Garesko herritarrek frontoiko eguzki plakekin etxeak argitzea espero dute 2021ean

  • Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide positibo bat azaltzen du: Garesen energia berriztagarrietan egiten ari diren lanketa. Udalgintza eraldatzailea zer den jakiteko, Larrun aldizkariaren azken zenbakia irakur dezakegu.


2020ko abenduaren 23an

Garesen tokiko garapenerako udal taldea sortu zuten 2014an. Hurrengo urtean bertako aditu gazte batzuk kontratatu zituzten ikerketa sozioekonomikoa egiteko. Oihan Mendo alkateak azaldu duenez, “guretzat garrantzitsua da ikerketa egingo dutenak bertakoak izatea, jasotako ezaguera hori zonaldetik joan ez dadin”. Ikerketa horretan ikusi zuten zeintzuk ziren herriko ahuleziak eta indarguneak: “Ikusi genuen energia berriztagarrien potentzial handia genuela gure herrian eta ildo hori lantzeari ekin genion udaletxean, 2015ean”.

Plangintza energetikoa egin zuten lehenik, eta udal kontratuak energiak berriztagarriak bermatzen zituzten enpresa etikoekin sinatu zituzten: “Udal kontsumoa ahalik txikiena nola egin aztertu genuen, eta hasi ginen eguzki plaka gutxi batzuk jartzen, adibidez haurreskolan”. Enpresa batekin lotu zuten konpromisoa, herritarrek oinez, korrika edo txirrindan egiten zuten kilometro bakoitzeko diru pixka bat jasotzeko: “Horri esker lortu genuen eguzki plakak haurreskolan jartzea. Guretzat oso garrantzitsua da jendea konprometitzea eta energiaren gaiarekiko duen distantzia murriztea. Herritarren eta udalaren arteko proiektua izan dadila”.

Frontoiko estalkian eguzki plakak

2018an frontoiaren estalkian eguzki plakak jartzeko proiektua egin zuten eta 2019an jarri zituzten martxan 40 kilowatioko eguzki plakak: “Euskal Herrian lehen aldia da autokontsumo banatua legez onartu dutena, hau da, ekoizpen eta kontsumo puntu bat izateaz gain, energia hori eramaten dugu sei udal azpiegituretara, eta horrela elektrizitate horrekin hornitzen ditugu udaletxea, ludoteka, kultur etxea, frontoia, pabilioia eta kaleko argia.

Herritarren kontzientzia piztu eta energiarekiko interesa elikatzeko, Izarkomen bidez udaletxe atarian telebista jarri dute eta bertan ematen dute frontoiko eguzki plaken proiektuari buruzko informazioa.

Oihan Mendo, Garesko alkatea.
Herritarren energia komunitatea

2018an Garesko Udalak eta zonalde horretako garapen agentziak  prozesu partehartzailea jarri zuten martxan, herritarren artean talde motor bat sortzeko. Hortik sortu zen Gares Energia, eta herritarrek daramate proiektu honen lidergoa: energia komunitate bat sortuko dute, frontoiaren estalkiaren beste zatian. “Udalak frontoiko estalkiaren beste erdia herritarrei utzi nahi die, energia komunitate bat sortu dezaten eta bertan energia sortu ahal izan dezaten, gero beraien etxeetan kontsumitzeko”. Garesen garrantzia handia du autokontsumorako aukera hau zabaltzeak, “gure alde zaharraren ondarea oso babestuta baitago, Done Jakue bidea bertatik pasatzen delako eta beraz, ezin dira eguzki plakak jarri teilatuan”.

2020ko irailean prozesu parte-hartzailea hasi du Gares Energiak herri osoarekin, azalduz zer den transformazio energetiko jasangarri bat, zer eskatuko lukeen energia komunitatea sortzeak, nola kudeatuko den beraien artean entitate hori, juridikoki nola egituratu... 2021ean komunitate energetikoa eratzea espero dute.

Zentral hidraulikoa

1918tik 1983ra arte martxan egon zen herriko zentral hidroelektriko txikia berritu eta autokontsumorako berriz martxan jartzea da udalaren beste erronketako bat. 2021ean idatziko dute proiektua “eta dena ongi badoa 2022an zentrala berreskuratzea espero dugu” dio Mendok.

Horrez gain, autokontsumorako eguzki plakak jartzeko ordenantza egitea da udalaren hurrengo erronka, prozesu parte hartzaile bidez: “Ordenantzaren bidez erraztu nahi dugu enpresa txiki, tokiko komertzio eta herritarrek haien etxeetan eguzki plakak jarri ahal izatea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Aranon makroeolikoen aurkako eguna gozatu zuten
“Paradisu zineman ikusiko gara...”, haizeari puzka ari beharrean

Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Komunitateaz (II)

Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean

Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude