lekuekin erlazionatzen dugu… Fran Lebowitz idazleak dioen bezala, minik egiten ez duen droga bat da.

Beethoven, Mozart, Bach edo Wagner izan ohi dira musika klasikoaz hitz egiten denean burura datozkigun konpositoreak. Non daude emakumeak?
Mendebaldeko musika klasikoko konpositore eta zuzendariengan pentsatzen dugunean ehuneko ehunean gizonezko zuri europarrak dira. Baina badira hainbat liburu eta dokumentu emakumezko paregabeen historiak biltzen dituztenak, Nadia Boulanger eta Clara Schumanni buruzkoak, adibidez. Liburu bat gomendatu beharko banu, Pilar Ramosen Feminísmo y música  (Feminismoa eta musika) gomendatuko nuke.

Argazkia: Hodei Torres


Zer-nolako harrera du gizartean musika klasikoak?
Musika klasikoa oso baloratuta dago euskal gizartean. Ikusi besterik ez dago zer-nolako kalitatezko orkestra sinfonikoak ditugun. Estatuko mailarekin alderatuz, zorte handia dugu hemen. Arazoa da barneratze prozesu luzea behar duela musikak eta zentzu horretan oso erraza dela amore ematea, batez ere gazteen artean. Bigarren aukera eman beharko genioke musika klasikoari.
      
Herritarrak musika klasikora hurbiltzeko xedez hainbat taldek bertsioak grabatu dituzte Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Gurutzaketa horien aldekoa zara?
Guztiz. Gaur egun entzuten diren taldeen eta orkestra sinfonikoen arteko mix-ak beharrezkoak dira, arrazoi horregatik. Gainera, moldaketa lana ondo egina baldin badago ez du zertan kalitatea aldatu behar. Fernando Velázquezek Euskadiko Orkestrarako egindako lana bikaina da, esaterako.


Emakumea zara, gaztea… Oztoporik izan duzu zure bidea egiteko?
Emakume izateagatik aurkitu ditut batzuetan zailtasunak, bai. Emakume gutxi gaude zuzendarien munduan, baina tira, komunitatea indartsua da eta pertsona politak aurkitu ditut bidean.

Zein da sektore honetan emakume gutxi egotearen arrazoia?
Orkestra sinfonikoetan eta baita hauen zuzendaritzan ere, beste ogibide askotan bezala, emakumeek debekatua zuten parte hartzea. Datu bortitz bat: Vienako urte berriko kontzertuan emakumeek ez zuten orkestran parte hartzeko aukerarik izan 1997ra arte! Eta oraindik ez du emakume bakar batek ere zuzendu kontzertu hori…

Arlo prekarizatua da musikarena? Zaila da lanpostu bat lortzea?
Sektore honetan ez dago geldi egoteko aukerarik, egunero kontaktuak egin behar dituzu, sormen prozesuak alderatu, entsegu teknikak konpartitu besteekin batera ikasteko… Mugitzen baldin bazara eta hobetzeko nahia alboratzen ez baduzu, zure bidea aurkituko duzu. Nahiz eta orain segurtasun neurrien ondorioz egoera zaildu den.
Bateraezinak dira musika zuzendari izatea eta reggaetoia edo trapa entzutea?
Nik denetarik entzuten dut, momentu bakoitzak bere musika duela deritzot. Trapa ez dut bereziki gustuko, baina agian urte batzuen bueltan beste perspektiba batekin ikusiko dugu; azken finean, musika gizartearekin batera aldatzen da eta gizarte horren isla ere bada. Egia da sormen prozesu “erraza” duen musika gutxiestea ohikoa dela. Baina edonork ezin dezake egin, hor dago koxka. Abesti bat sortzeko non elkartu diren, zeri buruz hitz egin duten, zertan oinarritu diren… irudikatzen dut nik, ikuspuntu horretatik aztertzen saiatzen naiz.

Musikan, bizitzan bezala, ikasketak ez du etenik?
Hala da, eta bizitzan bezala, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta gutxiago dakizula konturatzen zara. Ez bakarrik musika egiterakoan, musika horren atzean dagoen historiaz eta oinarriez ere ari naiz. Musika klasikoak istorio pilo bat ezkutatzen ditu noten atzean.

Ortzi-muga berria musikari
“Bost urte nituenean eman nuen izena Galdakaoko musika eskolan, baina ez nuke inoiz imajinatuko nire ogibidea izango zenik. Instrumentuak aukeratzeko zailtasunak izan nituen hasieran; orain pianoa eta harpa maite ditut. Getxoko Musikalia Elkartean egiten dut lan gaur-gaurkoz. Sorotan Bele sinfonikoa proiektua dugu eskuartean, baina izurriaren ondorioz kontzertuak atzeratu dira. Etorkizunera begira, nire ametsa orkestra bat sortzea da; ez da gauza erraza baina saiatu, saiatuko naiz behintzat!”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude