Istorio pertsonal gogorren lekuko da Bartzelonako Desideratum tatuaje estudioa. Altruismoa eta enpatia batzen dira bertan, egoera traumatikoak gainditzeko bidean doako tatuajeak eskaintzen dizkiete indarkeria matxista jasan duten emakumeei edota minbizia izan dutenei. Duela hiru urte abiatu zuen proiektua Noemí Garcíak (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1977) tatuajeen berebiziko indarraren bitartez oinazearekin amaitzeko.
Tatuaje estudioak Desideratum du izena, “oraindik bete ez den desira” esan nahi du. Azala apaintzeaz edo gure bizitzako gertakari garrantzitsuak gogorarazteaz harago, zer funtzio izan dezake tatuaje batek?
Tatuajea oso tresna boteretsua izan daiteke. Gure estudioan gertaera traumatikoak bizi dituzten emakumeak tatuatzen ditugu, hala nola indarkeria matxista jasan dutenak edo bularreko minbizia izan dutenak. Kasu horietan, sendatzeko eta norberarekin adiskidetzeko ahalmena du. Ahalduntze-ekintza bat da, zu zeu zarelako erabakitzen duena zer eraman nahi duzun betirako azalean. Indarkeria jasan duten emakumeen kasuan zauriak ixten laguntzen die, aurrera jarraitu ahal izateko bultzada emanez.
Estudiora hurbiltzeko erabaki hori, gehienetan, azaleko markak estaltzeko edo eraldatzeko beharretik sortzen da, marka horiek jasandako indarkeria eta erasotzailea uneoro gogora ekartzen dietelako.
Proiektu honetatik abiatuta, indarkeria fisikoaren modu anitzen lekuko izan gara. Oso gauza gogorrak dira, pertsona gehienek imajinatu ere egiten ez dituztenak. Aiztoz eta kuterrez egindako izenak, inizialak eta datak ikusi ditugu. Indarkeriaren ondorioz nork bere buruari egindako zaurien orbainak ere bai. Guzti horiek tatuaje pertsonalizatu batean transformatu ditugu, guztiz desberdina den irudi batean.
Kasu honetan tatuajeak etapa berri baten parte dira, bizitza berri baten hasiera. Baina indarkeria matxista adierazteko moduetako bat ere izan daitezke.
Zoritxarrez, bai. Izan ere, egiten ditugun tatuaje gehienak beste batzuk estaltzeko dira. Bikotekidearen izena tatuatzera behartzea edo hertsatzea ohikoa da, estudioa ireki genuenetik ikusi dugun konstante bat da. Orain itxaron-zerrendan badago neska bat, adibidez, mutil laguna tatuatzailea zuena. Gorputz osoa bere izenarekin markatu du. Gogoan dut baita ere eskuan zuen izena kentzera etorri zen emakume bat, beste eskuarekin momentu oro ezkutatzen zuena. Irudi hori desagertzea nahi dute, behar dute. Neska horri tatuajea egin genion izenaren gainean. Hilabete batzuen bueltan, berriro elkar ikusi genuenean, oraindik ez zen gai beste eskuarekin tatuajea tapatzeari uzteko.
Indarkeria matxista jasan duen emakumearentzat, zenbateko garrantzia du bizitza osorako dirudien zerbait azaletik ezabatu ahal izateak?
Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bati orbain bat disimulatzen diozunean edo tatuaje bat ezabatzen diozunean, nolabait, bere borrokan urrats bat gehiago ematen laguntzen ari zara. Oso une berezia da beraientzat. Hainbeste arazo dituzte, pentsatzen dute konponbiderik ez duela; estigma daramate. Tatuajea eskaintzen diezunean aurpegia aldatzen zaie. Tratu txar emailearen izena tatuatuta eramatea suntsitzailea da psikologikoki. Jada bere azalean ez dagoela ohartzen direnean sekulako lasaitua hartzen dute. Beste arazo guztiek ere irtenbidea dutela dirudi orduan.
Tatuatzen duenak ere indartsua izan behar du mentalki, egunez egun horrelako kasuei aurre egiteko.
Gogorra da, ez dugu ukatuko. Azkenean, emakume gehienek beren bizipenak kontatzen dizkizute eta istorio gogorrak dira. Badakigu indarkeria matxista existitzen dela, ia egunero ikusten dugu albistegietan, baina inoiz ez duzu imajinatzen horrelako basakeriak gertatzen direnik. Astakeria hain handiak daude… norbaitek feminismoa beharrezkoa ez dela edo indarkeria existitzen ez dela dioenean odola irakiten jartzen zait.
Bularreko minbiziaren ondoren aureola berreraikitzea ere doan eskaintzen duzue.
3D tatuaje hiperrealista egiten dugu, emaitza ikusgarria da. Minbizia izan duten emakumeei buruz esaten ez den zerbait da langabezian geratzen direla, egoera ekonomiko zailean. Bular-muturra berreraikitzea garestia da estetika zentroetan; 500-1.000 euro artean eskatzen dituzte. Minbiziaren ondoren, emakume batzuk ez daude gustura ispiluan ikusten duten irudiarekin. Badakigu berebiziko garrantzia duela horrek autoestimuan, horregatik aukera hori ere badute hemen.
Zuen estudioa leku segurua da emakumeentzat langile guztiak emakumeak zaretelako. Zure ustez, mistoak ez diren espazio gehiago egon beharko lirateke beste esparru batzuetan ere?
Zalantzarik gabe. Gure estudioko langile guztiak emakumeak gara egiten dugun lan sozialagatik. Ez luke zentzurik izango gizonezko batek tatuatuko balu, ez litzateke izango ez espazio eroso ez segurua. Hori izan zen talde osoa emakumeek osatzearen arrazoi nagusia. Gainera, bada modu bat emakumeon presentzia aldarrikatzeko ere, eta ikusgarritasuna izateko. Zentzu horretan oraindik egitekoa dagoela deritzot.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]
Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]
Etxean sartuta dago gurekin sentituko dugun txoko bat, gauaren nekean besarkatzen gaituen gune bat, negarra askatzeko espazio sentituko dugun hori, goxotasunarekin konektatuko gaituen etxekoitasuna, bakardadean konpainia egingo gaituena. Mugimenduan diren bizitza askok ez dute... [+]
Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]