Ludwig maitea

Ludwig van Beethoven konpositorea. Irudia: Friedrich August von Kloeber.
Ludwig van Beethoven konpositorea. Irudia: Friedrich August von Kloeber.

Norbaiti zer musika gustatzen zaion galdetuz gero eta “Beethoven” erantzunez gero, bere musika gustuak benetan ezagutu gabe geratuko gara. Musikagile alemaniarra ongiaz eta gaizkiaz haratago dago (musikalki). Musika gustatzen bazaizu, Beethoven gustatzen zaizu, nahiz eta zure estilo gustukoena pop-a izan. Eta bizirik zegoenean miresmena piztu bazuen, denboraren poderioz bere irudia eta legatua handitu besterik ez dira egin. Askotan, jenioen lana haien mozorroa izaten da, haien maskara. Ludwig van Beethovenen kasua ez da hori. Kasu honetan lanak ez du sortzailea estaltzen. Edonork kantatu lezake bere musika –filmetako eta telesailetako soinu-banda gisa erabili da eta moldaketa rockeroak ere izan ditu–, baina, gainera, ondo ezagutzen dugu bere aurpegia –garai hartan selfiak existitu balira baino erretratu gehiago daude–, bere bizitza eta amodioak –edo desamodioak–, bere maniak, bere jenio txarra, gertaera frogatuak, pasadizoak, eta noski, asmatutako elezaharrak. Musikaren izar bat izan zen, izaten jarraitzen du eta izango da.

Abenduaren 16an bere jaiotzaren 250. urteurrena beteko da. Beraz, oroitzapen-urte handia izan da aurtengoa, pandemiak lausotu duen arren. Baina, hala eta guztiz ere, munduak bere artea ospatu du; batez ere bi hirik: Bonnek (Alemania), non jaio eta hazi zen, eta Vienak (Austria), non helduaroa igaro zuen, hil arte.

Beethoven artista pentsalariaren lehen adibideetako bat da eta agian ospetsuena. Beethovenen bidez, artea ekintza-indar gisa ulertzeko modu bat zabaldu zen Europan. Bera ez da mugatzen musika ederra sortzera: bere obra kontzientziarako deia da, eraldaketa sozial eta pertsonalerako deia. Horregatik, ez du zentzurik Beethoven –eta Schubert– vienar “klasizismoaren” parte kontsideratzen jarraitzeak. Beethoven, ondorio guztiekin, erromantiko bat da, hau da, Aro Demokratiko berriko gizona, gizon modernoa. Bere aurretik musikaren helburua musika izatea bazen ere, besterik gabe, alemaniarrarentzat musika gizateria osoa barne hartzen duen prozesu historiko baten parte da. Zientziaren aurrerapena, tiraniaren aurkako borroka, natura eta herriarekiko maitasuna, dogmatikoa ez den erlijio unibertsala, artearen gaitasun eraldatzailea dira bere ideien oinarriak.

Beraz, premisa horietatik abiatuta, urteurren honetan Beethovenen musika entzuten dugun hurrengoan, pentsa dezagun melodia ahaztezinak, konposizio-eskema berritzaileak edo nortasun basati baten isla baino askoz gehiago esaten ari zaigula. Beethovenen arteak pentsarazteko balio behar digu, batez ere atsekabeko garai hauetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude