Mugakoren biziberritzea

  • Bizitza gero eta gehiago mugatzen ari zaigun honetan, Mugakok zuzeneko emanaldien proposamena luzatu digu. Urte askoan Gasteizko Artium museoan egindako elektronika jaialdiak Xixonera hegan egin ostean, Arabako hiriburuko Jimmy Jazz aretoan saio ziklo berria proposatu digu. Gaurkoan edukiera murriztua duten emanaldietako lehenengoa dugu, eta gonbidatutako taldeak Aitor Etxebarria eta Reykjavik606 dira.

Argazkia: Eider Iturriaga
Argazkia: Eider Iturriaga

2021eko otsailaren 03an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mugako jaialdiaren jatorrizko izaera mantentzen ahalegindu dira antolatzaileak, izan ere, musika elektronikoa erdigunean jartzeko apustu zuzena hauteman daiteke. Musikaz gain, ikuslegoaren ikuspegi didaktikoa, jarrera aurrerakoia, esperimentazioa eta jokoa uztartzea izan da festibalaren xede nagusia, eta helburu berarekin jarraitzen dutela dirudi.

Aitor Etxebarria eta Reykjavik606  
Noiz: urtarrilak 9
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoa

Aitor Etxebarria eta haren taldekideak izan dira lehenak oholtzara igotzen. Gasteizko kaleetan hotza nabari da eta areto barruan ere sumatzen da egun osoan elur maluten hotza. Eszenatokian musikari andana dago: bateria, isats-pianoa, biolontxeloa, gitarra, sinteak… Liluragarria da instrumentu akustikoen eta elektronikoen arteko nahasketa eta bateraketa.

Gernikarraren pianoak eta ahots ilunak post-rock doinuak uzten dizkigu. Nihilisem part I da bizkaitarrak sortutako azkenengo lana eta hor bildutako abestiak izan dira gau-emanaldian jotakoak. Musika zinematografikoa dela esan daiteke, baina jazz eta country ukituak ere nabariak dira. Jazz musikarekin jarraituz, Donostiako Reykjavik606 taldea igo da oholtzara.

Baxua, bateria eta dj-a dira hirukote gipuzkoarra osatzen duten elementu nagusiak, hiru oinarri horiekin eta  jazza ardatz giro musika sortzen dute. Borja Piñeirok eta Kino Internacionalek jazz elektronikoa ekarri dute aretora eta giro lasai eta atsegina zabaldu da entzuleen artean. Kasu honetan ez dago abeslaririk, perkusioak eta sanpleek osatzen dituzte abestiak eta erritmoa jarraitzeko grinak zeharkatzen dizu gorputza.

Eider Iturriagaren argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude