“Gatazka egoerak bizi dituzten emakumeen bizipenak biltzen ditugu”

  • Kolonbia, Kurdistan, Grezia, India… Munduko txoko aunitz ezagutzeko aukera izan du Irantzu Pastorrek (1985, Lesaka), plazerragatik eta baita lanagatik ere. Argazkilaria da. Mugarriak markatu dizkio bidaia bakoitzak. “Inoiz ez zara berdin itzultzen”, esan digu usu elkarrizketak iraun bitartean. Begiradak biltzea du gustukoen. Emakumeenganako indarkeriak biltzen ari da uneotan. Atzerrian hasi du lana, eta pandemia garai hauetan, etxeko, Euskal Herriko errealitatea aztertu nahian dabil. Behin lana osatutakoan, liburu batean biltzea da asmoa.

"Emakumeek kontatu beharra izaten dute. Une batez, kamera begiratu eta munduko duintasun guztia islatzen dute begirada batean" (Argazkia: Irantzu Pastor)

Igone Mariezkurrenarekin batera, emakumeen kontrako indarkeriak biltzeko egitasmoa duzu eskuartean.

Hala da, bai. Igone kazetaria eta antropologoa da, eta ni aldiz argazkilaria. 2018. urtean gogoetatzen hasi ginen gaiaren inguruan, eta berehala, ilusio handiz ekin genion lanari. Urte hartan motxila hartu eta Palestinara joan ginen. Han bi aste pasa ostean, egitasmoari forma ematen hasi ginen. Han ikusi, bizi eta bildutakoak lagundu gintuen. 2019an Indian izan ginen. Eta aurten, pandemia lehertu aurretik, AEBetan egon ginen, Hego Dakotan, natiboekin.

Gatazka egoerak bizi dituzten emakumeen bizipenak biltzen ditugu, halakoetan ere emakumea izaten baita zapalduena eta azpiratuena. Jakina da emakumeok jasaten ditugun zapalketa ugari ikusezinak direla, eta azaleratzen ez badira bere horretan jarraituko dutela mendez mende. Hedabideetan albiste ugari ateratzen da, bereziki indarkeria fisikoa muturreraino eramaten den gertakarien ingurukoa. Guk ordea, agertzen ez den azpiko sarea ezagutarazi nahi dugu proiektuaren bitartez. Kultura askok, oraindik ere, justifikatu egiten dute emakumeen kontrako indarkeria. Indarkeria zuzena batzuetan, eta zeharkakoa besteetan.

Nola lortzen duzu irudi batek islatzea emakume bat jasaten ari den zapalketa?

Kasu horretan, hagitz zaila da. Bereziki indarkeria mota ikusezinez mintzo garenean. Horregatik uztartzen ditugu argazkia eta testua, dena ongi azaldua egon dadin.

Emakumetik emakumera konplizitatea sortzen da. Hagitz polita da sortzen den magia. Hasiera batean aski izututa geunden. Izan ere, emakumetik emakumera aritzen gara, baina lan honetan gu posizio pribilegiatu batetik ari gara, emakume zuri eta mendebaldar gisa. Hala ere, bada zerbait elkartzen gaituena, eta horrela lan egiten dugu.

Argazkia: Irantzu Pastor

Orain arte egindako lanaren adibiderik?

Indiako bidaia oso gogorra izan zen. Pentsa, kanpotik ikusita gogorra dela esaten da, baina hango kaleetan barrena ibili ostean, are gogorragoa da. Hamarnaka errealitate gogor eta gordin ikusten genituen egunero, baina ni prostituzioak markatu ninduen bereziki. Ahmednagarren egon ginen; historikoki prostituzioaren zentro bezala ezagutua da, eta pertsonen trafiko handia dago bertan. Emakume bat ezagutu genuen. Garaian prostituzioan aritzen zen, baina gaur egun beste aldean dago, prostitutak laguntzen aritzen da. Harekin, burdel batean ere sartu ginen. Imajinaezina da ikusi genuena. Horrela bizi behar izatea, benetan latza da.

Horrez gainera, emakume nekazari batzuekin egoteko aukera izan genuen. Klima aldaketaren eta produktu kimikoen erabileraren ondorioak jasaten eta pairatzen ari dira. Lurra idortzen ari da. Gizonezko askok ezin dute egoera jasan, beren buruaz beste egiten dute, eta emakumea bakarrik gelditzen da familia aurrera atera beharrean. Eta jakina da, emazte batek nekez eginen duela bere buruaz beste seme-alabak bakarrik utziz. Hori indarkeria da, ikusezina, eta hori azaleratzeko lana egiten ari gara.

