Munstroak maskota bilakatzeko serigrafia tailerra

  • Ahotsak, haluzinazioak, tristatu eta blokeatuta geratzeko joera, erlazionatzeko arazoak, dutxan edo eskuak garbitzen orduak emateko obsesioa, beren burua zauritzeko pultsioa, etxetik irteteko, ohetik altxatzeko edota eguna antolatzeko ezintasuna... Askotarikoak dira Gasteizko Oinarri tailer okupazionaleko erabiltzaileen gaitz eta sufrimenduak. Horiek lantzeko sortu zen tailerra orain hamabost urte, eta abenduan proiektu berritzailea abiatu zuten: serigrafia. Salmentarako material propioa sortzen dute bertan, baina, batez ere, osasun mentala lantzen dute estigmak eta ghettoak saihesten saiatuz.

Irudia: Xabier Sagasta
Irudia: Xabier Sagasta

Gasteizko Hogar Alavés elkarteak 2005ean sortu zuen tailerra, osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonei zuzenduta. Zenbait enpresak eskatzen dizkieten lanak aurrera ateratzen dituzte: piezak muntatu, paketeak egin, jada amaituta dauden produktuak ondo daudela gainbegiratu... Eskuekin lan eginez arreta edota psikomotrizitatea lantzen dute, baina hori beste erreminta batzuk garatzeko “aitzakia” dela dio bertako langile Aitor Korres Abaituak: “Garrantzitsuena bakoitzaren zailtasunak lantzea da”.

Pablo Etxebarriak ia sortu zenetik hartzen du parte Oinarrin. Astelehenetik ostegunera hurbiltzen da Uritiasolo industria guneko pabiloira, egunero bi orduz lan egiteko. “Bakardadeak eta eginbeharrik ez izateak sufrimendua areagotzen didate. Bi ordu horiek on handia egiten didate. Zailtasun gutxiko lanak dira, giro ona dago, elkarrizketan egoten gara, baloratu egiten gaituzte, sozializatu egiten gara. Ez da kristoren pagotxa baina asko laguntzen digu”, laburbildu du. Ondoan duen Iñaki Sáenz de Santamariari kostatu egiten zaio hitzez adieraztea. Lantegi batean ezin duela lanik egin dio, baina Oinarrin baietz, eta sorreratik dagoela bertan. “Garrantzitsua da arreta mantentzea, elkarren artean erlazionatzea, batzuetan ez zait erraza erlazionatzea”, azaldu digu (Elkarrizketa egin eta aste betera ondoezik sentitu zen Sáenz de Santamaria bat-batean. Ospitalera joan, eta ordu gutxiren buruan hil zen hainbat organok huts egin ostean, elkarteko erabiltzaile eta langileen saminerako). Cristina Blancok dio blokeatu ordez zer gertatzen ari zaion adierazten ikasi duela: “Buruan gauza gehiegi ditudanean irudiak sortzen ditut. Ikusi nuen koadro baten antzerakoa, pertsona bat agertzen zen burua bekokitik zabalik, eta ateratzen zitzaizkion pentsamenduak, objektuak...”.

Tania Abajo Oinarri tailerreko kidea, proiektuaren kamiseta soinean. Argazkia: Oinarri.

Serigrafia tailerra

“Ikusten genuen geroz eta lan gutxiago eta espezializatuagoa heltzen zaigula enpresetatik, eta azkartasuna eskatzen digutela. Gure filosofiarekin talka egiten du horrek”, azaldu du Korresek. Exijentzia produktiboa handitzeak pertsona batzuk kanpo uzten zituen, baina Oinarrik denentzako balio behar du: “Batzuk produktiboak dira, beste batzuk egingo dituzte bi ordutan bi pieza, baina ohetik altxatu eta honaino etorri dira, sozializatu dira, hitz egin dugu beren sentipenez...”. Filosofia horri eusteko nahiak erditu du serigrafia tailerra, elkarteak berak sortu eta sustengatzen duena. Bi urte direla hasi ziren mamitzen, eta abenduaz geroztik dago  martxan.

Enpresek emandako lanaren izaera ikusita, tailer okupazionala autonomoagoa izatea nahi dute: batetik, zer-egina eurek sortuz; bestetik, egitekoen erritmoak eta moduak kontrolpean izanez. “Ez dugu bilatzen lan karga handirik, presaz edo itota aritzeko. Gutxieneko bat mantendu nahiko genuke, jendeak etortzeko  aukera izan dezan baina beste gauza batzuk lantzera”, azaldu du Korresek. Serigrafia horretarako egokia dela dio. “Jende guztiak egiteko moduko lan txiki asko eskatzen ditu prozesuak, eta pertsona askok hartu dezakete parte”. Fernando Pérez eta Begoña Miguélez hasieratik daude serigrafiako lantaldean: “Lehenik isolazioa egiten da, ondoren zigilua, dena garbitu eta tela plantxatu”, azaldu digu lehenak; “Estanpatu egin dut, dekapantearekin lehortzen eta plantxatzen ere aritu naiz”, bigarrenak.

