Ahotsa, denaren gainetik

  • Motz egin zitzaidan kontzertua, oso motz. Denbora luzea neraman haren zain eta denbora hori guztia konpentsatuko zuen iraupena nahi nuelako, agian. Elurrari aurre eginda heldu ziren Kataluniatik Iruñera, Santas Pascuas festibalari bukaera ematera. Maria Arnal eta Marcel Bagés bikotea boskote bilakatu da laugarren lan honetan. Lehenengo diskoan produktore izandako David Soler gehitu zaie instrumentuetan eta Marta Torrella eta Helena Ros gazteek jarri diete ahotsa kantei, Mariari koroak eginez. Pandemiak gure ahultasuna agerian utzi duen honetan kontzertura hurbiltzeagatik eskerrak eman zizkiguten oholtza gainetik. Badakizue, eskerrak ahulak garen.

Santas pascuas festibala
Santas pascuas festibala

Maria eta Marcel aulki banatan egotetik eszenifikazio landuagora pasa dira: eszenatokiaren gainean beste eszenatoki bat, sakonera handiko hiru eskaileraz osatua. Kanta bakoitzaren esentziarekin bat eginen zuten argiak batetik eta abestien muina ziren hiru ahots zuri bestetik, arropa zuri eta zabalez jantzirik, oinutsik.

Maria Arnal eta
Marcel Bagés
Noiz: urtarrilak 9
Non: Iruñeko Baluarte

Disko berriko kantekin ekin zioten kontzertuari: berrikuntzak datoz. Mariak dioenez, Iberiar penintsulako ahozko tradizioan du oinarria bere musikak eta aro digitaleko kultura libretik hurbildu nahi du tradizio horretara. Lehen bikote zenak eutsi dio melodiaren garrantziari, baina kantek gero eta nabarmenago dituzte garai digitaleko tresnak. Hiru ahots gordin oinarri elektronikoen gainetik, gitarra elektrikoa lagun.

Dakitena egiten hasi ziren: edertasuna, soinuz errepresentatua. Kantu berriak ezagutzeko prest joan arren, mitikoen zain ere egon ginen. Eta espero baino lehenago heldu ziren Canción total, Tú que vienes a rondarme eta La gent, besteak beste. Bi modutara hel dakizuke Maria eta Marcelen musika: hasieratik harrapa zaitzake edo entzunaren entzunaz bahitu. Baina behin sartuta, barruraino sartzen da.

Bozak biluzik entzuteko aukera ere izan genuen, hiru ahots goxo bezain indartsu a capella. Eta gu adi, melodiaren irudi dotore eta apainduari jarraika. Taldeak ez du aukera galdu Baluarte ia diskoteka bilakatzeko. A capella kantatzetik ordenagailuz sorturiko atmosfera musikalaren gainean saltoka kantu eta dantza egitera. Nork esan du horrek ez duela tradiziotik?

Birako bigarren kontzertua zuten eta nabaria zen ilusioan eta “lehen aldi”-etako deskuiduetan. Gertutasuna transmititu zuen taldeak kanta baten estrofa bat ahaztu eta osorik errepikatu zutenean eta baita denok ezagutzen genuen Canción total abestiko esaldirik gogoangarriena elkarrekin kantatzera gonbidatu gintuztenean ere, “de esta civilí-lí-lí-lí-lí… zación”.

Motz egin zitzaidan kontzertua, oso. Baina, badakizue, lurrinik onenak beti datoz flaskorik txikienetan.

Santas pascuas festibalaren argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude