Arnas-guneak itolarrian!

Gabiri eta antzeko herriak, herritar ia denok euskara jakin eta egunerokoan erabiltzeko ohitura dugunok, arnas-guneak gara gure hizkuntzarentzat. Izan ere, nahiz eta gerratean alde batean ibili zein bestean, etxe denetan egiten zen euskaraz eta alde batekoak diktadoreak isiltzen edo urruntzen zituen arren, herritarrek natural eutsi zioten beren arteko ohiko eta betiko komunikazio hizkuntzari. Baina, herriko eskola bakarra D ereduan eta, inork euskaraz egitea galarazten ez digun arren, oraindik arnas-gunea den honetan larri eta eztul goaz, leku guztietatik ageri dion esaerarentzat, arnas bila!

UEMAk antolatu ekitaldi batean, Baztango udal ordezkariak zioen: “Askotariko pentsaera eta izaerek osatutako jendarte baten emaitza gara gu”. Kolpean, oroitu nuen duela urte batzuk Irurita inguruko gazte bati entzuna: “Gure aita, betiko UPNkoa zuan, baina gure etxean erdaraz ari baginen eraman ezinik egoten huen eta kaskarrekoren  bat ere jasoak gaituk hori dela eta”. Orduan harritu nintzen gazte hark oparitu zidan egoeraren aurrean, eta gorago aipatu ekitaldi horretan harritu ninduen Galesen eta Irlandan bertako hizkuntza dakitenen kopurua, denera, hogeita hamar mila omen direla entzuteak.

"Eragina zerk duen ama hizkuntza utzi eta beste batean aritzeko, auskalo zerk edo zertzuk duten baina, jakin berria dut haur gabiriarrek, ‘no’ esaten lehenago ikasten dutela ‘ez’ esaten baino"

Eragina zerk duen ama hizkuntza utzi eta beste batean aritzeko, auskalo zerk edo zertzuk duten baina, jakin berria dut haur gabiriarrek, “no” esaten lehenago ikasten dutela “ez” esaten baino eta guk aitte esan dugunean aita esaten dutela. Ama esango dute denek, baldin bait ere!

Aipatu UEMAko ekitaldi interesgarrian, Sakanako esperientzia ikusi eta eskarmentutik ikasi genuen, gai guztietarako ekonomia dela zutabe eta, beti, denen parte hartze eta onespenarekin egin behar dela aurrera, inor albora utzi  gabe, denak proiekturako inplikatuz. Gu, berriz, artistak gara zatiak zatitzen!

Beste batzuen artean arkitektura eta eraikitze lanei buruzko adibidea ere esanguratsua oso. Eta diot, arau subsidiarioak zehaztu al ditzakegu herri txikiotan? Gizalegekoa ote, lur sail bat berea duelako, dirua egitea besterik axola ez dion bati saltzea, herriaren etorkizuna baldintzatuz? Herriko gazteek hartu behar lukete ekimena eta udalak aukerak jarri gazteei jaioterrian bizitzeko. Geroan arnas-gune izango bagara, haurrak beharrezko baititugu, ez ordea urte batean hogei eta hurrengoan bi, gure azpiegiturek eusteko jarioan baizik. Azken muturreraino planifikatu beharra dugu herri txikion eta gure hizkuntzaren osasuna, handiagoen erritmoan beti itolarrian ibil ez gaitezen eta hala ere…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude