Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.
Sagar mota bakoitzak eman dizkio usaina, kolorea, zaporea, txinparta, konplexutasuna gure sagardoari eta gaur egun ez ezik, etorkizunean ere hala izango da.
Altxor hori balorean jartzea da Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren ardatza, bertako lehengaiak kalitatezkoa eta bakarra den produktua eskaintzen baitio kontsumitzaileari. Eta hori aurrera ateratzeko estrategia oso bat garatzen ari dira sagar eta sagardo sektorea, administrazioen eta gainerako eragileekin batera. Gaur egun, bertako sagastiak hobeto zaintzeko plangintza oso bat izateaz gain, sagasti berriak landatzekoa ere badago, Euskal Herriko sagardotegiek behar duten sagar guztia ekoizteraino. Halaber, kalitatezko sagarra sortu eta uzta orekatuagoak lortzeko hainbat proiektu ere mahai gainean daude, Euskal Sagardoa deituraren eskutik.
Euskal Sagardoak 115 sagar mota ditu onartuak Jatorri Deiturako sagardoa egiteko. Gainerako jatorri deitura gehienetatik bereizten duen alderdi nagusia da hau. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba biltzen dituen marka izanik, zonalde eta ingurune bakoitzeko sagar motak errespetatu dira honenbestez. 24 sagar mota dira gehien erabiltzen direnak (zerrenda, testuaren amaieran).
Sagastiaren zaintza eta sagar moten kudeaketa egokiaz gain, sagardotegiko instalazio eta lan egokiek sagardoaren kalitatean eragin zuzena dute. Azken urteetan buru-belarri ari da lanean sektorea, kalitatezko sagardoak lortzeko bidean eta hauek egoki izendatu eta merkaturatzen laguntzea ere bada Jatorri Deituraren lana.
Sagastiaren zaintza eta sagar moten kudeaketa egokiaz gain, sagardotegiko instalazio eta lan egokiek sagardoaren kalitatean eragin zuzena dute.
Azken urteetako sektorearen ibilbideak, hiru bide utzi ditu martxan: sagar ekoizpena, berriz ere indar eta garrantzi handia hartzen ari dena; sagardogintza, botilako Euskal Sagardoaren eskutik; eta txotxari dagokiona. Hiru bideek garai berrietara eta gaur egungo egoerara egokitu beharra daukate. Hala ikusi du sektoreak ere, eta hainbat pauso ematen ari da. Baina guzti horren ardatza Euskal Sagardoa ari da izaten, merkaturatuko den produktuak izan behar baitu sektorearen motorra, hori landu behar da eta balorean jarri. Euskal Sagardogintzaren estrategian aldaketa handia ekarri du horrek, bere denbora eta egokitzea eskatzen dituena, baina sektoreak barneratu eta aurrera daramana.
Ibilbide honetan guztian, bada erronka nagusi bat: merkaturatzea. Sagardoak zabalkunde eta posizionamendu hobea izateko aukerak ditu eta bide hori garatzen ari da Kontseilu Arautzailea, sagardotegien bultzadarekin. Dendetan Euskal Sagardo eskaintza zabala izatea, taberna eta jatetxeetan Euskal Sagardoen kartak izatea, online eta salmenta zuzena bultzatzea edo esportazioan eragitea dira erronka nagusiak. Baina horrekin batera bestelako kontsumo eta aurkezpenak ere behar ditu Euskal Sagardoak: trago pausatuagoak kopan, lata edo botila txikiak, gaur egungo kontsumora egokituak, txotxeko esperientzia berritua eta abar.
Horren adibide da Internet bidezko salmenta, egun bizi dugun egoerak azkartu duena. Euskal Sagardo ia guztiak online saltzeko plataforma martxan da www.euskalsagardoa.eus web orriaren bidez. Kontsumitzaileak dozenaka Euskal Sagardo ditu eskura, inora mugitu beharrik gabe. Kaxaka edo kaxa batean nahasian eskura daitezke eta, hala, inguruko kontsumitzaileek ez ezik, mundu guztikoek izango dute Euskal Sagardo desberdinak dastatzeko aukera.
Sagardo sektoreak iraultza handia bizi du bide horretan: sagastiak behar bezala diseinatu (sagar motak, txertakak, lanketak…), Euskal Sagardo mota desberdinak diseinatu (txapelgorria, Premium sagardoa, ekologikoa, sagasti jakin batekoa, barietate bakarrekoak edo bikoak, denboran eta/edo egurrean ondutakoak…), produktuan dibertsifikatu (muztio naturalak, sagardo apardunak, izotzezkoak, Ciderrak, ozpinak…), ontzietan dibertsifikatu (botila, botila txikia, lata, bag in box-a…), kontsumoa zabaldu (kopan, edalontzian, latan…), txotxa egokitu, udarako esperientziak sortu eta abar luze bat.
