Lanaren bitartez bizitza duin bat izatea posible da? Herrialde batek bere burua garatutzat hartzen badu, erantzuna agerikoa da: posible eta premiazkoa izan beharko litzateke. Hala dio Europako Gutun Sozialaren 4. artikuluak, onartzen baitu langileek ordainsari nahikoa jasotzeko eskubidea dutela, langileei eta haien familiei bizi-maila egokia emateko. Europako Kontseiluko Eskubide Sozialen Batzordeak proposatutako definizioaren arabera, soldata “nahikoa” batez besteko soldata garbiaren %60 da, gutxienez. Euskal Herri penintsularraren kasuan, kopuru hori gutxi gora behera 1.200 eurotan zehaztu da.
"Enplegu bat izanda, ezin da onartu pobreziatik ezin irtetea. Lan erreformek langile txiroen kopurua izugarri handitu dute"
Hegoaldeko lau lurraldeetan gutxieneko soldata 950 eurotara mugatu da, Europako Gutun Sozialak ezartzen duen kopurutik urrun. Gutxieneko soldata hori ez igotzeko, patronalek “lanaren produktibitatea” aipatu dute, honi lotu behar zaiola; baita akordioaren bitartez egin behar dela ere, abenduaren amaieran Confebaskeko buru den Zubiaurrek esan zuenez. Berezia da patronalen jarrera, gauza batzuentzako akordioaren beharra baitago, akordioaren definizioa beren onespena denean. Beste enpresari batzuek aipatu dute gutxieneko soldataren igoerekin ezin izango dutela lanpostu askorik mantendu. Enpresari jaun-anderea: irabaziak handitzeko miseriazko soldatak ordaindu behar badira, agian negozia ez da errentagarria. Ez ekonomikoki, ezta sozialki ere. Ezin dugu ahaztu langile asko ez direla gutxieneko soldatara iristen ere, behartuta lan jardunaldi murritzagoak egiten baitituzte, astean 15, 20, 25 ordu lan eginez. Azpimarratzekoa gehienak emakumeak direla. Horrez gain, nabarmentzekoa da lana produktibitatearen arabera ordaintzea esplotazioa handitzeko eta soldata are prekarioagoa bihurtzeko tresna dela.
Aldi berean, pandemiak argi utzi du zeintzuk diren ezinbesteko enplegu eta lanak: garbitzaileak, osasun arlokoak, prekarizatutako zerbitzuak, zaintzak… Zaintza barik ez baita posible gure ekonomiak funtzionatzea. Lan hauek egiten ez badira, akabo edozein enpresaren jarduera; baina, edo ez dira ordaintzen (zaintzak), edo soldata baxuena dutenen artean daude (garbitzaileak, telefono operadoreak, dendetako langileak, eta abar). Pandemian agerian geratu den logika erabiliz, goi karguek zenbat kobratu beharko lukete? Eta ezinbestekoak diren lan hauetan dihardutenek?
Enplegu bat izanda, ezin da onartu pobreziatik ezin irtetea. Lan erreformek langile txiroen kopurua izugarri handitu dute: enplegu prekarioak, edozein momentutan oso merke kaleratzeko arriskuarekin eta askotan lan jardunaldi ez osoan. Horrelako bi soldatekin, agian hilabete amaierara eskas helduko gara, handitzen doan alokairua ordaindu ostean. Ezin duguna onartu da lan egin eta pobreziara kondenatuta egotea.
Baina enpresari asko honekin oso pozik daude, lehen bost pertsonek egiten zuten lana orain bik egiten baitute, aurreko soldata bera jasotzen. Langabeziaren beldurra leku guztietara zabaldu da, agerian dagoelako behin behineko enplegu erregulazio espedienteen ostean, askotan kaleratze kolektiboak helduko direla, kaleratzea oso merke baita. Horregatik da hain handia patronalen erresistentzia gutxieneko soldata handitzea aipatzen denean.
Lan egiten duen pertsona bat ezin dugu miseriara kondenatu. Enpresa eredu nagusiak eta gure gizarte ereduak hori egiten du, tamalez. Ez dago inor salbu: langilea bazara, etorkizuneko langile txiroa izateko aukera gero eta handiagoa daukazu. Horregatik gutxieneko soldata duinen beharra. Bizitza duin bat izateko gutxieneko elementua baita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]