Fraternités Ouvrières-ko Gilbert: “Permakultura partitzea da: hobe zaborra jatea elkarrekin, bakarka ‘bio’ baino”

  • 1.800 metro koadroko paradisu bat gainbehera etorritako hiri industrialean hormigoiz inguratua, fruitu baratze bat obrero xeheek antolatua, lurgintzako aditu gehienen aholkuen kontrara, lurrik oparoena sortzea lortu duen Eden txit emankorra... Pikardiak, Flandriak eta Valoniak topo egiten duten Mouscronen daukagu zain Fraternités Ouvrières ortu obreroa, nahiz eta azaroaren 13tik falta den Gilbert Cardon lider zaharra, sindikalista permakultorea.

Gilbert Cardon, ilara estuetan landaturiko arbolaz inguratuta. Mikroklima berezi honetan fruitua ematen du normalean Belgikan emango ez lukeen hainbat landarek. (Argazkia: Benjamin Hennot)
Gilbert Cardon, ilara estuetan landaturiko arbolaz inguratuta. Mikroklima berezi honetan fruitua ematen du normalean Belgikan emango ez lukeen hainbat landarek. (Argazkia: Benjamin Hennot)

1969an jende txiroenen hezkuntza landu nahian Josine eta Gilbert Cardon senar-emazteek sortu zuten Fraternités Ouvrières elkartea (“Obreroen Senidetasuna” edo “Obreroen Anaidia”) Belgikako Mouscron herrian, txirrinduzaleek ezaguna duten Frantziako Roubaixen ondoan. CGTko sindikalista bikoteak laster edukiko zuen esku bete lan, eta 1970eko hamarkadan siderurgiako fabriken birmoldaketa basatiak kaleratutako langileei proposatu jardueren artean nagusitu zen baratzea.
    Ez nolanahiko baratzea, ordea. Cardontarrek elkarteari lagatako etxe ondoko baratzean dena izango zen naturala… gauza bitxia bio eta ekologikoa lau jakitunen kontua baizik ez zen garai haietan. Begiak irekiarazi zizkien haurren elikagai pozoituez Belgikan gertatutako eskandalu batek. Baina, gainera, sortutako elikagai, landare eta haziek izan behar zuten edonork pagatzeko bezain merkeak. Gilberti entzun zaion moduan, “aberatsak etor daitezke nahi badute, baina hemengo bio-a ez da haientzat”.
    Europan permakultura edo oihan jangarria kontzeptuak entzun aurretik ari dira horretan Fraternités Ouvrièresen, nahastuz zuhaitz, zuhaixka, barazki, etxeko  animalia txiki, putzuetako izaki… 40 urteren buruan, zientoka bisitari erakartzen dituen Eden bat dago Mouscronen Karlos V. Enperadorea karrikako 58an.

"Oihan estua" dokumentala lotura honetatik ikus daiteke.


    Benjamin Hennot zinegileak La jungle étroite (“Oihan Estua”, ikustea merezi duen bideoa) deitu dion baratzeak 1.800 metrotan pilatzen ditu 2.000 inguru zuhaitz eta zuhaixka eta 4.000tik gora barazki mota. 2.000 arbola eta zuhaixketan badira 1.300 barietate ezberdin: 395 sagarrondo 312 klasetakoak, 242 madariondo 160 barietatetakoak. Zientoka fruitu txiki, masusta, mugurdi, mahatsondo… Oihan txiki sarriak –lerroen artean pertsona bat doi-doi pasatzeko bezain estu landatuak– sortutako mikroklimak baimentzen die Belgikan bizirik irautea eta nekez amestu daitekeen zenbait arbolak fruitu ematea.
    Elkartearen atal funtsezkoetako bat haziteka da, 6.500 barazki eta barietate ezberdinen haziak biltzen dituena. Tomatetan, esaterako, 800 klase. Hazien bankuan dena elkarlanean ekoiztu, erosi eta ontziratzen da, birziklatutako ontzi eta kartoizko kutxa txikietan. “Jendea behar da hau dena zorrotxoetan jartzeko, bada bi hilabeteko lana eta boluntarioek egiten dute, bestela ezingo litzateke. Baina boluntarioena espres egindako hautua da, jendea irrikaz dago lanera etortzeko, sistema ziztu bizian dabil”.  Gaur egun 2.000 dira bazkideak.
    Nork bere orturako hazien bila bezala, Fraternités Ouvrièresera asko hurbiltzen dira urtean zehar antolatutako ikastaroetara. 2020a arte –COVID-19a dela eta, bilkurak eta bisitak eten behar izan dituzten artio– beste bazkide hizlarien artean Gilbert izan da izarra hainbat gaitan: elikadura burujabetasuna, arbolen kimaketa eta txertaketa, lurzoruaren prestaketa, pozoirik gabeko ortugintza, haziak nola bildu eta erabili…

