Ez oso aspaldiko partez berriz ere entzun dut azkenaldian, hedabide eta elkarrizketa batean baino gehiagotan, emakumeok ezin dugula “nire anaia” esan. Ez ziren esaten ari, kurioski, emakumeen klasekoak garen aldetik ezin dugula sentitu gizonen klasekoenganako kidetasunik eta mutualtasunik: hitzaz ari ziren, “anaia” hitzaz. Baina kontua da euskara batu-batuan eta estandar-estandarrean eta erregistro guzti-guztietan esan dezakegula emakumeok “nire anaia”, eta ezin dela hori akastzat hartu, edo ez litzatekeela hartu behar behintzat. Nahitaez “neba” behar duela, hori euskararen inguruko mito sinpatiko horietako bat da, aditzak beti esaldiaren buztanean behar duela dioen mito supersinpatikoa bezalakoxea, edo “armosu”, “karu”, “gugaz” eta “azul” euskara batua ez direla dioen mito onuragarri-onuragarria bezalakoxea, edo “kanbiatu”, “maskara”, “zirkunstantzia” eta “zeina” arbuiatu beharreko erdarakada zikinak direla dioen mito praktiko-praktikoa bezalakoxea. Euskal mitologia, bistan denez, Mari, Tartalo eta laminak baino askoz ere gehiago da.
"Hamarkadaz hamarkada josteta txit jostagarri bihurtu zaigu elkarri ‘garbizale’-ka eta ‘zikinzale’-ka aritzea, informatuxe batzuetan baina fits handirik jakin gabe beste batzuetan"
Baina halako mitoak ez dira sortzen alferrik eta beren kabuz. Halako usteak usteldu ez baizik mito bihur daitezen, denbora behar da, eta errepika, eta presio jakin batzuk, eta transmisio soziokulturalerako oztopo eta ezintasun nabarmenak ere bai. Eta aipatu berri ditudan mito horiek oso dira zaharrak, dirudien baino zaharragoak, etsigarriro zaharrak esan nahi dut. 2008an, Beatriz Zabalondo irakasleak XX. mendearen hasierako zenbait testu zinez esanguratsu ekarri zizkigun Berria Eskolaren inauguraziora, tartean Argia-ren egutegian 1923an argitaratutako hauxe (egungo grafiara transkribatu dut, inoren baimenik gabe): “Gaur den egunean, euskaraz behar bezala idazten ez da, ez, lan erraza; herriak egiten duen bezala idazten baduzu, aldamenetik irri-barrez hasiko zaizkizu, hori ez dela euskara esanaz, lautik hiru erdarazko hitzak direla eta iseka edo burla eginaz. Garbi idazten hasten bazara, berriz, erdarazko hitzak alde batera utzi eta lehengo liburu zaharretan dauden hitzak erabiliaz eta berriak sortuaz, beste aldetik hasiko zaizkizu barrez eta burlaka, hori ez dela euskara, txinoa dela, ez duela inork aditzen, euskara berria dela eta horrelako beste gauza asko aurpegira esanaz”.
Horra 1923ko aiene bat, 2020koa dirudiena. Duela ehun urte ere jada mito ziren gure mito zaharrak. Hamarkadaz hamarkada josteta txit jostagarri bihurtu zaigu elkarri garbizale-ka eta zikinzale-ka aritzea, informatuxe batzuetan baina fits handirik jakin gabe beste batzuetan, errota berean bereizi gabe xehatuz euskalki kontuak, sukalki kontuak, erregistro kontuak eta auskalo zer beste ale. Inondik ere ez gara, inork etsialdi saihetsezin batean pentsa lezakeen bezala, jende-modu eskasa geurez; ez beste edozein jende-modu baino eskasagoa behintzat (to eta no kontsolamendua!). Baina zer garen baino inportanteagoa da askotan nola gauden, eta nola gauzkaten. Eta egon, ez gaude normal. Normal dagoenak ez du hitzetik hortzera erabiltzen “normalizazio” hitza. Eta horrexegatik ez ditugu mito normalak. Eta horrexegatik ezin dugu geuretzat hartu normaltasun-itxurakerian ibiltzeko luxua, ezein esparrutan: ez agintariek, diglosia zer den ez balekite bezala euskararen zera ernegagarri horri ez ikusi eginez, ez eta gainerako herritarrok ere, norbere etxeko mitoak egia osoa eta bakarra balira bezala sinetsiz eta sinetsaraziz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]