Beste hainbat produktuk izandako iraultza sagardora ere iritsi da beraz, eta horren guztiaren gidari Euskal Sagardoak behar du izan, gaur egun bertakoa baita etorkizun bakarra.
Mundu mailako boom batean sartua dago sagardoa; eta zerk egiten du hain garrantzitsu gure Euskal Sagardoa, iraultza horretan? Produktu erabat naturala izateak. Sagarrak dituen propietate asko ditu sagardoak, eta alkohol graduazio baxua, beste zenbait edariren pare. Horrek ez du esan nahi faktore guztiak alde dituenik hala ere, mota honetako sagardoak ez baitira oso ezagunak gure Euskal Herriko merkatutik kanpo, eta bertako hainbat txokotan ere ez. Potentzialitate hori guztia lantzea da sektorearen zeregina, jendeari azaldu zer dagoen edaten duen sagardo kopa bakoitzaren atzean, kontsumo modu berrietara egokitu eta merkatu berriak arakatu.
Gaziak edo garratzak
Errezila
Goikoetxe
Txalaka
Urtebi haundi
Frantses sagarra
Bostkantoi
Haritza
Azpeiti sagarra
Manttoni
Ibarra
Gezak
Gezamiña
Urdin
Mozoloa
Patzuloa
Mikatza
Udare marroi
Txori sagarra
Gazi-gezak
Moko
Limoi
Merabi
Mokote
Urtebete
Urtebi txiki
Saltxipi
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
Usurbilen (Gipuzkoa), 30 urteren bueltan dabiltzan bost gazte sagardoa egiten hasi ziren duela zortzi bat urte. Beñat Irazusta, Mikel Rosales, Josu Furundarena, Aitor Pagola eta Joxe Mari Zubimendi –“kalekumea ez den bakarra”, Irazustak esan... [+]
Jaiotzez hangoak ez baina Donostia inguruan bizi diren zazpi-zortzi neska, trans eta bollerak osatzen dute Sagarrondu “desjabetuon ekoizpen taldea”. 25-30 urteren bueltakoak dira ia denak, kaletarrak, baina lurrarekin lotura dutenak; bakarren bat aritua da lehen... [+]
Nikolaï Ivanovich Vavilov, Moskun jaioa 1887ko azaroaren 25ean. Hainbat elikagai kultibaturen jatorria identifikatu zuen botanikari eta genetista. 1940an, Ukrainako lurretan haziak biltzen ari zela, polizia sekretuak atxilotu egin zuen, eta 1942an gulag batean sartu zuten... [+]
Eduardo Zubiria, Iruñean jaioa 1963an, sagardogile eta artista matematikoa. Ama, oskoztarra; aita muskiztarra. Sustrai imoztarrak, Ultzamaldean. Badauzka han 100 urteko sagarrondoak, baita beste sagasti bat ere Erronkarin, mila metrotik gora. Artista moduan egurra lantzen... [+]
Azaroa izateko epel xamar dagoen arratsalde batean iritsi gara Baztango Arizkun herri txikira, eta frontoiko mural erraldoiak herriak sagarrarekin duen loturaz zerbait esan digu segituan. Batzabalea izeneko etxean sagarraz asko dakien gizon bat bizi dela kontatu digute: Pello... [+]
XIX. mendearen amaieran, botanikariak galdetzen hasi zirenean laboreen jatorria zein izan zitekeen, ondorioztatu zuten etxeko sagarrondoa sortu zela Europako basa sagarrondoaren eta Asiako beste zenbait espezieren hibridaziotik. Eta, orain gutxi arte, horrela zela pentsatu izan... [+]
650 metroko garaieran, izotza sarri, Araba erdian baina Burgosen, “lurralde ahaztua”. Trebiñuren bereizgarriek derrigor markatzen dute hango laborantza, sagarrarena tartean, 1998an Askartzan ireki zuten sagardotegiaren ibilbideak erakusten duenez.
Euskal Herriko kulturaren eta tradizioaren ikurretako bat dugu sagardoa, edari soila baino gehiago, ondare oso bati lotua den produktua. Baina tradiziotik edaten duten beste esparru askotan gertatu bezala, joera dugu sagardoa bera eta sagardotegiak profil konkretu bateko... [+]
Gure aitona-amonek egongelako paretan zintzilikaturik zeukaten bodegoi ilun xamar horretako sagarrek hamaika lehengusu daukate, bereziki –baina ez soilik– pinturan, fruitu honek artean eta oro har gure bizitzetan eta imajinarioan izan duen presentziaren lekuko... [+]
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]
Auzo eta baserri guneetan ikusten ditugun arren, duela ez asko ohikoagoa zen sagardotegiak kalean egotea, herri kaskoetako alde zaharren eraikinen behealdeetan. Zenbait tokitan XX. mendearen erdialdera arte iraun zuten gainera, Hernanin kasu, baina legedi zurrunak, ohitura... [+]
Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]