Animaliengandik ikasten

Istorioen zooa | Egilea: Gianni Rodari | Ilustratzailea: Maite Mutuberria | Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta | A fin de cuentos, 2020.
Istorioen zooa | Egilea: Gianni Rodari | Ilustratzailea: Maite Mutuberria | Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta | A fin de cuentos, 2020.

2020an 100 urte bete dira Gianni Rodari, irakasle, pedagogo, borrokalari eta idazlea jaio zela eta 40 gure artetik joan zenetik eta, hala ere, bere lanek ez dute inolako gaurkotasunik galdu.

Hemen dugun Istorioen zooa hau A fin de cuentos argitaletxe bilbotarraren eskutik etorri zaigu eta eskertzekoa da egin duten edizio zaindua; azal gogorra eta itzulpen eta ilustrazio aldetik aparteko lana.

Izenburuak iradoki bezala hainbat istoriok osatzen dute liburua, eta denak zoo baten barruan gertatzen dira. Mino eta Ricardo mutikoak azken honen arreba nagusiarekin joan dira zoora eta elkarri erakusteko zein ausartak diren, zooan gau bat pasatuko dutela erabaki dute. Esan eta egin; handik bi egunera zoora doaz lagun biak eta bertan jazotakoak biltzen dira liburuan… bertako animaliekin dituzten enkontru eta elkarrizketak. Izan ere, zoora sartu bezain laster zeuden ezkutalekutik irteteko esango die ahots batek iluntasunean: “Neu naiz, elefantea. Jumbo naiz, edo hala esaten didazue zuek. Ez al zenekiten zooko animaliak hitz egiteko gai direla gauez? Ba, orain badakizue”.

Eta Jumbo elefantearekin hasita zooko hainbat animaliarekin egongo dira Mino eta Ricardo, baita hauek kontatutako zenbait istorio ezagutu ere.

Rodarik primeran lortzen du irakurlea harrapatzea. Narrazio arin eta elkarrizketaz josiak, estilo arinean idatziak; istorio labur eta interesgarriak eskaintzen dizkigu, gizakioi eginiko kritikak horietako asko, pentsarazteko modukoak gehienak eta une atsegina igarotzekoak guztiak.

Maite Mutuberriaren ilustrazioek ere laguntzen dute liburuaren irakurketa errazten; islatzen dutenagatik, baina baita ere eginda dauden moduagatik, haren estilo goxo eta irudikatzailean.

Zalantzarik gabe, Gianni Rodariren lan hau guztiz gomendagarria da –aspaldi euskaraz argitaratu ziren eta egun agortuak dauden beste asko bezala– maisu italiarrak duen estilo eta bizitasun apartagatik. Haren testuek beti bilatu izan dute irakurlearengan atsegina, baina baita ekitera bultzatzeko asmoa ere. Gizarte hobe eta zuzenago baten alde aritzeko helburua du eta hori, oraingoan, animalien ahotik ezagutuko dugu liburu interesgarri eta eder honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude