Ezetz esateko beharra

  • Sofokle poetak K.a. 422. urtean idatzitako antzezlana dugu Antigona, euskarara itzuli baina orain arte zuzenean antzeztu ez dena. Horman Posterreko lagunek erremedioa eman diote horri eta eurek moldatutako bertsioa estreinatu dute euskara hutsean Antigone edo ezetzaren beharra izenburuarekin.

Argazkia: Yuri AgirreArgazkia: Yuri Agirre

Baina, ezetza zertarako? Ezetz esatea, soil-soilik, injustiziei aurre egiteko edo aurrera egiteko? Ezezkoa aukerarik duinena izan daiteke, zintzoena, erraietatik indartsu datorkiguna, indartsu ahoskatzen duguna. Hitzekin ez ezik, gorputzarekin eta ekintzekin adierazi dezakeguna. Ezetza du ardatz Antigonaren mitoak. Obra aski ezaguna denez, Horman Poster kolektibokoek trama minutu gutxitan oso dinamikoki laburbildu dute benetan interesatzen zaiena kontatzen hasteko. Eszenifikazio bikainarekin, atrezzo minimoarekin, argiztapenarekin eta iluntasunarekin jolastuz, odola eta aurpegi zuriak kontrajarriz, intzestuari eta oinazeari, sexuari eta botereari buruzko istorioa eskaini digute.

Antigone edo Ezetzaren beharra
Noiz: azaroak 5
NoN: Bilboko Arriaga Antzokia

Aztarnen bila abiatu dira, hondakinetatik istorioa berreraikitzeko, euren erara kontatzeko. Berridatzitako testua idazkera kolektiboaren ondorioa da. Sofokleren testua oinarritzat hartuz, baita Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en bertsioei ekarpena eginez ere, haiek planteatutako galderei erantzuten saiatu dira.

Obra klasikoan, Antigonak istorioa bere ikuspuntutik kontatzen digu. Desobedientziaren ikurra dugu, emakume bat heteropatriarkatuaren botereari aurre egiten. Bertsio honetan, ordea, Kreonte erregearena eta Ismene ahizparena ere kontatu digute. Ismenek beste aukera irudikatuko du: baietza. Aginduei bai esatea, horien aurrean men egitea. Beldurragatik ezetz ez esatea. Baietz esateak dakarren zamari buruz hausnartuko du Ismeneren pertsonaiak. Horrela, obedientzia eta desobedientziaren kontraesanak mahai gainean jarriko dituzte bi ahizpek. Kreonteren pertsonaiak, bestetik, botereak sortzen dituen kontraesanak eta boteretsuen ahultasunak agerian utziko ditu.

Ezetzak eta desobedientziak gaur egungo egoerarekin duten loturaz hausnarketa sakonagoaren falta nabaritu dut. Obraren une batean, gure herriko historia hurbilean ezetz esatearen garrantzia nabarmendu du Kreontek, adierazpide horren inguruan egin diren aldarrikapen asko zerrendatuz. Ezetza herri honen motore edo mantra ukiezina izan ote den zalantza sortu zait obra ikusita, denari ezetz esaten eman baititugu hamarnaka urte, aurrera egiteko bidea zelakoan, baietzak ezetza behar duela ukaezina baita.

Argazkia: Yuti Agirre
Argazkia: Yuti Agirre

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude