Euskal mitologia oparoa (eta II)

Gure nerabezaroko matxinada guztien artean (eta gure diodanean nire inguruaz ari naiz, ez gure belaunaldiaz, zabalegia baitzait ikuspegi hori), bat izan zen bereziki ez-iraultzailea eta bereziki ez-originala: ordura arte gehienbat euskaraz bizi ziren haur haiek nerabe eta post-nerabe erdaldun eta erdaltzale porrokatu bilakatu ziren. Horra hor gure guraso-irakasleei, hots, euskara ikastea errebeldia zen garaitik zetozen helduei jotako hordagotxoa. Ez ginen ohartu, espabilatuok, dena erosoegia zela egiatako matxinada bat izateko.

Horraino autokritika (badakizue zein den lege orokorra marrazo txintxoen itsasoan: autokritika labur, auzokritika luze). Argi utzi nahi dut ezen errebeldia gisa mainstream linguistiko izatea hautatu zuen gure kuadrilla hura testuinguru sozial jakin batean mutatu zela gaztelaniarantz, are ingeleserantz. Laburki ezen ez mozki: ez genuen (ikusten) euskaraz egiteko arrazoirik. Edo, atzekoz aurrera esanda, ez genuen (ikusten) dena erdaraz ez egiteko arrazoirik. Telesailak gaztelaniaz ikusten genituen, musika gehiena ingelesez entzun, eta jendea ere oro har erdaraz ezagutzen eta aditzen genuen kalean, tabernetan, nonahi. Geurez aukeratu genuen bidea, natural-natural. Horixe baitauka diglosiak: mukiak, eltxoak eta minbizia bezain natural urruntzen zaituela hizkuntza gutxitutik eta lerratzen zaituela hizkuntza nagusitura.

"Oso-osorik irentsi genuen mito oraindik zabalduegi bat: ume-kontuetarako baino balio ez zuen hizkuntza moñoño bat zela euskara. Maite genuen, baina ez genuen behar, eta ez zitzaigun gustatzen"

Oso-osorik irentsi genuen mito oraindik zabalduegi bat: ume-kontuetarako baino balio ez zuen hizkuntza moñoño bat zela euskara. Maite genuen, baina ez genuen behar, eta ez zitzaigun gustatzen. Horixe esaten du gaur egun ere gure lagun batek gaiaz betilun mintzatzen garenean, oso kontu sinplea dela: ez dugula lortu Euskal Herrian bizitzeko euskara behar izatea, eta, gainera, ez zaigula gustatzen euskara; azkenerako sinetsarazi digutela ez duela ingelesaren sintetikorik eta noranahikorik, frantsesaren goxorik, gaztelaniaren adierazkorrik, eta, are, ez duela izango egundo. Beste lagun batek, orduan, zera erantzun ohi dio: ahozkoan eta idatzizkoan atzo goizera arte izan genuen tradizioko esan-indarraz eta elipsiez eta bestelako baliabideez ahazten bagara eta ez baditugu geure garaira ekartzen eta egokitzen, nola ez gara, ba, ezin-minez frustratuko? Geure buruari ez diogu eskatzen hizketa eta idazketa geuregain eta funtzional bat ontzen saiatzea: aitzitik, geure burua torturatzen dugu albokoekin konparatuz eta pentsatuz ezin dela, ez dela posible, zeniezadake-ka ezer gutxi taxutu daitekeela duin. Euskara gutxiesten dutenek sartu diguten aspergarren ziria, mitoa eta konplexua, orain guk geuk maiztxo elikatua.

Nik bi guraso-hizkuntzatan hazteko zortea izan nuen; baina bietako batean ezgai, ez-hiztun bihurtu nintzen oso urte gutxiren buruan, arnasa batean. Askoz beranduago ohartu naiz zenbaterainoko galera izan den hori, eta zenbateraino malkartu didan eta malkartzen didan oraindik ere euskarara bueltatzeko bidea. Zeren euskarara bueltatzea, euskarara heldutan sartzea bezala, egunero burugogor eta haize kontra berretsi beharreko erabaki bat baita hemen eta gaur, tamalez. Irene Arrarats Lizeagak ederki esplikatu zuen hedabide honetantxe, Miren Artetxe Sarasolak egin zion elkarrizketa batean: “Euskara ikasteko aukera izan eta ez ikastea hautu politiko bat da, erdal kulturaren aldekoa, baina ikasteko aukerarik izan ez baduzu, hautu politikoa ez duzu zuk egin: zuri horretarako bidea eman ez dizunak egin du zure partez”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude