Munduaren Hego eta Ekialdeko gizarte eta jendeek nola ikusten ote dute klimaren aldeko gure mobilizazioa, alegia, Europan eta Ipar Amerikan klimaren zoratzearen ondorioek kezkaturik zabaldu den beroaldi soziala? Nola interpretatu behar dugu Greta Thunbergek abiatutako protestak gazteen artean eragindako zirrara, oro har klima larrialdiaren inguruko mugimendua bezala, nagusiki Ipar aberatseko mugen barruan geratu izana? Zertan aldatu beharko lirateke krisi ekologikoaren inguruko argudioak mundu osoak bere egin ditzan, eta nagusiki klimaren zoratzearen ondorioak jada latzenik nozitzen dituzten Hegoaldeko jendeek?
Hegoaldean sortu eta beren belztasuna aldarrikatzen duten bi intelektual eta akademikoren analisiak ekarri ditugu orriotara. Thierry Amougou ekonomialariak argudiatzen du klimaren larrialdiak, gaur formulatuta dagoen moduan, mendebalde aberatsean formulatu eta zentratutako errelatoa izatean daukala muga. Malcom Ferdinand politologo eta ingeniariak, berriz, azpimarratzen du ekologismoak sorreratik nozitzen duen zama daukala munduan hedatzeko aingura: krisi ekologikoaren sustraian dagoen kolonialismoaren analisiarekin uztartu ez izana.
Egileak: Thierry Amougou eta Sébastien Malo (Malcom Ferdinand)
Itzultzailea: Pello Zubiria Kamino
Azala: Joseba Larratxe Josevisky
Thierry Amougou: Larrialdi ekologikoa, Mendebaldean zentratutako kontakizuna
Malcom Ferdinand: "Mendebaldeko ekologismoa zabaldu da iragan koloniala ahaztearen truke"
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]
Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]
Klimari buruzko datuak jasotzen dituen Copernicusen arabera, hamahirugarren hilabetez jarraian errekorra hautsi da aurtengo ekainean. Parisko Akordioan hitzartutako 1,5ºC-en helburua ez da bete eta egoera aldatzen ez bada, errekor negatibo berriak izango direla aurreikus... [+]
Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]
Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.
Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu,... [+]
Ostegunean hasi da uda. Hartara, udaberriko eguraldiaren balorazioa eta udakoaren iragarpena egin du gaur AEMETek. Apirila 1961az geroztik hilabeterik lehorrena izan den arren, udaberri “arrunta” izan da eta uda ohi baino beroagoa izatea aurreikusi dute.
Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]
Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik... [+]
Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez, 763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.
Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]
Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]
Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]