Zenbat balio du euskarazko liburugintzak?

  • Esaten da euskal kulturgintza txikia dela. Txikia, ikuspegi ekonomikotik. Gutxitan plazaratzen dira, ordea, zenbakiak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak urteroko Euskarazko argitalpenei buruzko txostena argitaratu du, 2019ko datuekin. Euskarazko liburugintzaren sektore ekonomikoaren irudi bat eta joera nagusien zertzeladak ematen ditu.

 “Euskal literatura” deitura ia esklusiboki aitortzen zaion helduentzako fikzioa sailari (eleberria, antzerkia eta poesia biltzen dituena) fakturazio osoaren % 5 dagokio Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak argitaratu berri duen txost
“Euskal literatura” deitura ia esklusiboki aitortzen zaion helduentzako fikzioa sailari (eleberria, antzerkia eta poesia biltzen dituena) fakturazio osoaren % 5 dagokio Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak argitaratu berri duen txostenaren arabera. (Argazkia: Cecili Gil / La Gralla)

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskarazko argitalpenei buruzko XV. txostena argitaratu berri du. Izenburuak dioen moduan, 2019ko euskarazko liburugintzari buruz egindako ikerketaren emaitza da. Azken urteetan bezala Madrilgo Conecta Research & Consulting enpresak egin du, Euskadiko Editoreen Elkartearen (ez nahasi Euskal Editoreen Elkartearekin) eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioaren laguntzarekin.

Bi urte atzera begira jartzen gaitu txostenak eta izurriaren aurreko egoeraren irudi bat ematen du ikerketak.

2019ko euskarazko liburugintzari erreparatuz gero berehala datozkigu gogora Karmele Jaioren Aitaren etxea (Elkar) eta Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan (Susa) nobelak, Elena Olaveren Zeldak. Gorputz honetatik (Balea Zuria) poema-liburua eta Hasier Arraizen Maitasun keinu bat besterik ez (Erein) saiakera, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, ordea, ez die liburuen egileei eta gaiei erreparatu, ezta, oro har, literatura ikuspegiari edo ikuspegi artistikoari ere. Beste bat da ikerketa honen helburua: liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak aztertzea.

Behin eta berriro errepikatzen den zerbait da euskal kulturaren industria (edo euskarazko kulturaren industria) txikia dela, neurri estrategikoak behar direla egunerokoan iraun baino gehiago egingo badu. Izurriarekin batera ere azaleratu den gaia da ondokoa: erakunde publikoen eskutik batez ere, baina oro har kulturgintza delakoaren egoerari aterabidea eman beharra. Hala eta guztiz ere, egoera benetan zertan den ez da modu publikoan eztabaidatzen sarri, ez dira zenbakiak mahai gainean jartzen. Kultur industria txikia izango da ekonomikoki, baina zer da txikia izatea? Zenbat balio du, adibidez, euskarazko liburugintzak?

Datuen dantza
Eusko Jaurlaritzak euskarazko argitalpenei buruz osatu duen hamabosgarren txostena da hau dagoeneko. Urteroko liburugintzari errepasoa egiten dio, halaber, Jakin aldizkariak. Joan Mari Torrealdai zenak egin zituen 1976tik 2017ra bitarteko azterketak, eta Xabier Eizagirre Gesalagak hartu dio erreleboa orain. 241. zenbakian argitaratu dute 2018ko euskal liburugintzaren errepasoa. 2019koa datorren urtean argitaratuko dute.

Hala eta guztiz ere, Conectak egindako Euskarazko argitalpenei buruzko txostena eta Jakinek egin ohi duen azterketa konparatuz gero, desberdintasunak nabariak dira urtez urte. 2018ko ekoizpenari buruz egindako ikerketan, adibidez, Euskarazko argitalpenei buruzko XIV. txostenak guztira 118 argitaletxeko unibertsoa hartzen du kontuan; Jakinek, ordea, 334 argitaletxekoa. Alde hori zenbatutako tituluetan ere nabaria da. Conectak 1.842 ematen ditu 2018an, Jakinen ikerketak, aldiz, 2.138.

Xabier Eizagirrek Jakinen dioenez, alde hori bi aldagaiei dagokie nagusiki: informazioaren iturburuari, batetik, eta metodologiari, bestetik. Tituluen eta argitaletxeen kopuruari dagokienez ia esklusiboki ISBNan oinarritzen baita Euskarazko argitalpenei buruzko txostena. Gainerako informazioa argitaletxeengandik baino ez dute jasotzen.

2019ko ekoizpenari buruzko azterketetan ere, beraz, baliteke Conectak egindako ikerketan euskaraz argitaratutako guztia benetan kontuan hartu ez izana.

