“Ezinbertzekoa da haurdun dauden pertsona transexualen erreferenteak egotea”

  • Haurdun egoteko emakumea izatea ezinbertzekoa ez dela aldarrikatzen du pertsona transexualen eskubideen aldeko aktibista den Pol Galofrek (Badalona, 1987). Sistema patriarkalak inposatutako etiketetatik urrun, eta bere esperientzia azalduz, haurdun dauden gizon transexualen lehen belaunaldiko erreferente bilakatu da.

"Herrialde anitzetako legegintzetan trantsizioa egiteko derrigorrez antzutzera behartzen dituzte pertsona transexualak, Suedian edo Ingalaterran adibidez" (Argazkia: Jordi Borràs)

Zure Twitter kontuan diozu ez dakizula zer den gizona izan edo sentitzea. Zer erran nahi duzu?

Ba hori, ez dakidala. Emakumea izan edo sentitzea zer den ez dakidan bezala. Sarritan galdetu izan diot inguruko jendeari zergatik sentitzen diren gizon edo emakume, eta orain arte, ez dut erantzuten jakin duen inor aurkitu. Emakume anitzek erantzuten didate gorputzari edo haurdun gelditzeko gaitasunari lotutako ezaugarriengatik sentitzen direla emakume... Tira, emakume edo gizon izan edo sentitzea ziurtasun intimoa da, bertzerik gabe.

Maskulinitatea dagokizun ere zalantzan jartzen duzu. Zergatik?

Gizartean nagusi den maskulinitatearen kontzeptuagatik. Betidanik izan naiz pertsona maskulinoa: ttikia nintzenean, nerabezaroan eta orain. Tira, orain agian feminizatu ditut hainbat ikuspegi. Baina gizarteak maskulinitatearen kategoria aitortzen dien gorputzetan, maskulinitatea arazoa da niretzat, pribilegio espazio bat okupatu eta babesten duelako. Eta ez, ez dut maskulinitate berrien kontzeptuan sinisten, horrek ez duelako errotik arazoa konpontzen.  

Zein da bidea, zure ustez?

Irakurketa desberdinak egin ditut bizitzan. Orain, maskulinitatea aldatzea baino interesgarriagoa iruditzen zait pribilegio gune gisa desokupatzearen ideia. Feminismoak bere garaian feminitatearen inposizioa zalantzan jarri zuenean inork ez zuen aipatu “feminitate berririk” edo “deseraikitako feminitaterik”. Feminitatearen ohiko deskribapena desmuntatu dugu eta emakumeek, bertzerik gabe, espazio berriak hartu dituzte. Horregatik niri zalantza sortzen dit ikusteak, maskulinitatea birpentsatzen ari den gizonezkoen mugimendua nola lotzen den maskulinitatearen kontzeptuari. Batez ere, lantzen ari diren gauzak oso oinarrizkoak iruditzen zaizkidalako, haratago joan beharko ginateke: jendea ez jotzea, gure sentimenduez solasteko gai izatea edo etxe eta zaintzaren ardurak izatea, gizartean pertsona funtzionala izateko oinarrizko osagaiak iruditzen zaizkit. Eta horiek bere egiten ez dituenak, arazo bat du, eta arazo hori, agian, maskulinitatea da. Beraz, desokupatu dezagun eta bilatu ditzagun espazio berriak.

Bide honetan zein izan dira zuretzat erreferenteak?

Argazkia: Jordi Borràs

Nik anitz maite dut Jokin Azpiazu soziologo euskalduna, akademikoki hagitz interesgarria iruditzen zait. Horretaz aparte, nire erreferenteak izan dira emakume maskulinoak eta pertsona maskulino bateri dagozkion inposizioak betetzen ez dituzten bertze hainbat gizon transexual. Alegia, gehiago ikusaraziak izan beharko liratekeen eta merezi duten espazioa izan beharko luketen erreferenteak.

Erreferente bilakatu zara: haurdun zaude eta haurdunaldiaren aldarrikapen politikoa egiten duzu.

Nire esperientzia azaldu nahi izan dut erreferente gutti dugulako zentzu honetan eta uste dudalako jende anitzek har dezakeen bizitzako bidea dela nik aukeratutakoa. Adibidez, emakume zisgeneroen ugalkortasuna anitz zaintzen da: hogeita hamar urteko emakume batek erabakitzen badu ez duela haurdun gelditu nahi eta tronpen lotura egin nahi duela, litekeena da halakorik egiten ez uztea, etorkizunean iritziz aldatuko balu bere ugalkortasuna ez eragozteko. Aldiz, trantsizio mediko prozesua egiten duten pertsona transexualen kasuan, ugalkortasunari ez zaio garrantzia bera ematen: bigarren mailakoa da. Aspalditik datorren desoreka pairatzen dugu eta herrialde anitzetako legegintzetan trantsizioa egiteko derrigorrez antzutzera behartzen dituzte pertsona transexualak, Suedian edo Ingalaterran adibidez.

Eta Espainiako Estatuan?

Ez dago lege espezifikorik, baina antzutzea oso probablea da, kontutan hartuta dokumentu ofizialetan sexu aldaketa egin ahal izateko mediku protokoloek bere baitan jasotzen dutela esterilizazioa: sexu aldaketa egiaztatzeko ezinbertzekoa da zure gorputzean bi urtez aldaketa hormonalak egin dituzula justifikatzea. Hormonazio prozesua testosteronaren bitartez egiten baduzu, eta aurrerago bertan behera uzten baduzu, litekeena da haurdun gelditzea; baina progesterona eta estrogenoak erabiltzen dituzten pertsonek arrisku handia dute antzu gelditzeko.

Trantsizioa egiteko protokoloak zenbateraino dira pertsona transexualen ugalkortasunaren kontrakoak?

Espainiako Estatuan eta hemendik kanpo, pertsona trans anitzen bidea hurrengoa da: lehenik psikologo edo psikiatra batek diagnostikoa egiten dizu, transexualitatea patologizatuz; ondoren endokrino batek hormonazio prozesua abiatzen du; eta horrek eragindako aldaketak ongi jasotzen dituzunean, mahai gainean jartzen dizuten lehen aukeretako bat histerektomia da, uteroaren eta obuluen hustuketa. Horrek bi ondorio ditu: batetik, trantsizioaren prozesua azkartzea, “nahi ez dituzun hormonak” kentzen dizkizutelako zuzenean; eta bertzetik, hormona sintetikoen menpeko bilakatzea bizi osorako. Eta noski, antzututa. Problematikoa iruditzen zait hori izatea bide bakarra, eta horregatik ezinbertzekoa da ohiko protokoloetatik ihes egin eta trantsizio bide berriak aukeratzen ditugun pertsona transexual haurdunen erreferenteak egotea.

Erreferenteak aldarri
“Haurtzaroan eta nerabezaroan emakume mari-mutil gisa irakurria nintzela hezi nintzen. Unibertsitatera iritsi nintzenean ezagutu nituen mutil transexualak, ordura arte ez nuen erreferenterik izan. Zorionez, hagitz politizatuta zeuden espazio aktibistetan mugitu nintzen eta hori ezinbertzekoa izan zitzaidan nire buruaren gaineko gogoeta egin ahal izateko. Horregatik uste dut funtsezkoa dela haurdun gauden mutil transexualen errealitatea ikusaraztea: badirudi pertsona batek mundua gizon gisa bizitzea erabakitzen duenean ukatu egin behar behar duela gizarteak femeninotzat jotzen duen gorputz hori. Baina ez, hori ez da horrela, eta froga da maskulinitatearen espazioa habitatzen dugunok ere haurdun gelditzen garela”.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


“Gustatuko litzaidake pentsatzea bidea urratu dudala atzetik datozenentzat”

BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.


Gorputz hotsak
“Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana”

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: “Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko”

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Trans legearen erreforma onartzear dute Eusko Legebiltzarrean

Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.


“Ez digute uzten gure gorputzen gainean erabakiak hartzen”

Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.


Anouar Merabet. Nefertiti, ama zaintzailea
“Aukeratutako familia sortzeko espazio bat da vogue-a”

Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]


Lehen hazia erein dute Aiaraldeko trans erresistentzia kutxa sortzera bidean

Ehundik gora lagun bertaratu ziren iragan larunbatean Laudioko Orbeko Etxean eginiko ‘Txao Titis, Titi gabe bada paradisua’ jaialdira. Ekimenaren helburu nagusia mastektomia egin nahi duen Laudioko pertsona trans bati ebakuntza hori egiteko dirua biltzen laguntzea... [+]


Emakume trans batek salatu du tratu txarrak jaso dituela Donostia Ospitalean

Tratu txarrak Osakidetzako langile batzuen eta Ertzaintzaren partetik pairatu dituela salatu du.


Eguneraketa berriak daude