Europari nekeago bihurtu zaio munduko beste herriak zakarrontzi gisa erabiltzea

  • Urtarrilaren 1az geroztik Europar Batasuneko herriei debekatua zaie plastiko "arriskutsuak" zein "bereizi gabekoak" munduko beste herrietara bidaltzea. 1992az geroztik Basileako Itunak mugatzen zuen doi bat fenomenoa, baina orain askoz plastiko mota gehiago dira sailkapen horretan sarturik. Hilabetero 150.000 tona plastiko ditu Europak beste herrietara bidaltzen, eta jakinik zati handi bat birziklatu ezinean naturan zein ozeanoetan metatua ala errea dela, albiste ona da ingurumenarentzat zein guztion osasunarentzat. Plastikozko zaborren merkatuari begira jarri gara, errealitate honi buruz gehiago jakin nahian.

Plastikoa, gehienetan birziklatu gabea: Gaur egun, mundu mailako plastikozko hondakinen %9a bakarrik da birziklatua (

Erran gabe doana oroitarazi beharra daukagu hasteko: pilatzen ditugun zaborrak begi-bistan ukan gabe ederki bizitzeak ez du erran nahi hondarkin kopuru jasangarria eta kudeagarria ondorioztatzen dugunik. Lurpera, erraustegira eta batez ere, munduaren beste puntara ez bagenitu bideratuko, aspaldian gaina harturik liguke zaramak. Hain zuzen, urtero 2.000.000.000 tona zabor sortzen ditugu mundu mailan eta eredu berean segituz gero 3,4 bilioi tona genituzke 2050ean, planetoscope gunearen arabera. Plastikoari dagokionez, 2015az geroztik 6.900.000.000 tona hondarkin pilatu ditugu –hauetan bakarrik %9 dugularik birziklatu–. Europako Ingurumenaren Agentziaren arabera, hilabetero 150.000 tona plastiko ditugu Europar Batasunetik kanpora bidaltzen.
Zaldibar bere baitan duen herri honek zerbait daki zaborren business-az eta honen albo-kalteez, baina lupa atzeratuz laster ohartzen gara zaborren kudeaketa errentagarritasunak bideraturikoa dela, ingurumena eta osasuna bigarren ala hirugarren mailan kokatuz gainera.

Baliteke ordea, orain arteko jukutria batzuekin bukatu behar izatea. Hain zuzen, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik nekeago zaigu zaborrak munduaren beste puntara igortzea. OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundetik kanpo diren herrietara "arriskutsu" gisa sailkaturiko plastikoak zein "plastiko ez bereiziak" bidaltzea debekatua zaie Europako herriei. Hots, "munduko zakarrontzi" gisa kontsideraturikoen hitza eta duintasuna eta, nola ez, osasuna eta ingurumena doi bat gehiago errespetatzen ditu urtarrilaren 1az geroztik Europar Batasunak.

Urte andana gabiltzala Asiako zein Afrikako herrietan gure zaborrak aurtikitzen –gordezka zabor toxikoenak plastiko birziklagarriari nahasiz, adibidez–. Txina ukan dugu luzaz plastikozko zaborren tratuko eragile nagusia: 1992az geroztik, mundu mailako zabor plastikoen %45a kudeatzen zuen, urtero 10 milioi tonaz emendatuz  kopurua. Europatik, urtero birziklatu beharreko 8 milioi tonetatik 2,6 Txinara igortzen genituen. Baina ateak hetsi zituen Txinak 2018an, jasotzen zituen plastikoak nekez birziklagarriak zirelako eta ingurumenean eragindako kalteek horretara beharturik. Hots egunetik biharamunera, esportaturiko zaborren %40a esku artean zeukan Europak, AEBek berriz %20a zeukaten. Ahal bezain laster irtenbideak aurkitu behar izan zituzten –ulertu, helmuga berri batzuk lortu–, kontsumo frenetikoaren hankak plastiko artean ez kausitzeko gisan. Hastapen batean inguruko herrietara (Malaysia, Indonesia, Thailandia, eta beste) bideratu zituzten, laster hauek ere atea hetsi ala erdi-hetsi arte: Malaysiak plastikoa inportatzeko baimenak eten zituen 2018ko urrian, Indonesiak aduana-kontrolak areagotu zituen urte bereko apirilean, eta Vietnamek indartu egin zuen edukiontziak uzten zituzten jabeen aurkako epaiketa. Turkia da gaur egun Europako plastikozko zaborren lehen helmuga. Baina bertako Emine Ozkan politikari ekologistak errealitate gordina azaltzen dio Reporterre komunikabideari: "Ez daukagu birziklapena bideratzeko politikarik". Hori horrela arazoa plazaratu nahian dabil Greenpeace: “Kanpotik jasotako zaborren zati bat ez da birziklatzen eta naturara botatzen da; errea ere da eta horrek ingurumena, zorua eta atmosfera kutsatzen ditu. Plastikozko zaborren inportazioa ez da birziklapenaren sinonimo”.