Txostenaren amaieran zehazten den moduan, datuak euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten enpresetan egindako laginketatik lortu dituzte eta, beraz, ikerketa ez da zurruna. Hala eta guztiz ere, euskarazko argitalpenaren joera nagusien adierazgarri gisa har daiteke.

Joera nagusiak
Zeintzuk dira, beraz, joera nagusiok? Zer datu azaleratzen ditu ikerketak? 2019an euskarazko liburuak 108 argitaletxek plazaratu dituztela dio ikerketak. Hori da kontuan hartzen duen unibertsoa. Horietatik 99 ISBN datuetatik identifikatu dituzte, gainerako bederatziak Iparraldeko argitaletxeak dira. Guztira 55 argitaletxek hartu dute parte ikerketan, gainerako datuak bigarren eskuko iturrietatik jaso dituzte.

Ikerketaren arabera, argitaletxe pribatuak eta Euskal Herriko Unibertsitatea kontuan hartuta, euskarazko 1.847 titulu argitaratu ziren 2019an. Inprimatutako aleen datua ere ageri da: orotara ia hiru milioi liburu. Paperean argitaratutako liburu bakoitzaren bataz besteko tirada: 2.226 liburu.

Nork argitaratzen du euskaraz? Argitaletxeka banaketa ageri ez bada ere, eta Ipar Euskal Herriko argitaletxeak kanpo utzita, euskaraz libururik argitaratu dutenen artean % 34,3k baino ez du argitaratu bere tituluen % 75 edo gehiago euskaraz.

Ekoizpena sailka ere aztertzen du txostenak. Egindako banaketaren arabera, helduentzako fikzioa (eleberria, poesia eta antzerkia, saiakera literarioak eta abar), haur eta gazte literatura, unibertsitatekoak ez diren testuak (hezkuntza arautuko testu-liburuak eta material osagarriak) eta fikziozkoak ez direnak (zientzien eta giza eta gizarte-zientzien arlokoak eta liburu praktikoak, dibulgazioa eta hiztegiak) bereizten dira. Datuen esparrua mugatuz, argitaletxe pribatuek paperean argitaratutako liburuei erreparatuta, unibertsitatekoak ez diren testu-liburuetan argitaratu zen izenburu berri gehien: 554; haur eta gazte literatura dator gero, 343 izenbururekin; fikziozkoak ez diren liburuak gero, 211 izenbururekin; eta, azkenik, helduentzako fikzioa, 179 izenbururekin.

Argitaratutako tituluetan ageri den banaketa hori beste datuei erreparatutakoan ere errepikatzen da, gutxi gora behera. Liburu bakoitzaren bataz besteko tiradari dagokionez, liburu gehien unibertsitatekoak ez diren testuen sailean ekoizten da, ia 3.000 aleko tiradarekin. Haur eta gazte literaturan 2.172koa da bataz besteko tirada. Fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, helduentzako fikziozkoak baino izenburu gehiago argitaratzen badira ere, bataz besteko tirada baxuagoa da: 1.130 fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, 1.548 helduentzako fikzioaren kasuan.

Fakturazioa
Liburu bakoitzaren tiradaren datuez gain merkaturatzeari eta fakturazioari buruzko datuak ere biltzen ditu txostenak. Ikerketaren arabera, orotara, argitaletxeek 39.825.000 euro inguru fakturatu zituzten euskarazko argitalpenekin. Fakturazio osoaren % 75,2 unibertsitatekoak ez diren testuen sailari dagokio, ia 30 milioi euro. Haur eta gazte literaturari % 17 dagokio, zazpi milioi eurotik gertu.

Oro har “euskal literatura” deitura ia esklusiboki aitortzen zaion helduentzako fikzioaren sailari (eleberria, antzerkia eta poesia biltzen dituena), aldiz, fakturazio osoaren % 5 dagokio, 2 milioi euro. Saila aztertuz gero, euskarazko liburugintza osoaren fakturazioaren % 4 dagokio nobelagintzari.

Euskarazko liburugintza sektore gisa hartuz gero, beraz, testu-liburuen garrantzia nabarmena da. Testu-liburuak alde batera utzita, haur eta gazte literatura da euskarazko literatur argitalpenen industriaren zati garrantzitsuena.

Enpresa pribatuen kasuan, lanpostuen kopurua ere badakar ikerketak. Guztira 96 lirateke euskarazko liburuak argitaratzen dituzten enpresa pribatuak eta horietan 292 langile leudeke nominapean.

