Kafe kontzertu gisa zegoen iragarrita. Mahai altuak, tabureteak eta lanparatxoak mahaien erdian, baina kaferik ez (ezta beste edaririk edo kontsumitu zitekeen ezer ere). Kuriosoa Nafarroa Arena bezalako aretotzarra giro horretan ikustea. Belakoren zain gaude. Ez dakit pandemiaren eragina izanen den, baina nago beste edozein urtetako abenduaren 25arekin ez litzatekeela hainbeste jende hurbilduko kontzertu batera.
Plastic drama diskoa atera du banda bizkaitarrak 2020an eta urte horrek ematen utzi dien kontzertuetako bat izan da hau, betiere baldintza berezietan, noski. Cris, Josu, Lore eta Lander gazteen eskutik indarra, freskotasuna eta doitasun zikina ordubetez. Doitasun zikina diot, utzikeria edo zakartasun puntu bat izan dezakeen musika (batzuetan ilun) horren atzean zehaztasun eta kontrol erabatekoa antzematen baita. Afinazioa ere bere lekuan izan da uneoro, haiek nahi izan ez dutenean izan ezik, noski.
Ingelesez kantatzen du Belakok ia dena. Pentsatzen hasi naiz orduan, aretoko zenbatek kritikatzen duten (dugun) erdaraz kantatzeko hautua artista batzuengan (izenik eman gabe ere, badakizue zertaz ari naizen) eta zeinen oharkabean pasatzen zaigun beste batzuengan. Ingelesa delako eta ez gaztelania? Hasieratik eginiko hautua delako? Ala estilo kontua da?
Taldekide guztiek abesten dute kantaren batean ala bestean eta horrek puxtarri bat gehitzen dio taldeari. Taldea trinkotzen du, osotasuna ematen dio. Flipatu dut kanta bakar batean zer egiteko gai diren: ezustekoan harrapatzen zaituzten konpas aldaketak, Crisek ahotsarekiko duen kontrolaren erakusketak eta hasierako tempora itzuliko ziren ritardando ezin hobe emanak. Irudiak jotzeko gai ere izan dira. The Craft kantaren bukaeran diskoan ordenagailuz eginiko efektua tranparik gabe egin dute zuzenekoan, adibidez. Urtu egin dute kanta. Hori izan da harrituen utzi nauena. Eta markaturiko perimetroen barruan bada ere, mahai inguruan dantza egitera animatu da jendea, kontzertuaren giroari normaltasun edo zentzu minimoa emanez.
Publikoarekin hitz egiten duten musikariak hurbilago sentitu ohi ditut normalean eta ikusi dut ez dela lau gazte hauen kasua. Eskerrak ematetik askoz haratago ez dira joan eta, hala ere, haien arteko interakzioaz eta publikoarekiko jokaera soilaz lortu dute hurbiltasun eta goxotasun hori transmititzea. Zaila da eszenatokian sortzen dutenaz deskonektatzea.
Belako oholtza gainean ikusi dudan lehen aldia izan da, eta egia da elkarrizketa batean ziotena: ez dakite kontzertuetan dena ez ematen.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.