Urte honen hondarrean idatzi dut ARGIA astekari honetarako urteko azken literatur kritika. Ohorea nirea. Urtea amaitzeko eta liburua hasteko liburuaren azken orrira joateko gonbidapena egin nahi nizueke. Irakurtzen hasi aurretik girotu ezazue abesti horiekin egongela. Ezagutzen badituzue jakingo duzue giro lasai eta berezia sortzeko parada emango digutela. Neguko solstizioaren giro introspektibo eta magikoa jaso dut abestiotan. Prestatu txokolate beroa edo ardo kopatxo bat. Eta gozatu.
Oihane Amantegiren lehen liburu honek hasiera harrigarria eta inpaktuzkoa du oso. Askotan entzun diot Josune Muñozi anekdota on baten aukeraketa idazle on baten marka dela eta anekdota horrek sortzen duen inpaktua ondo ebaztea eta eskatzen duen tentsioa mantentzea ez dela batere erraza. Bada, lortzen du Amantegik anekdotaren pisuari eutsi eta liburuan zehar maila altua mantentzea.
Hilda jaio den ahizpa bikia eta bizirik jaio dena aurkeztuko zaizkigu oso hasieratik. Hortik aurrera bizitza eta heriotzaren minez, mugez eta kontrakotasunez arituko da. Mendebaldeko kulturan hain ohikoa den banaketa lausotuko du eta gerturatuko ditu bizitza eta heriotza. Pertsonaia nagusiaren amets, irudimen eta barne bizitzaren bitartez gertatuko da hau. Mundu magiko eta aberatsari egingo dio leku. Ipuinaren eta eleberriaren artean jolasten arituko da, genero literarioen mugak ere kolokan jarriz.
Ibaia da ipuinaren hitzak eramango dituen korrontea: Ochlockonee ibaia, ibaiertza, ibaiak gainezka egitea, ibai izoztuak, errekak... espazio fisiko gisa beti mugimenduan dagoen leku bat da ibaia. Edertasunaren gotorleku ere bada. Bizitza ugaria ere jasotzen du. Beste alde batetik, izaki magikoen ezkutalekua da. Misteriotsu. Arriskutsu. Urak, emozioen munduak alegia, bi munduren arteko elkarrizketa sortzeko metafora gisa funtzionatzen du.
Liburua ez da ehun orrialdetara iristen eta begirada batean konturatuko gara atal bakoitza kapitulu oso motzek osatzen dutela. Moztasun hori kontatuko zaigunaren sakontasunarekin dago kontrastean eta efektu pizgarria sortuko du irakurlearengan. Anekdota bikainaren, erritmo biziaren, gai ausartaren eta metafora ezinhobearen bidez, eleberri borobila eta orekatua sortu da Oihane Amantegiren lumatik. Eskerrik asko, Oihane, ibai berriekin literaturaren itsasoa hornitzearren. 2021ari osasuna eta letren garraiolari apartak eskatuko dizkiot. Amesten jarraitzeko.
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]