Gereziak, guretzat... eta txorientzat

Ikastaroetako batean hurbildu zen Mouscronera Benjamin Hennot zinema ikasi berritan eta liluratuta geratu zen: “Nekazaritza biologikoan interesatua nintzen eta Fraternités Ouvrières iruditu zitzaidan alor honetako eredurik desiragarriena, permakultura eta bio kontuak baino lehenagoko sustraiak ageri zituelako. Herri hezkuntzaren adibide ederrenetakoa da, hain zuzen ere, herrikoi jarraitu duelako, klase ertainaren estetika eta ideologiei aurre eginez. Fraternités Ouvrièresen jende xehea gustura egoten da, elite kulturalek berentzako sortu dituzten lekuen antipodetan dago”.

Josiane eta Gilbert Cardon senar-emazteak. (Argazkia: RTBF)


    Zinegileak Cardontarren hitz eta ekintzetan nabaritzen ditu haien gazte denboran erregai izan zituzten sindikalismoaren eta Askapen teologiaren zantzuak. Gilberten hitzaldietan beti azaltzen da bizitza lagun urkoarekin partekatuz gozatzea, bizimodu xume batek dakarren zoriona, jende txiroen halako ahalduntze edo adoretu nahi bat. “Jesusen Azken Afaria izan zitekeen Gilberten ereduetako bat, Brunehaut garagardo tragoen inguruan lagun artean eztabaidatuz. Baita Jesusek merkatariak Tenplotik kanporatu zitueneko hura ere. Ikusi dut Gilbert kargu hartzen hortzak luzatuta zetorrela antza eman zion bati: ‘Adi’zak, sosak egin nahian baldin bahabil, alferrik etorri haiz guregana’”.
    Sindikalista ere, berezia, antigoalekoa. “Batzuetan langileak jakin behar du lana oker egiten, eta hori izaten da zailena. Zuk ikusi duzu ugazaba lankide mordoa kaleratzera doala, hain zuzen fabrika primeran dabilelako, eta proposatzen duzu: ‘Hasi behar diagu tarteka okerrak egiten, produkzioa mantsotzen, bestela hau eta hura kalera zoazek’… eta hori oso zaila zaigu langileoi, hain daukagu barneratua lana ondo egin behar hori!”.
    Gilbert Cardon, ezkerreko sindikalista, industrial zaharra, baratzegintza naturalak eta Fukuokaren irakasgaiek umotua: “Barneratu dugu Mendebaldeko izpiritu ergel hau, ez dugu gereziondorik landatzen fruituak txoriek jango dizkigutelako. Permakulturarena alderantzizkoa da: landa dezagun bigarrena, zorte pitin batekin denok jango ditugu, txoriek eta guk. Nahiago dugu geuk ez jatea besterekin partitzea baino! Hemen alderantzizkoa egin nahi dugu. Behin onartu duzunean zurea ondoko jendeekin eta baita txoriekin ere banatzea, dena da errazagoa, nahikoa ekoiztuko duzu denentzat”.

Fraternités Ouvrièresko kideak haziak sailkatu eta zorroratze lanetan. (Argazkia: RTBF)


    Eztenkada ederrak, elikagai garbien bila beren osasunaren ardura hutsez dabiltzanentzako ere: “Horiek heriotzarekin  obsesionatuta dabiltza”. Ez galdetu Gilberti bere osagarriaz, “zer uste duzu, geriatriko batera etorri zarela?”. Osasuna, mediku gehienek praktikatzen dutenaz harago, nagusiki buruan dagoela. Alde horretatik, zer okerragorik jan eta edatea den ekintza oparoa elikagaien elementu zerrenda baten kontsumo bihurtzea baino? Elikatzeak ospakizuna izan behar duela, komunio zoriontsu bat lagunekin eta naturarekin.
    Gilbertek probokatzen segitu beharra sentitzen zuen, Fraternités Ouvrièresera asko eta asko hurbiltzen zirelako –kronikatxo honen egileak noizbait egin nahiko lukeen moduan– fruitu baratze eredugarri hartan extasian sartzera, Valoniako jungla txikian galtzera, lur aberats hura usaintzera... Baina ez, diosku Gilbert Cardonek, hau dena harrigarriki emankorra den hiri-ortu bat egitetik harago doan asmo baten osagai bat besterik ez da, zeren... “Je préfère bouffer de la merde ensemble que du bio tout seul!”.

Cardon senar-emazteak Fraternités Ouvrières elkarteko kide batzuekin. (Argazkia: EdA)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Eguneraketa berriak daude