Halako indarkeriak jasaten dituen emakume bat kamerari parez-pare begiratzeko gai da?

Bai, eta horrekin ere asko harritu naiz ni. Leku hauetaraino heltzeko zenbait GKErekin harremanetan jartzen gara, haiek ongi ezagutzen dute lekuan lekuko errealitatea. Argazkiak ateratzeko itxaropen gutxi eman ziguten. Baina orain artean behintzat, beti lortu izan dugu argazkiak ere egin ahal izatea. Magia sortzen da. Emakumeek kontatu beharra izaten dute. Une batez, kamera begiratu eta munduko duintasun guztia islatzen dute begirada batean. Aurpegia ematen dute.

Egitasmoa ez duzue amaitu, osasun krisiak harrapatu zaituzte bete-betean. Zein puntutan zaudete?

Afrikara joan nahi dugu ahal bezain pronto. Genitalen mutilazioagatik eta beste hainbat arrazoirengatik. Badakigu zaila izanen zaigula, baina guk kontinente guztietan jorratu nahi dugu gaia. Egia da geroz eta afrikar emakume errefuxiatu gehiago dagoela gure artean, eta haiekin ere lan egiten ahal dugula. Baina ahalaz, hara joatea da asmoa.

Emakumeen aurkako indarkeria ez da atzerriko kontua bakarrik, ezta?

Ez noski. Ez dugu atzerrira joan beharrik, emakumeen kontrako indarkeria bizi, ikusi eta pairatzeko. Etxean ere badugu zoritxarrez halakorik. Konfinamenduan pentsatzeko denbora izan dugu; urrutiko bidaia batzuk egin ahal izan ditugu eta orain etxera begira ari gara. Etxean beti da zailagoa baina. Irakasle batek esan zidan behin, zirujauak ez duela inoiz senidea operatzen. Ba gu orain horretan ari gara.

Zein euskarri duzue buruan?

Argazki eta testigantza liburu bat. Erraz kontsumitzekoa, lasaitasunez begiratzekoa, patxadaz. Bitartean argitalpenak egin ditugu hainbat euskal hedabidetan. Argazkien eta emakume horien testigantzen erakusketa bat ere egin nahiko genuke. Baina azken helburua liburua da.

Argazki kamerarik gabe deus ez!
Elkarrekin aritzen gara Irantzu eta biok ARGIAko atal honetan. Kamera eskuan heldu izan da beti elkarrizketetara. Egun batean, elkarrizketatua bera izatea proposatu nion, bere buruari autorretratuak eginez; berehala eman zidan baiezkoa. “Ez da hain erraza autoerretratua, baina eginen dut”. Denbora erdiz jarduten du argazkilaritzan hainbat mediotan, eta beste erdiz Baztan eta Bidasoako udalen turismo teknikari bezala. “Ongi dago horrela, behar dudan oreka lortzen dut”. Bere lanez gozatzeko aukera duzue www.irantzupastor.com atarian edota @irantzupastor kontuan instragramen.

 


ASTEKARIA
2020ko abenduaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fotokazetaritza
Gervasio Sánchez. Gerrako fotokazetaria.
“Ezin dugu bakeaz hitz egin agintariek armak finantzatzen badituzte”

Eskarmentu handiko fotokazetaria da Gervasio Sánchez (Córdoba, Andaluzia, 1959). Aragoin bizi da, Zaragozan, baina munduko gatazka eta gerra-eremuak bisitatu eta bertatik informatzen du oso maiz. Heraldo de Aragón tokiko egunkariarentzat beti, eta audientzia... [+]


Gaztelubide elkarteko Danbor Nagusiak argazkilari bati eraso egin zion Donostiako danborradan

San Sebastian eguneko bandera igoeran, ez zen dena festa izan. EITBk emandako irudietan ikusi zen moduan, tentsio une bat izan zen, Jose Ramon Mendizabal Mendi Gaztelubide elkarteko Danbor Nagusiak, argazkilari bati eraso egin zionean. IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaile den Jon... [+]


Gerda Taro. Itzaletik argitara
Robert Caparen aurpegi ezezaguna

1937ko uztailaren 26a, El Escorial (Madril, Espainia). Goizaldea da, eta bezperan larri zaurituta eramandako emakume gazteak azken hatsa eman du El Goloso ospitale ingelesean. Historiara Espainiako 1936ko gerrako enfrentamendurik odoltsuenetakoa bezala pasako zen Bruneteko... [+]