Aitor Korres Abaitua:
“Gure arropa gure mezuekin ateratzen dugu, jendartea interpelatuz eta osasun mentalaren ghettotik irteteko ahalegina eginez”

Serigrafia tailerra komunikaziorako erreminta ere bada, eta aukera hori baliatu nahi dute Oinarrin. “Gure arropa gure mezuekin ateratzen dugu, jendartea interpelatuz eta osasun mentalaren ghettotik irteteko ahalegina eginez”, dio Korresek. “Explícame eso de rarita” (Azaldu iezadazu zer den arraro izate hori), dio salgai jarri duten poltsak; “Zure munstroak nire maskotak”, kamisetak. Kamisetaren irudia Argia-ko kolaboratzaile ere baden Xabier Sagasta ilustratzaileak egin du, berriki Nerea Mauleónen diseinu batekin egin dituzte poltsak, eta sortzaileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dute produktuari eta leloei ikusgarritasuna emateko. Webgunea ireki dute (www.oinarri.org), eta Instagramen ere bizi-bizi dabiltza.

Iñaki Sáenz de Santa María Oinarri tailerreko kidea, Euskal Udalekuentzako egin duten poltsa erakusten. Argazkia: Oinarri.

Hasiera Itxaropentsua

Pozik daude Oinarrin proiektuak bi hilabeteotan izan duen harrerarekin. Beren diseinu propioak dezente saldu dira, eta bestelako irudiekin materiala prestatzeko proposamenak ere jaso dituzte –Euskal Udalekuentzako edo Parral tabernarentzako poltsak, esaterako–.

“Tailer barruan Mertxe, Zuri eta hirurok oraindik pisu handia dugu, baina eskaerak eraman eta eskura emateaz erabiltzaileak arduratzen dira”, dio Korresek bere poz handiena seinalatuz. Adibide bat jarri digu: “Jendearekin komunikatzeko zailtasunak dituen pertsona bat entrega batetik etorri zen atzo eta esan zigun, ‘honek behartzen nau komunikatzera eta jatorrago portatzera’. Harro azaltzen du Oinarrin egiten dugun lana, ospitale psikiatrikoan kontatu du, bi langilek poltsak eskatu dizkiote... Gauza txiki horiek guretzako handiak dira”.

Begoña Miguélez: “Batzuetan ataskatu egiten naiz. Burua hutsik geratzen zait, gorputza paralizatuta, eta ez zaizkit hitzak irteten”. Ez zaio horrelakorik gertatu egin duen lehen entregan

Entseguak egiten dituzte aurretik, lasai egoteko, jendeari azkar ez hitz egiteko... Entregak binaka egiten dituzte, banaka errotatuz esperientzia izan duen bat egon dadin beti. “Gure burua aurkeztu behar dugu, Oinarriren partez gatozela esan eta ea konforme dauden galdetu”, dio Pérezek. “Niretzat, seinalatutako tokira heltzea da zailena, orientatzea”. Miguélezen erronka ezezagun batekin hitz egitea da. “Batzuetan ataskatu egiten naiz. Burua hutsik geratzen zait, gorputza paralizatuta, eta ez zaizkit hitzak irteten”. Ez zaio horrelakorik gertatu bere lehen entregan.

Tailerra arriskuan

Oinarriren tailer okupazionalen biziraupena arriskuan dago. Ekonomikoki defizitarioa da, eta enpresetatik heltzen diren lanak gero eta desegokiagoak eta urriagoak dira. “Horrela jarraituz gero itxiko da. 30 pertsona daude hemen, asko hamabost urte luzez. Osasun mentalean ez dago tankerako beste proiekturik”, dio kezkaz Korresek. Serigrafia tailerrak hori saihesteko bultzada bat izan nahi du, lana izateko baliabide propioak sortuz, eta posible bada dirutxoren bat aterata. Hori guztia, benetan garrantzizkoak diren gauzak lantzen jarraitzeko: gaitzarekin elkarbizitza adeitsuagoa eraikiz, munstroak maskota bilakatzeko.

Manuel Plata Oinarri tailerreko kidea, proiektuaren kamiseta soinean. Argazkia: Oinarri.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Eguneraketa berriak daude