Naziometroaz

Abenduan Euskal Herriko soziologiarentzako eta, oro har, gizarte zientzien arloko ikerketentzako tresna baten berri izan genuen; Naziometroa, hain zuzen. Urtean bitan argitaratzen joango den inkesta honek Euskal Herri osoa du ikerketa eremu, eta Telesforo Monzon eLab Laborategiaren eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearen elkarlanaren ondorio da, Aztiker ikergunearen esku-hartzeaz gainera. Euskal Herriari buruzko analisiak egin nahi dituen edonork dakien bezala, lehenengo arazoa nazio mailako datuen gabezia da. Horren aurrean, maiz azterlanak administrazio eremu txikiagoetara mugatu behar dira, eta beste askotan Espainiako eta Frantziako markoetan egiten dira. Beraz, Euskal Herri mailako datuak eskura izatea berri pozgarria da.

"Lurralde osoko datuak aldi berean jasotzeaz gain, baina, Naziometroaren ekarpen nagusia gaiari gerturatzeko modua da"

Lurralde osoko datuak aldi berean jasotzeaz gain, baina, Naziometroaren ekarpen nagusia gaiari gerturatzeko modua da. Euskal Herriaren etorkizun politikoari buruzko ikerlan soziologikoak egon badira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoara mugatuta batez ere. Baina Naziometroak subiranotasunari buruzko azterlanetan ekarpen nabarmena suposatzen duela uste dut. Areago, Naziometroak azken urteotan Euskal Herriko independentismoari buruz zabaldutako ikuspegi ezkorrak zalantzan jartzeko materiala mahai gainean jartzen digula esango nuke. Jendartean nagusitzen diren iritzi ildoak, noski, ez dira naturalki zabaltzen, eta gizarteko sektore guztiek ez dituzte haien ikuspegiak hegemoniko eta nagusi bilakatzeko ahalmen berdinak. Zentzu horretan, datu hotzetan oinarrituta baino, helburu politiko zehatzei loturik zabaldu izan dira azken urteetan Euskal Herriko independentzia zaletasunari buruzko ikuspegi ezkor eta are katastrofistak ere. Ziur aski, ezkortasun giro horretan, hedabide eta korronte politiko zehatzen jardunari, Euskal Herrian azken hamarkadako aldaketa politikoek sortutako erresaka efektua gehitu behar zaio: urte luzetako gatazka gordinaren ostean, independentismoaren ildo desberdinek egoera berrira egokitzeko bizi izan duten –eta bizitzen ari diren– prozesuaz ari naiz.

Naziometroaren lehen inkestako datu zehatzei dagokienez, azpimarratzekoa da Euskal Herria “independizatzeari” buruzko jarreraren eta euskal –edota nafar– estatu bati buruzko erreferendumean hartu beharreko jarreraren artean dagoen aldea. Hori da inkesta honen berritasunetako bat, eta aurrera begira adi egoteko gaia dugu. Izan ere, Euskal Herria independizatzearen (ekintza gisa adierazita, eta ez helburu politiko gisa) aurka agertu da gehiengoa (%46); baina, aitzitik, erreferendum adostu batean baiezkoak irabaziko lukeela (%43 alde, eta %32 aurka) ikusi dugu aldi berean. Iruditzen zait, Hego Euskal Herrian bederen, independizatzearen ekintza Kataluniako prozesuarekin, eta momentuz bizi duen porrotarekin, lotzen dela garaiotan.

Naziometroa arakatuz aurkitzen dugun beste gai deigarri bat Nafarroa Garaiko datuak ditugu. Herrialde horretan, erreferendum adostu batean euskal estatuaren alde %26k (eta aurka %54k) egingo lukeen bitartean, nafar estatu bati buruz galdetuta, baiezkoa %35era iritsiko litzateke. Aurkakoak gehiago izaten jarraituko lirateke (%43), baina aldeak oso modu adierazgarrian murriztuta. Gai hau nabarmentzekoa da, euskal estatu baten alde egiten duten guztiek ez baitute nafar estatu baten aldeko jarrera erakusten, adibidez. Edonola ere, hurrengo txostenetan jarraitu beharreko gaia da, Euskal Herriko gatazkan, Europako beste kasu ugaritan ez bezala, lurraldetasuna korapilo zentrala baita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude