Askotan etortzen zait burura, azken hilabeteotan gehiago, Stefan Zweigen esaldi hau: “Harritu egiten naiz, burlaizez, nire jokabide espontaneoa eredu filosofiko jasoenekin bat etortzen bada”. Niri ere gertatzen zaidalako; tira, jokabide espontaneoa baino zentzu komuna, segur aski, eta ez agian eredu filosofiko hain jasoekin. Parrimurriz irakurri dut, beraz, artikulu bat –iradokikorra oso, bestalde, Santiago Alba Ricoren hitzak jasotzen dituelako–, zeina paseatzeaz ari baita, aitortuz arte bat dela, espazio publikoan egoteko eskubidea daukan subjektuaren errebindikazio bat, kapitalismoaren kontrako garaipen bat.
Aber, ez gaitezen flipatu: ibiltzea denik eta gauzarik normalena da, orain gutxira arte behintzat –orain, Alba Ricoren esanetan, medikuaren agindu bilakatu da–. Esan nahi dut gizakiaren abiadura, mugimendu, erritmo naturala oinez ibiltzean datzala; giza-gorputza ibiltzeko egina dagoela alegia, eta ez hegazkinez, autoz, trenez edo bizikletaz –uste dut zaldiz ere ez, ze pena–. Pertsonalki, nahiago izan dut betidanik nonbaitera oinez joan, edo bestela ez joatea, bestelako garraiobiderik tartean bada. Eta oinez ibili bitartean pentsatzea, ingurua begiratzea, tarteka beste oinezkoren batekin txokatzea.
Berritik ez du ezer: pentsamendu korronte oso bat dago paseatzearen bueltan, zeinaren paradigma litzatekeen Walter Benjamin –baina bi aldiz hain jarraian zitatzen badut intelektualtzat hartuko naute, eta ez dut desio–. Robert Walser aipatuko dut, hortaz, haren Der Spaziergang lan deliziosa, 1917koa. Nahiko nuke niretzat idaztean agertzen duen arreta, arintasuna, finezia –nola hil zen ere nahiko nuke niretzat, elurretan erori baitzen paseatzen ari zela; ez dakit elurrik geratuko ote den ordurako–. Bien bitartean, egin dezakegun gauzarik onena da paseatzen jarraitzea; nahiz jokabide espontaneoak eredu filosofiko jasoenekin bat etortzeko arriskua hor egongo den beti.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]