Bingen Zupiriak elipsi bidez adierazi zigun norantz dauden lerratuta euskarazko hedabideak, eta denok ulertu genion, xehetasun gehiagoren beharrik gabe. Despistatu-plantak egin zituen baten batek, baina gutxi izan dira, zorionez. Bada, hemen lerro deituko diogu espazio politiko-ideologiko horri. Lerroa nolabait deskribatzekotan, ezkertiar eta abertzaleen ohiko eremua baino zabalxeagoa litzateke, gutxitan festa kromatiko bat.
Presaka egin behar izan zuen ospa Zupiriak mahai-ingurutik, lehergailua jaurti eta berehala, eta ezin izan zioten esandakoaren gainean konturik eskatu. Baina tira, esan zuena esan zuen, eta gutxi-asko denok gaude ados; askok erantzun diote haserre sare sozialetan-eta, gehienek arrazoiarekin, segur aski, baina inor gutxik kendu dio arrazoia.
"Prest egongo ote lirateke ‘lerrotik’ kanpoko kazetari saldoak euskaraz idazte hutsagatik haien burua bazterrean kokatzeko?"
Eta ia inork ez dionez arrazoirik kendu ez naiz ni hasiko orain, jendeak pasadizo hau erdi ahaztuta duenean. Bat nator diagnostikoarekin, eta arazo potoloa iruditzen zait, gelako elefante potolo ugarietako bat. A, eta Zupiriari arrazoia ematen hasita: data zehatz bat seinalatu zuen hark, Zaldibarko istripuari eta horrek ekarri zuen soka luzeari erreferentzia eginez, lerroko hedabideak gaizki portatu zirela eta. Zaila da orokorrean hitz egitea, baina irudipena izan nuen, noiz eta aurtengo hauteskunde autonomikoen biharamunean, nik segitzen ditudan lerroko hedabide nazionalek ospatu egin zituztela EH Bilduren emaitza onak Zaldibarren eta inguruko herrietan –barkatuko didate lerroburuak oso era makurrean interpretatu banituen–. Bestela esanda, beste alderdi batzuen ardurapean gertatutako tragediaren ondorengo haserrea eta min izugarria kapitalizatzea lortu zuela alderdi batek. Eta lerratuegia baino, itsusia iruditu zitzaidan hori. Eta lerrotik ari naiz idazten ni ere, edo hala uste dut.
Presaka egin behar izan zuen ospa Zupiriak mahai-ingurutik, baina bestela agian gustura galde zekizkiokeen hainbat kontu; esaterako, distantzia eta deserosotasun ideologikoez aparte, prest egongo ote liratekeen lerrotik kanpoko kazetari saldoak euskaraz idazte hutsagatik haien burua bazterrean kokatzeko, askotan merezi baino aitortza urriagoa jasotzeko, beti “euskal” etiketaren pean irakurriak izateko, nola dirulaguntza publikoak hala herritarren sostengua erregutzen aritzeko. Bestela esanda, tentatuta ikusten ote dituen hedabide sasi-elebidunetako kazetariak jauzi hori egiteko, eta ea ideien arrakalak soilik eginarazten dien atzera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]