Zoramenaren barruan pausa txiki bat

Mundua konprenitzea ez dago oraintxe erraza. Sekula egon bada. Garai ez oso eder bezain interesgarriak bizi ditugu eta nahi adina ertz topa ditzakegu, lupa eskuan, sakon aztertzeko. Eguneroko bizimoduaren abiadurak bere zurrunbiloan harrapatuta gauzkan honetan, abuztua hartzen... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
‘Lumineszenteak’ lanean emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argitara ekarri dituzte

Irantzu Pastor argazkilariak eta Igone Mariezkurrena kazetariak 63 emakumeren bizitza-historiak bildu dituzte izen bereko erakusketa eta liburuan. Egiturazko indarkeriaz gain beste indarkeria ikusezinak jasaten dituztenen testigantzak bildu dituzte Palestinan, Indian, Lakota... [+]


Porn Riot-az eta kazetaritzaz

Pablo Haselen atxiloketaren harira deitutako mobilizazioen eskutik mahai gaineratu da, ebatzi gabea izateagatik, tarteka eztanda egin ohi duen auzia: gatazka sozialaren ondorioz istiluak sortzen direnean, zer duen zilegi argitaratzea lekuko izan den (foto)kazetariak. Orain hiru... [+]


2020-05-28 | Jon Torner Zabala
Futbol Ligak informazio eskubidea urratzen duela salatu dute euskal fotokazetariek

Euskal Herriko EIGE eta Nafarroako NAGE informatzaile grafikoen elkarteek deituta, fotokazetariek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun goizean Alaves, Reala eta Osasunaren instalazioen atarian, Informazio eskubidea dugu jokoan lelopean. Espainiako futbol Ligak asmoa agertu du... [+]


2020-05-23 | ARGIA
Pandemiak hezkuntza nola aldatu duen [ARGAZKI GALERIA]

Allison Collins eta Austin Steele CNNko kazetariak argazki-galeria batean ari dira biltzen pandemiak hezkuntza nola aldatu duen erakusten duten irudiak. Horietako batzuk ekarri ditugu hona.


2020-05-20 | Jon Torner Zabala
Espainiako Futbol Ligak informazio grafikoa monopolizatu nahi duela salatu dute fotokazetariek

Futbol liga profesionaletako entrenamendu eta partidetan argazkiak atera ahal izatea eskatu diote fotokazetarien elkarteek Espainiako Osasun Ministerioari.


Mozal Legea indargabetzeko eskatu dute Nafarroako erreportari grafikoek

NAGE elkartek ordezkariek informaziorako eskubidea urratzen dela azaldu dute foru parlamentuan.


2019-05-21 | Anuntxi Arana
Berriago eta handiago

Ez da nobedadea, Homo omen sapiens-ak gero eta gehiago ustiatzen duen mundu hau gero eta txikiago zaigu. Lau egun jai eta Eskandinaviaraino!, zergarik gabeko kerosenoari esker. Bestela, toki jator exotikoak aukeratuko ditu euskaldun jatorrak bere oporretarako. Aldizkari honetan,... [+]


2019-01-25 | ARGIA
Gari Garaialde - Prentsa saria
“Oraindik zaila egiten da kamerarekin egiten dugun hori kazetaritza ariketatzat hartzea”

"Susmoa nuen, eta dut, orokorki, kazetaritzara dedikatzen garenon artean ere, fotokazetaritza ez dagoela kazetaritza bezala onartua. Agian, galdetuz gero, ehuneko handi batek baietz, kazetaritza dela esango dute, baina eguneroko martxan ikusten da hori ez dela egia",... [+]


2019-01-09 | Uriola.eus
Jordi Borràs fotokazetaria Bilbon izango da ‘Dies que duraran anys’ liburua aurkezten

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 12an, Alternatibak Bilboko Hika Ateneora eramango du Jordi Borràs fotokazetariaren Dies que duraran anys (Urteetan iraungo duten egunak, Ara Llibres, 2018) liburuaren aurkezpena.


2018-12-06 | ARGIA
Ezagutzen al duzu 100 urte betetzear den ARGIA?

Kazetaritza independentea egiten dugu. Langileok gara hedabidearen jabe. Mugitzen direnak elkartzen ditugu. Euskaldunok ahalduntzea dugu helburu. Agenda internazionalista bultzatzen dugu. Herritarrok gara proiektuaren bermea. Eman nahi duzuna, jaso egoki ikusten duzuna. Egin... [+]


Eguneraketa berriak daude