Preso bat agertu da hilda Zaballako espetxean, abenduaren 25ean

  • 2020an Arabako espetxean hil den seigarren presoa da F.A, 50 urte ingurukoa. Salhaketak adierazi duenez, "5.moduluan egonda,  Zaballako makro-kartzelaren barruan arreta mediko faltagatik, arduragabekeriagatik, hiper medikalizazioagatik eta gainerako ankerkeriengatik hildakoen zerrenda makabroko azken presoa da. Bere gorpua abenduak 25eko goizean agertu zen". Salhaketak urtarrilak 12an elkarretaratzea deitu du.


2021eko urtarrilaren 05an - 13:24
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espetxeak berak eta espetxe erakundeek ez dute "inolako" argibiderik eman, Salhaketak nabarmendu duenez. Arduradunek "erantzun aktiborik" ez ematea "argi eta garbi, zigorgabetasun-estrategiaren parte da" salatu du. Gogoratu du kartzela kanpoan salatzeko baldintzak "gero eta mugatuagoak eta kriminalizatuagoak" direla, "salaketa- eta borroka-tresna guztiak debekatzen dituen alarma-egoera dela eta". Gehitu du pandemiak asko zaildu duela barruti-kanporako komunikazioa, "hortaz, nekeza egiten zaigu abusuak publiko egitea".

Pandemia kartzela barrutik

Salhaketak oroitarazi du pandemia garaian zein den presoen eta familien egoera: "Hilabete asko dira presoak kanpoan gertatzen direnetik erabat isolatuta daudela; ez dute inolako harreman zuzenik senideekin ezta babes ingurunearekin ere. (...) Inkomunikazio krudel honen aurrean antolatzen ari diren familiak egoera oso latzean daude". Hauek "eskubide minimoak" eskatzen dituztela aldarrikatu du, "barrukoekin gutxieneko kontaktua izateko; izan ere, heriotzek, beste behin ere, erabateko deskonexio horren ondorioak direla baieztatzen dute".

Zigor Olabarriak erreportaje honetan bildu ditu euskal presoek gutunez azaldu dituzten pandemiako bizipenak.

Salhaketak galderak hauek zuzendu dizkiete arduradunei: "zer egiteko asmoa dute Zaballako espetxeko arduradunek? Presazko prebentzio-neurriak hartuko dira gertaera oso larri horiek ez errepikatzeko, kasu guztietan aurreikus daitezkeenak eta saihestu daitezkeenak, ala presoek eskatutako harrera-pisuen eta arreta psikologiko eta sanitarioaren baliabideak ez inplementatzearen eta pasibotasunaren alde egiten jarraituko dute? Zer motatako profesionalen eskuetan daude espetxeratuak?".

Astebete barrurako deitu du elkarretaratzea: urtarrilak 12, 12:00etan Andra Maria Zuriaren plazan.

Irakurri "Zaballako Olentzerok (beste) hildako bat opari" artikulua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kartzela
ANALISIA |
Amurrioko epaia: mendekurik gabeko akordioa, indultua errazteko bidean

Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra gogorra badirudi ere, akusazio partikularrak ahalegina egin du Lezamako polizia nazional ohia espetxera joan ez dadin. “Ez da garaia kartzelak betetzeko”, adierazi du bere abokatuak.


“Gutun trukeak isolamendua apurtzen eta mina eta borroka kolektibizatzen laguntzen digu”

Zigor sistemak gizartean eragiten dituen ondorioez mintzatu da Naiara Perea, larunbat honetan Gasteizen izanen diren espetxeen aurkako jardunaldi transfeministen asanbladako kidea.


Garaipen gazi-gozoak

Gure kuadrillan, gazteagotan, askotan komentatzen genuen galtzera ohituta geundela. Hamaika gatazka txiki zein handitan murgilduta ibili ginen, ia beti arrazoiz jantzita eta irudimen handiz, baina gehienetan galdu. Pentsa! Guggenheimen aurkako plataforman aritu ginen Guk geuk... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren... [+]


Frantziako kartzeletako gainpopulazioa bukatzeko neurriak eskatu ditu Kartzelen Ikuskari Orokorrak

Abuztuaren 1ean 74.237 preso ziren 60.000 lekurentzat, 179 presondegitan banaturik. Baionako kartzelak, demagun, 75 leku ditu eta 135 preso daude gaur egun bertan. Gainpopulazio horren ondorioak zerrendatzen ditu bere oharrean CGLPL Frantziako Kartzelen Ikuskari Orokorrak:... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Preso pilaketak eta indarkeriarako deia eragin ditu El Salvadorreko “megakartzela” berriak

“Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak... [+]


2023-03-02 | Hala Bedi
Zaballako espetxean hildako presoa zigortuta zegoen, ustez telefono mugikor bat izateagatik moduloz aldatzera behartua

Hala Bedik jakin duenez, 22 urteko gaztea zigortu egin zuten hil aurretik: moduluz aldatzera behartu zuten ustez telefono mugikor bat izateagatik. 13. moduluan zegoen, Zaballan bizi-baldintza kaskarrenak dituenetako batean.


Preso bat hil da Martuteneko kartzelan, Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarrena bi egunetan

Hildakoa 57 urteko gizonezkoa da, eta erizaintzan zegoen. 24 orduan Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarren presoa da.


2022-09-27 | Etxerat Elkartea
Beste 12 euskal preso hurbildu dituzte Euskal Herriko espetxeetara egunotan

Manex Castro, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Xabier Garcia, Jon Rubenach, Unai Parot, Ainhoa Garcia, Alberto Lopez de Lacalle, Aitor Agirrebarrena, Jon Igor Solana, Juan Manuel Inziarte eta Jose Antonio Zurutuza dira Euskal Herriko kartzeletara ekarri dituztenak.


'Txori Urduinak' liburua
Espetxe sistemaren eta zigorraren kulturaren inguruko hausnarketari bidea irekitzen

Espetxe sistemaz, zigorraren kulturaz, gatazkak mendeku eta biolentzia bidez konpontzeko ditugun moduez, hausnartzeko bidea irekitzen dute Txori Urdinak liburuaren aurkezpenek, aitzakia hori probestuz.


2022-06-20 | Leire Artola Arin
Aita Mari ontziko migratzaileek gose greba hasi dute lehenbailehen porturatzea eskatzeko

Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 112 lagun daude ontzian, eta ez diete portu seguru batean lehorreratzeko baimenik eman; batzuek sei egun daramatzate itsasontzian. Gose greba agintariei presio egiteko erabili nahi dute.


Eguneraketa berriak daude