Azkenik, lurralde guztietako egile eskubideen ordainketa fakturazio osoaren % 4,1 dela estimatuta (EAEko kopurua), guztira ia bi milioi euro ordaindu dira egile eskubideak erosteagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburugintza
Ekoedizioa: Nola murriztu liburuak sortzen duen kutsadura

Duela urtebete sortu dute Ekoedizioaren Institutua Katalunian, paperezko argitalpenek ingurumenean eragiten dituzten ondorioak gutxitzeko asmoarekin. Ekoedizioak bete beharko lituzkeen hamabi irizpide zehaztu ditu institutuak, eta liburua ekoeditatua dela ziurtatzen duen zigilua... [+]


Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]


2022-07-06 | Peru Iparragirre
ISBN
Euskarazko liburuek zein leku dute nazioarteko sisteman?

Liburu (ia) guztiek daramate, kontraportadan eta barneko orrietan, ISBN zenbakia. Zer da baina? Zertarako balio du? ISBN zenbakiaren historia, haren balioa eta funtzionamendua eta egun euskarazko liburuek sistema horren barruan duten lekua aztertzen ditu erreportaje honek.


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2021-11-07 | Bea Salaberri
Liburuaren depresioa

Larrazkenean hitzorduak ez dira falta euskal kultur arloari buruz gogoetatzeko eta neurri handi batean literaturari buruzko jardunaldiak. Ziburuko eta Sarako azokak iragan ondoan eta sartzearekin batera gomitak zabaldu dira besteak beste Euskal Kultur Erakundeak bultzatu... [+]


Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Gure ttipia handia dela baieztatzeko formula egokia

Baltsan elkarte ziburutarrak eta ARGIAk elkarlanean antolatu dugun Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki... [+]


2021-04-28 | Aritz Galarraga
Jorge Herralde
“Antzinako totem bat naiz”

1969 urrun hartan abiarazi zuen Jorge Herraldek Anagrama, instituzio bat gaztelaniazko argitaletxeen artean. 2017an erretiroa hartuta, eta 85 urte beteta, gertutik jarraitzen du oraindik editorialaren egunerokoa, bere Bartzelonako etxean aitortu digun gisara.


2020-07-17 | Mikel Eizagirre
“Hitzarmen iraunkorrak” eskatu dizkie liburuaren sektoreak instituzioei

“Estutasun larrian” aurkitzen direnez, liburugintzari garrantzia ematea eta “liburuaren kate osora” helduko diren neurriak hartzea eskatu dute Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Editargik eta Galtzagorrik.


2019-09-11 | Castillo Suárez
Pribilegioez

Clara Peya piano-jotzaileari Kataluniako Kultura Sari Nazionala eman diote berriki. Oroigarria besoetan, pribilegiatua izan dela esan du, eta eskerrak eman dizkio bere amari, piano bat izan duelako etxean, orduak eta orduak eman dituelako entseatzen, ez zuelako inor zaindu behar... [+]


Mikel Soto. Irakurle kabroi (ohi) bat
“Esango nuke baxu gaudela, zentzu guztietan”

Hamarkada pasaren ostean jarduna utziko zuela jakin, eta hauxe esan omen zion Boliviako editore kide Jose Antonio Quirogak Mikel Sotori: “Ufa, kaltea eginda dago jada. Ez dira existitzen jesuita ohiak, ez troskista ohiak, ez editore ohiak. Hemendik aurrera liburu-dendetara... [+]


2018-10-18 | Hiruka .eus
Nazariori eta Zuloa liburu-dendari omenaldia egingo die Getxoko Komiki Azokak

Nazario komikigilea eta margolaria omenduko du binetaren munduaren urteroko jaialdiak. Horrez gainera, Gasteizko Zuloa liburu-dendari ere gorazarre egingo diote, haren ibilbideagatik eta komikiaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik. Getxoko Komiki Azoka urriaren 19tik 21era... [+]


2018-07-14
Katixa Dolhare-Zaldunbide
Liburutegiak jomugan


Liburutegiak jomugan

Egin dezagun amets. Behin bazen irakurle herri bat. Horretan, bakoitza joan zitekeen etxetik hurbil zegoen leku batetara, (...) leku bero bat non norberak bere burua eta besteena deskubritu zezakeen, non ikasi, irudikatu, trukatu, bidaiatu zezakeen. (...) Herri hori, gurea da,... [+]


Elkar fundazioa
Euskal kulturaren erraldoia Espainiako Estatuko liburu-banatzaile handienetakoa ere bada

Aldaketa handiak egin ditu Elkar taldeak azken urteetan eta horien ondorioz, besteak beste, Espainiako Estatuko liburu banatzaile handienetako bat bihurtu da. Ekainean prentsari azaldu dizkiote enpresa-konglomeratuaren azkenaldiko apustu estrategiko batzuk, euskal kulturan leku... [+]


Eguneraketa berriak daude