Euskal orria

Euskal harria bere kabuz altxatu zuen Arestik; aldiz, euskal herria denon eginkizuna da. euskal hiriak ponteko ugari ditu, Atxaga tartean; aldiz euskal irria zuzenean lotzen da Porrotxekin. euskal urrian agian, noizbait, neguko jauregia hartuko dugu, eta Koldo Almandozek film bikaina egingo du hura kontatuz.

Euskal orriak prozesu bat gidatzeko ibilbidea marraztu behar du, Euskal Herria etorkizunera eramateko prozesuarena.

"Finean, gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena, biak osagarritasunez baliatzea, herri estrategia bateratuaren mesedetan"

Errei politikoan finkatuta dago zein den gakoa: erabakimena, nori dagokion subiranotasuna eta nola bideratu subiranotasun gatazkak. EAEko Legebiltzarrean dagoen egitasmoa gako honi damaion erantzunaren arabera izango da funtsezkoa ala hutsala. Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek berriki egin duten nazioarteko jardunaldiak helburu zehatza zuen: subiranotasun gatazkak bideratzeko kode bat lantzea, Europak bere egin dezan. Eskozia berriro ate joka dabil, Brexitak ez dezan Europatik kanpo utzi. Eta Katalunian ez da desagertuko autodeterminazioaren alde metatu den indarra.

Errei sozialean pandemiak izoztu egin du mobilizazioa, baina agerian geratu da komunitatearen garrantzia elkar babesteko. Txertoa mundu mailakoa da, bai; baina atzean edo bakarrik geratzen direnez arduratzea, hori hurbilean bakarrik egin daiteke. Eta gizartea mugiarazten duten gaiek hor diraute: jubilatuak eta pentsio duinak, feminismoa eta genero berdintasuna, Gure Esku/11gara eta erabakimena, Euskaraldia eta hizkuntza berdintasuna... Euskal orriak sustatu behar luke dinamika sozial hauen arteko artikulazioa eta bateratasuna, bakoitzak bereari ekinez komunitate garapenean eragiteko, elkarrekin, berdintasunera bidean. Euskal komunitate trinkoa eta aktiboa baita herri estrategiaren oinarria, eta estrategia hori gauzatzeko proiektu ororen ezinbesteko euskarria.

Bi erreiak beharrezkoak izanik, bien arteko uztardura da hirugarren gakoa. Gero eta gehiago aipatzen da lankidetza publiko-soziala, hau da, erakunde publikoen eta gizarte eragileen artekoa. Ausartenek lankidetzazko gobernantza ere aldarrikatzen dute, alegia, deliberazio gune partekatuetan interes-taldeen artean norabideak eta lehentasunak adostea, gero adostutako hori bakoitzak bere esparruan gauzatu dezan. Finean, gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena, biak osagarritasunez baliatzea, herri estrategia bateratuaren mesedetan. Hor daukagu indarra, eta mundu globalizatuan duin irauteko aukera bakarra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude