Labèque liluragarriak

Katia eta Marielle Labèque ahizpak pianoan aritu ziren Donostian, Kursaal auditorioan, azaroaren 29an. Debussy, Schubert eta Bernsteinen obrak jo zituzten.
Katia eta Marielle Labèque ahizpak pianoan aritu ziren Donostian, Kursaal auditorioan, azaroaren 29an. Debussy, Schubert eta Bernsteinen obrak jo zituzten.

Labèque ahizpei buruz hitz egitea munduko piano bikote onenetako bati buruz hitz egitea da. Baionan jaiotako inteprete hauek lapurtar mediku baten eta italiar pianista baten alabak ziren eta 1968an Parisko Kontserbatorioko pianoko lehen saria irabazi zuten. Urte hauetako ibilbidean, beren eszenaratzeen kalitatea eta ikusgarritasuna bikainak izan dira.

Hori gutxi balitz, artista hauek nazioarteko ‘top’-etan hain gutxitan ematen den hurbiltasuna eta erraztasuna adierazten dute, eta horrek rara avis bihurtzen ditu. Gauzak horrela, ahal dugun bakoitzean haien atzetik ibiltzen gara, benetako zaleak baikara.

Baina oraindik gehiago esan daiteke. Labèque ahizpek ondo ezagutzen dute irudiaren balioa. Publizitate-kanpaina batetik aterata bezala, estilo berezia lantzen dute, erdi-rockero erdi-banpirikoa, gaueko soinekoetatik eta lentejueletatik oso urrun. Behar bezala koordinatuta –takoidun bota beltzak, pitillo estuak, alkondara iradokitzaileak eta bere puntuan kiribildutako ilajea luzituz–, haien irudi bikoiztuak liluramendu aztoragarria sortzen du eta, bai Royal Concertgebouw orkestrarekin jarduteko, bai Madonnari makrokontzertuetan laguntzeko balioko lieke.

Hilabete hauetako lehorte musikalaren ondoren, Donostiako Kursaal Auditorioan bikote hau entzuteko plazera izan dugu. Programa labur baina izugarri eraginkorra eskaini digute, beren artearen adierazgarri.

Hasteko, Claude Debussyren Six épigraphesantiques partituraren xehetasunetan argitasun erakustaldia oparitu ziguten.
Halere, beharbada, errezitaldiaren unerik adierazkorrena Schuberten Fantasia Fa minorrean obra delikatua jo zutenean iritsi zen. Kontraste eta ñabarduraz beteriko obra da eta Labèque ahizpen eskuetan muturreko irakurketa grinatsu eta oso lirikoa izan zuen, zinez originala.

Saioa Leonard Bernsteinen West Side Story obraren abesti-sorta batekin amaitu zen. Jazza, erritmo latinoak eta maitasun kanta erromantikoak, Jets eta Sharks taldeen arteko borroka kontatzeko hari. Irwin Kostalek bikotearentzat espresuki egindako moldaketari esker dimentsio berri bat hartu zuten, energiaz eta efektismoz beterikoa.

Txalo beroak jaso zituzten pianistek eta horren ondorioz Philip Glassen pieza minimalista bat oparitu zuten. Zoragarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude