Eskuin muturrak Washingtoneko kapitolioa okupatu zuen. Zuzeneko irudiei begira sentitu nituen beldurra, haserrea, parodia friki kutsua ezin sinetsia, kezka... Bat-batean, ohartzeke, pauso arriskutsu bat emateko zorian nengoen: erasotzaileekiko eta beren proiektu politikoarekiko etsaitasun sakonetik, kapitolioaren defentsa nire egitera. Eta kapitolioaren defentsarekin, demokrazia kapitalista patriarkala oro har, eta zehazki zein eta AEBetakoa. Ño, hotzikara.
Eskuin muturra kapitalismoaren erakunde nagusien azpijokoak salatu eta asaltoz hartzen, osasun krisiaren kudeaketa autoritarioa desobedituz salatzen, “hauteskunde demokratiko”-etatik sortutako gobernuen zilegitasuna ukatzen, “eliteen” kontra hitz egiten... (enpresariei hortzak erakusten? –69 luxuzko furgoneta txikitu zituen Mercedeseko langile ohia Voxen jarraitzailea dela irakurri dut. Ezin jakin egia den, kezkagarria dena da posible iruditzen zaidala–). Finean, eskuin muturra jarrera antisistemak antzezten. Politikaren sokatiran fuerte ari da, demokrazia formalaren tablerotik irten da eskuinetik, eta sokatirara denok gaudenez lotuta, denak arrastatzen gaitu eskuinerantz.
Eskuinaren oldarraldiari erantzuteko, ezkerra demokrazia formalaren (kapitalista, patriarkala, koloniala...) makulu bihurtzeko arriskua dago: kapitolioa demokraziaren sinbolotzat defendatuz; farmazeutikek eta Bill Gatesek finantzatzen duten Osasunaren Mundu Erakundea autoritate bezala aldarrikatuz Bolsonaro, Trump edo Johnsonen aurrean; PSOEren Espainia sostengatuz Vox eta PPren Espainia ekiditeko; Urumeako uretan “langile” –armatu– bat itotzen denean “elkartasuna eta babesa” azalduz eta “lan baldintza duinak” eskatuz. Neurri batean eta kasu batzuetan –batzuetan– beharrezkoa izan daiteke, baina ez diezaiogun gure buruari beharra bertutetzat saldu, atzo arbuiatzen genuenaren gorazarre egiten amaitu baitezakegu. Erakundeen eta sistema demokratikoaren zilegitasun krisia sakondu egingo da hurrengo urteetan. Galdera da: pobreziaren eta ziurgabetasunaren ondorioz lehen aldiz sistema auzitan jartzen hasten den kaleko herritar batek nora begiratuko du gaur egun irtenbide eta erantzun eske, ezkerrera edo eskuinera?
Krisi eta kolapso sistemiko garaian, ez diezaiogun oparitu eskuinari alternatiba erradikalen eta sistemaren aurkako jarreren iruditeria eta bandera. Geure buruari gehiago exijitzeko garaia da, ez gutxiagorekin konformatzekoa. Tira dezagun sokatiratik ezkerrera eta ezkerretik, baita tablero kanpotik ere. Oinak lurrean eta herrian, baina egin dezagun amets erradikalki, eta amets horiek gorpuzteko lan. Izan daitezela mundu zabaleko zein etxeko kapitolioak asaltoz hartuak, baina behetik eta ezkerretik.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Ekainaren 9an Europako hauteskundeak izango dira, herritarrei gutxien interesatzen zaizkigun bozketak, antza, nahiz eta jokoan asko dugun. Agertzen zaigun panorama, gainera, ez da batere baikorra, ultraeskuinaren aurreratze nabarmena aurreikusten baita. Faxismoari aurre egitera... [+]
Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]