Mundu mailako iruzurra

Alta, neurri berriak errespetarazi nahi baldin baditu, mafia sareei begira jarri beharko zaie Europar Batasuna. 2018az geroztik, hondakin plastikoen legez kanpoko trafikoa lehertu egin da, iazko agorrilean Interpolek argitaratu txostenak dioenez. Azken urte hauetan inportazioak %330 hazi dira Malaysian, %300 Thailandian, %277 Vietnamen eta %165 Indian. Merkataritza-bide horien %40an legez kanpoko kargak aurkitu zituzten. Demagun, 2019an Indonesian sartzean ikuskatutako 1.095 edukiontzietatik 433 legez kanpokotzat jo zituzten. Toxikotasun handiko eta birziklagarri izaera gutiko zaborrak ziren hauen artean. Herri hauetako birziklatzeko azpiegitura ikusirik, are onartezinagoa da egoera: ia ez dute birziklatze prozesua bideratzeko azpiegiturarik. Hori horrela, erraustegietan erretzen edo zabortegi basatietan zein ozeano azpian metatzen dituzte.
Mediapart-ek plazaraturiko La Bulgarie n’en peut plus d’être la poubelle de l’Europe ("Bulgariak ezin du gehiago jasan Europako zikin-ontzi izatea") erreportajeak xeheki azaltzen digu Europaren baitan ere logika bera dela nagusi. "Europako herri aberatsetako zaborren eldoradoa da Bulgaria", kazetariaren hitzetan. Zarama eta ustelkeria eskuz esku dabiltza, gobernuko goi-karguetaraino Bulgarian. Europar Batasunak helburutzat jarritako "plastikoaren ekonomia zirkularrak" itzal-guneak ere ditu beraz: Europaren baitan kudeaturik ditugu, baina bulgariarrak eta orokorki ekialdeko europarrak dabiltza  osasuna galduz faktura pagatzen... Hau guztia ikertzen ariturikoa da Recyclage, le grand enfumage. Comment l’économie circulaire est devenue l’alibi du jetable (Birziklapenaren ketze handia: nola ekonomia zirkularra botagarriaren alibia bihurtu zaigun")  liburua atera berri duen Flore Berlingen Zero Waste elkarteko militantea. Ondorioa argi du: zaborren gutitze helbururik gabeko birziklapen estrategia kontra-emankorra da. Enpresa handiek eta hauen lobbyek bideraturiko birziklapenaren "instrumentalizazioa" salatzen du: "Marketing modura erabilia izan daiteke, salmentarako argudio gisa erabiliz, azkenean oraindik gehiago erosteko gisan; greenwashing logika ere hor dago –jakinik bukaeran ez dela birziklapenik–, kasu horretan lobbyen tresna bihurtzen da, erabili eta botatzeko joeraren kontrako neurriak saihesteko gisan".

Licensing effect edo baimentze efektua ere azaltzen du, Monic Sun eta Remi Trudel ikerlarien lanetan oinarriturik: "Eskura dugun baliabidea oraindik gehiago kontsumitzera bultzatzen gaitu birziklatzeko aukera dugula edo hondakina birziklatu egingo dela jakiteak. Bestela esateko, birziklatzeko aukerak gehiegizko kontsumoa eragiten du". Ideia bera garatzen du Homo Detritus liburuaren egile den Baptiste Monsaingeonek: "Plastikoa ekonomia zirkularraren parte dela erranez, plastikoa ‘zakarrontzi egokira’ botaz ‘ekintza ona’ egiten ari garela pentsatzen da. Alta, promesa hau inoiz ez da bete; Parisen paperontzi horien %80a errausten da".

%100a birziklatua balitz ere, birziklapena ez litzateke soluzio magikoa: "Materiala edozein dela ere, birziklatze-prozesuak berak baliabideak kontsumitzen ditu, berotegi-efektuko gasak eta kutsadura ondorioztatzen ditu. Ez dut erran nahi ez dela birziklatu behar, baina kontuan hartu behar da prozesu hori ez dela guztiz neutroa ingurumenaren ikuspegitik", Berlingenen hitzetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude