Emanen nizuke musu

Emanen nizuke musu, zuk jakin zergatik, emanen nizuke gogotik.

Bai, emanen nizuke, baldin eta oraindik horretarako ohitura balitz, zilegi balitz, dagoeneko ez balitz azken hamabi hilabeteek memorietako zulora eraman duten keinu kolokiala, ohikoa, arrunta. Lehengo gauzen artera lerratu ez balitzaigu. Noiztik ez diogu bat eman lagunari, lankideari, gorroto dugunari, lehiakideari? Zenbat denbora ez dugula musu baten fereka hartu eta eman? Erranen didazue, ez gara denak penaturik egonen praktika horren desagertzearekin, ez da dudarik. Alta, gure komunikazio ez linguistikoa beste hainbestez pobretuko da, gu oraindik ohartzen ere ez garela.

Bazen aita-amek etxeko sargian ematen ziguten hura etxetik bagindoazenean, eskolara, bidaiara, betiere haiengandik banatzearen eta berriz juntatzearen esperantza zena, supazterreko abaroa hitzematen ziguna, gurekin generamana noranahi; holakoen berriz eman ahal izateko, adibidez, zernahi egin genezake hauen oroitzapen hutsarekin bizi garenok.

"Afekzioa, protokoloa, etsaigoa, menpekotasuna, hurbiltasuna, faltsukeria, amodioa, laguntasuna, desira, horien guztien adierazteko kode berrien beharretan gaude"

Bazen ttantta adindu eta anitzetan mutxurdin zahar-usainekoaren eta perfume merkez hantuaren musua. Etxera etorri bezain laster, aurpegia bi eskuen artean tinkatzen zigun eta hantxe pausatzen zigun, hauxe haur ederra zioela, musu luzea, matela bigunaren umela lagun; sentsazioa eta batez ere usaina mazelari zeriola irauten genuen oren luzeetan.

Gehienetan, familia-kide eta lagun artean elkar agurtzeko molde izugarri arrunta zen, batak ez ziona nehoiz ukatzen besteari, ballet adostua zen, ohiko moldea errateko hurbilekoa zaitut, zuregana nator, entzunen zaitut laster, egunon. Batzuetan matela kontaktu soila zen, besteetan soinuak lagundurik, beste batzuetan oraino besoez inguratuz elkar. Aldi oro, musu-kideen arteko espazio bat sortzen zuen, pixka bat harreman erregistro bat definituko balu bezala.  

Lankide artean gauzak ez ziren hain sinpleak: baziren agurtzeko ohituratzat zutenak (aspertzen ez zirenak muatx eta muatx), gustukoa zutenak, ez zutenak, nahiago zutenak eskua tinkatu, edo biak batera eskua-musua, edo ez bata ez bestea. Ai, zenbat izpiritu gaitzitu egon al ziren, zeinek musu zeinek eskua zeinek deus nahiago, eta sekulan elkar harmonizatzea lortu ez zutenak!

Batzuetan musuak opresioaren eta menpekotasunaren adierazgarri ere gertatzen ziren. Nagusi, arduradun, hautetsi hori, hitzartzeak aitzin pott xerka etortzen zen zuregana, fabore bat eginen balizu bezala edo ukatzen ahal ez diozun zerbaiten gisan, betiere berak, alde bakartasunean hautatuz ematea ala hartzea.

Etsai artean ere ikusten ziren, musu luze eta azpimarratuak, irriz zuriz jantziak, eztabaida luzeen iragarle, gaiztoa ez naiz ni, zu baizik agertzen zutenak. Akordio politikoen sinboloak ziren, Brejnev-Honecker edo Iglesias-Domenech artean bezala. Promesa sentsualak ziren, aurpegiaren behealdean ezpain hegitik hain hurbil pausatzen genituenean.
Menpekotasun edo traizio pottak ere izan ziren. Komunio musuak. Alor kulturaleko pottak, Madonna eta Britney, Serge eta Jane. Toulouse Lautrec-en musu transgresiboa. Lichtensteinen pott tristea. Aingeru zurbilek elkarri sekulan ematen ez zizkieten haiek.

Afekzioa, protokoloa, etsaigoa, menpekotasuna, hurbiltasuna, faltsukeria, amodioa, laguntasuna, desira, horien guztien adierazteko kode berrien beharretan gaude. “Musua molde seguruena da isiltzeko eta aldi berean dena errateko” halaxe zioen Maupassant-ek.

Emanen nizuke musu, zuk jakin zergatik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
(Des)politizazioaz

Azken aldian politizazioa eta despolitizazioa aztertzeko aukera izan dugu, arreta gazteen kasuan bereziki jarrita. Hala ere, gazteak aztergai dituzten ikerlan soziologikoen ondorio gehienak beste adin taldeetarako ere aplikagarriak izan ohi dira, intentsitate desberdinez bada... [+]


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


2024-08-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Autobus geltokia

Hiri askotako tren geltokiek XIX. mendeko burdinazko egituraren edertasun gorena azaltzen dute, hiriaren epizentrora iristearen ongietorri goraldiarekin batera. Hirira ate nagusitik sartzea bezalakoa da, arkitektura eta toki perla bat. Hiri askotan, baina, birdentsifikazio edo... [+]


Materialismo histerikoa
Gainkomunikatuz

Zergatik ez utzi. Zutabeak idazten dituenak atzetik izaten ditu beti garaiz erretiratzearen apologetak. Agortu baino lehen. Gaiak, niri, ezin agortu, ez ditudanez; ezertan ez naiz aditua, eta inoiz ez dut izan Euskal Herriari transmititzeko mezurik. Ez lidake azalpenak balioko,... [+]


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Garaiz alde egiten jakitea

Badaude hitzak, formak, keinuak eta jarrerak gorputzean sartu eta handik irten ezin daitezkeenak. Gorputzean sartu eta bertan usteltzen direnak. Gorputza zulatzen dutenak. Gorputza deskonposatzen dutenak. Gorputza desagerrarazten dutenak. Eta akabo. Ezin daiteke deskonposatu den... [+]


Euskaltegiak ertzengana

UEUko Glotodidaktika Sailaren topaketetan euskaltegiez eta intersekzionalitateaz aritu dira hainbat aditu eta biktima. Ikasleak egon dira erdigunean, pribilegiorik gabeko ikasleak, zapalduak, bazterretan daudenak. Izan ere, genero disidenteek, gorrek, itsuek, gaitasun... [+]


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Euskararen gatazkarako bost irudi

Nortzuk bultzatuko dute euskal orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Eguneraketa berriak daude