Mercedes-Benz enpresak despeditutako langile ohi batek, hondeamakina batekin enpresaren ikurra kolpatu du: gama altuko furgonetak, bakoitza ia 100.000 eurokoa. Lan-esplotazioa oinarri duen eta etekinak baino bilatzen ez dituen sistema kapitalistaren ondorioak dira.
Mercedes-Benz enpresak despeditutako Miranda de Ebroko 38 urteko langile ohi batek, hondeamakina bat lapurtu zuen aurreko egunean. 20 kilometro egin ondoren, Gasteizko Jundiz poligonoan enpresak duen aparkalekura joan eta 50 furgoneta berri baino gehiagoren aurka jo zuen, autogintzako konpainia alemaniarraren "altxor" omen direnak. Iturri ofizialen arabera, ez da kalte pertsonalik izan, baina 5 milioi eurotik gorako kalte materialak eragin ditu.
Ez da lehen aldia kaleratutako langile batek bortizki erreakzionatzen duena. Frantziako Estatuan, 2008 eta 2009 urteen artean, bere buruaz beste egin zuten Telecomeko 38 langilek. Hego Euskal Herrian ere hainbat pertsonak egin du bere buruaz beste kale gorrian gelditu denean, etxegabeturik. Garai bateko birmoldaketen aurkako manifestazioetan, bazen garrasi oso ohiko bat: "Langile kaleratua, patroi urkatua". Lan-esplotazioa oinarri duen eta etekinak baino bilatzen ez dituen sistema kapitalistaren ondorioak dira.
Mercedes-Benzek kaleratutako langilea ez da bere buruaz beste egitera iritsi; izan ere, kalean utzi zuen enpresaren ikurra kolpatu du: gama altuko furgonetak, bakoitza ia 100.000 eurokoa. Ez du beste langileen auto erabilgarrien kontra jo, ezta patroiaren edo bera kaleratu zuten arduradunen aurka ere.
Egiten zuenaz kontziente zen, uste baitzuen ez zituela gehiago ikusiko maite zituenak: bikotekidea, txakurra eta herria. Gaur egungo zigor kodeak ezer gutxi ulertzen du krisi ekonomiko baten ondorio sozialei buruz, eta kalte-galerak eragitea egozten diote. Nahiago nuke, langilea epaitu behar dutenek aztertuko balute orain gutxiko beste sententzia bat: epaile frantsesek Telecomeko arduradunak errudun egin dituzte hamar urte geroago, langileen aurkako jazarpen moralagatik.
Hondeamakina, egia da, kaleratutako langileak erabili zuen. Sistema kapitalistak, ordea, horretara bultzatu zuen.
Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta... [+]
Ekaineko eta uztaileko greba egun historikoen oroimena bizi-bizi dagoela heldu dira Arabako lantegi nagusiko hauteskunde sindikalak. Enpresa batzordearen osaera irauli dute emaitzek: grebak bultzatu zituzten sindikatuen blokeak (ELA-LAB-ESK) %24,5eko igoera izan du bozetan, eta... [+]
Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.
“Oso larritzat” jo ditu Bingen Zupiriaren adierazpenak LABek. Behin aurreakordioa onartuta iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa egin dezan Mercedes “konbentzitzeko” ordua dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak. Inbertsioa aurreakordioarekin lotu... [+]
Mercedes-Benz enpresako langileen %57ak hitzarmenaren alde bozkatu duen arren, hitzarmen berriaren baldintzak jasango dituen taldean (tailerreko langileak) ezezkoak irabazi duela nabarmendu du ELAk.
Emilio Titosek lantegiaren etorkizuna lotu du asteleheneko erreferendumean langileek, patronalak eta sindikatu batzuek sinatutako aurreakordioari baietza ematearekin. Langileen gehiengoa aurreakordioaren aurka azaldu da. Urkulluk eta Tapiak aurreakordioa goraipatu dute.
Zuzendaritzak eta UGT-CCOO-Ekintza-PIM blokeak aurreakordioa sinatu zuten asteartean, eta ELA-LAB-ESKk asteazkeneko greba deialdia mantendu zuten akordioak ez zuelako jasotzen soldata igoera KPIren araberakoa izatea. Langileek masiboki egin dute greba, ekoizpen katea gelditu... [+]
Langileen bi aldarrikapen nagusietako bat onartu du enpresak –seigarren gauari uko egitea–, baina ez bigarrena –soldataren igoera KPIaren araberakoa izatea–. ELA, LAB eta ESKk asteazkeneko greba eta asanblada mantentzen dituzte. Aurreakordioa astelehenean... [+]
Abiadurak eta tenperaturak gora jarraitzen dute Mercedeseko lan hitzarmena berritzeko gatazkan. Langileen mobilizazioak eta batasunak ezustean harrapatu ditu eragile nagusiak, ohiko indar harremanak eraldatu dira. Zuzendaritza eta berarekin harreman estua duten sindikatuek,... [+]
UGTk oharra zabaldu du esanez hiru sindikatuek bertan behera utzi dituztela hurrengo asterako deitutako hiru greba egunak, “UGTk eskatuta”, baina hori gezurtatu dute ELA, LAB eta ESKk. Enpresa eta “zenbait sindikatu” langileak desmobilizatzeko helburuan... [+]
Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak desblokeatu eta akordioa sustatu asmoz hartutako erabakia da. Ostiralean ere seigarren greba eguna masiboki jarraitu dute langileek, eta gaur gaurkoz beste hiru greba egun daude deituta hurrengo asterako.
ELA, LAB eta ESK-k egin dute deia, eta gainontzeko sindikatuak gonbidatu dituzte batzera. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek enpresari eskatu diote seigarren gauari uko egin diezaiola, negoziazioak berriz abiatzeko baldintzak sortzeko. Gaur, ostirala, seigarren greba eguna dute... [+]
Goizeko 9:30tan bildu dira sindikatuak eta patronala, eta zuzendaritzak langileei adierazi die ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean. ELA, LAB eta ESKk zuzendaritzaren “jauntxokeriak” gatazka “areagotuko” duela adierazi du. Gaur ere... [+]