Izenbururik gabeko margolan koloretsuak, forma asimetrikoetako mihise tindatuak, dekorazio aldizkarietako argazkiekin egindako collage-ak, hainbat pantailatan erreproduzitzen diren bideoak, egur xaflak, gorputz grabaketak, koloretako pelutxe hartz handia… Artelan hauek dira Donostiako Tabakalerak eta Gasteizko Artiumek antolatutako JAI (Praktika Artistikoetako Institutua) ikasketa-programako emaitza artistikoak. 2020ko uztailean eta abuztuan garatutako programa honetan hamar bat artistak hartu dute parte eta haiekin batera hainbat disziplinatako profesionalak izan dituzte bidelagun eta erreferente.
Artium museoko lan proposamenak hamar kideren lanak barnebiltzen ditu. Akane Saraiva Rando (Galdames, 1997), Antonio Menchen (Espainia, 1983), Cécile Brousse (Frantzia, 1985), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Izaro Ieregi (Algorta, 1987), Charlotte Nordgren Sewell (Suedia, 1993), Diego Diez (Katalunia, 1994), Rocio Agudo Martinez (Espainia, 1996), Mikel Escobell Castro (Arrasate, 1991) eta Jara Narvalaz (Iruñea, 1995) dira erakusketaren sortzaile artistikoak. Mundu garaikideari ikuspegi kritikoz begiratzeko gaitasuna ageri da Artiumeko laugarren gelako esposizioan. Gaur egungo errealitatearen eta adierazteko beren lengoaiaren arteko komunikazioa garatu dute ikasketa prozesu honetan.
Sortzaileen aretoan ikusgai dagoen erakusketa honetara sartu bezain laster, askotariko diziplinek ematen dute atentzioa. Hainbat modu eta formatutan daude sakabanatuta artelanak, batzuk lurrean, beste batzuk hormetan edo sabaian zintzilik… Aretoko sarreraren ondoan pantaila txiki bat ikus daiteke, han neska bat ageri da koloretako hartz panpin erraldoiekin bakarrizketan. Segidan sabaitik eskegita dagoen oihal tindatu bat eta haren ondoan aldizkarien ebakinekin osatutako collage bat dago. Koloretako koadro bat eta bata bestearen gainean jarritako zurezko xafla batzuk ere ageri dira. Lurrean jarritako hiru pantailen artean bideo ilun bat ikus daiteke eta segidan beltzez margotutako elikagai batzuen ontziak lurrean aurki ditzakegu.
Askotariko objektuen arteko uztarketa lana egin dute hamar artista gazte hauek eta munduaz haien interpretazioa adierazi nahi digute lengoaia pertsonaletik. Teknika ezberdinen bidez proposamen berriak dakarzkigute. Donostiako Tabakalerako ikasketa prozesu kolektibotik Gasteizko Artium museora ekarritako erakusketa honetan arte garaikidearen inguruko hausnarketak plazaratu nahi dizkigute.
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]