Berriki Toledoko Ituneko kideak adostasunera heldu ziren, etorkizuneko pentsio publikoak nolakoak izango diren finkatze aldera. Hainbat irizpide onetsi ziren legebiltzar zentralak kontutan izan ditzan.
Egiari zor, finkatutako zenbait irizpide baikorrak dira, hala nola pentsioen urteroko igoera, eros ahalmena ez galtze aldera, Kontsumoen Prezio Indizearen (KPI) arabera egikarituko baita; edo pentsio kopurua zehazterakoan ekartzaile bakoitzaren lan-historiako 25 urte oparoenak kontutan hartzea. Alabaina, gobernu zentralak, berehala, iragazi zuen 25 urte horien ordez, 35 hartzea; horrela, bat batean, pentsio kopurua murriztuta geratuko litzateke.
Halaber, alde negatiboak ere baditu. Hasteko, pentsio publikoak finkatzeko filosofia aldaketa eskatu behar litzaieke politikariei eta horri ez diote heldu. Izan ere, pentsio publikoen filosofia aldatu ordez eta horretarako zuzendu behar diren funts publiko gehigarriak aurkitu ordez, gastu publikoa konstantea edo nahiko aldagaitza dela aitortuko digute, eta kopuru hori banatu beharko da pentsiodunak etengabe hazten ari diren bitartean.
"Zergatik hezkuntza publikoa edo hitzartua, justizia, defentsa edo osasungintza estatuaren aurrekontuetan sartzen dira eta zerga orokorren bidez finantzatu, eta ez da berdin gertatzen pentsio publikoekin?"
Pentsio publikoen filosofiaren aldaketak adierazi nahi du pentsioen zerbitzuak, beste edozein zerbitzu publiko bezala izan behar duela. Hau da: zergatik hezkuntza publikoa edo hitzartua, justizia, defentsa edo osasungintza estatuaren aurrekontuetan sartzen dira eta zerga orokorren bidez finantzatu, eta ez da berdin gertatzen pentsio publikoekin? Horretarako, pentsio publikoak interes ekonomikoko zerbitzu gisa aitortu beharko lirateke.
Pentsio publikoen trataera honen ondorioz, Gizarte Segurantzaren aurrekontua Estatuaren aurrekontu orokorrean sartuta egongo litzateke eta langile eta kapitalaren ekarpen ekonomikoak sarrera publikoen baitan kokatuta.
Pentsioen inguruko beste puntu batek ere hausnarketarako bidea ematen du eta berau jubilatzeko adina luzatzeko proposamenean datza. Gainera, adin hori luzatzearen truk diru sarrera oparoagoekin sarituko litzateke jubilatua. Nire uste apalean, lan aroa luzatzeko erabakia borondatezkoa izan behar luke eta behin urte kopuru bat lan egin ostean, eskubide osoa izan beharko litzateke pentsio gorena eskuratu ahal izateko eta beranduago jubilatu nahi duen pertsona diruz zigortu, lanpostuak libre utz ditzan. Eta erabat galarazi beharko lirateke erretiro aurreratuak, duela urte batzuk gertatzen zen bezala; salbuespena enpresa batek porrot egin ostean adineko langileak izango lirateke, beste lanpostu bat eskuratzea ezinezkoa zaielako.
Bestalde, Toledoko Itun berriak pentsio pribatuei ateak irekitzeko zirrikitua ere zabaldu die eta arlo honetan sindikatuei jarraitu behar zaie, jarrera baitute ugazabekin hitzartzeko pentsio mota hauek, eratzerakoan berauen kudeaketan parte hartzea gogoko dutelako. Bestalde, harrigarria egiten zaigu ugazabek pentsio pribatuak sustatu gura izatea diru ekarpenak gauzatuz; aldiz, ez dute ekarpen gehiagorik egin nahi pentsio publikoak sendotzeko. Gainera, pentsio funts hauen inguruan bi motatako langileak azalduko lirateke, enpresa handietakoak eta txikietakoak, azken hauek zailtasunak izango lituzketelako funts horiek eratzeko. Halaber, pentsio pribatuak sustatzen direnean zerga abantailak egongo dira, hiritarron kaltetan, ogasunak diru publiko urriagoak eskuratuko baititu.
Hauek dira langile eta pentsiodunok, besteren artean, kontutan izan behar ditugun gai batzuk. Erne, beraz!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]