Euskal heziketaz, berriz ere

Ondorengo lerroetan, euskal hezkuntza-sistemari buruz iritzia ematera natorkizue, euskal eskola publiko delakoaren aldeko (batzu)ek ikastola-ren kontra beste behin abiatu duten erasoak sortutako zalapartaren harira, edo aitzakian. Eztabaidak, ez dizuet ukatuko, aspertu egiten nau. Eztabaidak, edo eztabaidaren mailak. Nondik heltzen zaion, zer markotatik aztertzen den arazoa, zer argumentu (ahul) erabiltzen den erasoei aurre egiteko, edo nondik eta nora egiten diren ika-mika klasiko hau gainditu ahal izateko proposamenak.

Hala ere, edo beharbada horrexegatik, nik ere nahi dut eztabaidara nire gogoetatxoa ekarri. Nahiz eta oso oinarrizkoa iruditzen zaidan zuei esateko daukadana, benetan. Hainbeste non batere argi ez dudan zer ote den sentitu beharko nukeena. Lotsa, honezkero gauza jakina beharko lukeena aportazio izan daitekeela pentsatzeagatik. Ala etsipena, honezkero gauza jakina beharko lukeena oraindik aportazio dela jakiteagatik.

"Denak gara euskal eskola publikoaren aldekoak, horretan dudarik ez da. Arazoa da ez daukagula, ez dela existitzen"

Ea, has gaitezen guziok batzen gaituen baieztapenetik. Denak gara euskal eskola publikoaren aldekoak, horretan dudarik ez da. Arazoa da ez daukagula, ez dela existitzen, eta are okerrago dena, ezinezkoa izanen zaigula gure mendekotasun egoerak iraun bitartean, burujabetza faltaren ondorio zuzena baita funtsezkoak diren esparruen gaineko eskumenik ez edukitzea, eta arlo horietarikoa baita, noski, hezkuntzarena. Herri batentzat hil ala biziko kontua da belaunaldi gazteagoen heziketa diseinatu ahal izatea, herri horren biziraupena baitago jokoan, besteak beste. Orduan, galdera serioa: benetan pentsatzen al du inork gure esku utzi duela Espainiak maila horretako eginkizun baten gaineko autoritatea?

Izen horixe hartzen badu ere, ez da benetako euskal eskola publikoa orain eta hemen ezagutzen duguna. Baina tira, Eusko Jaurlaritza ere euskaldunon gobernua ez den bezalaxe, edo legebiltzarra gure legeak egiten diren benetako tokia ez den bezala, ez dakit nola esan. Ez da geure beharrei erantzuteko euskaldunok sortua den heziketa, Espainiak beretzat eraikitakoaren bertsio autonomikoa baizik. Euskarazko izenarekin emana, hori bai, eta euskaraz. Baina asimilazioaren amua gozoki irentsi dezagun, besterik gabe. Eta sakonkiago barneratu, mezua.

Ikastolak, Euskal Herriaren eskola nazionalaren funtzioa betetzeko pretentsioarekin sortu ziren. Hezkuntza-sistema propioaren hutsunea orain baino agerikoagoa omen zen, Espainiak eta Frantziak ez zuten orain bezainbeste kamuflatzen beren heziketaren bitartez gurean benetan lortu nahi zutena, eta oraindik gai ginen arroztasunak zekartzan arriskuei usain hartzeko. Nonbait, ez genuen orain bezain kaltetua erreakzionatzeko gaitasuna, eta indartsu genuen geure burua babesteko beharrezkoa den sistema immunea. Kontua da, gai izan ginela hezkuntza-sistema propio baten hazia ereiteko, noiz eta lehen frankismoaren garaietan.

Burujabetzarako bidean, baina, ez da ekimen-gaitasun hutsa aski. Garaipenak fite behar dira nazio-estrategia politiko orokorrago baten baitan txertatu, etsaiak hartu eta beretzat kapitalizatuko ez baldin baditu, ikastolen ibilbideak ongi erakutsi digunez. Orain, ez dut uste diferentzia handia egongo denik Orioko ikastolan edo Orioko eskolan ikastearen artean. Ez eta ere, berdina izango denik Berako ikastolan edo Hendaiako ikastolan haur batek ikasiko duena. Azkenean, administrazio berdinetan daude maila batean edo bestean integratuta, eta  estatu berdinek dizkiete kontuak eskatzen, akademikoak, ekonomikoak, eta bestelakoak. Hori da tranpa.

Utz ditzagun errazak diruditen borroka partzialen bideak, antzuak baitira. Eta heldu diezaiogun erresistentzia eta askapen nazionalaren bide seguruari. Energia horretan baino xahutu ez dezagun, ez du-eta merezi, sinetsi iezadazue.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude