“Etxebizitzarik gabe geratzen diren emakumeak ezkutatu egiten dira”

  • Gizarte hezitzailea, antropologoa eta Bartzelonako ASSIS harrera zentroko Gizarte Arloko kidea da Elena Sala (1983, Bartzelona). ASSIS elkarteak “Dones amb llar” (Etxebizitza duten emakumeak) egitasmoa bultzatuko zuela jakin zuenean, igerilekura salto egin zuela dio. Egun egitasmo horren arduraduna da eta etxerik gabeko emakumeak artatzen ditu. 

"Kalean ez geratzeagatik emakumeek bizitzen dituzten egoerak muturrekoak dira eta biziraupen estrategia femeninoak pasarte traumatiko bilakatzen dira maiz" (Argazkia: Jordi Borràs)

Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako harrera zentroa da ASSIS. Noiz erabaki zenuten genero ikuspegia txertatzea?

2005ean hainbat nerabek, Bartzelonako Sarrià auzoko kutxazain batean, Rosario Endrinal etxegabea erre zuten bizirik. Orduz geroztik, emakume etxegabeen errealitateari arreta gehiago jartzen hasi ginen. Era berean, elkartean duela bost urte egin genuen inkesta baten bitartez, agerian gelditu zen egunerokoan ikusten genuena: etxerik gabe gelditzearen zergatiek eta ondorioek desberdin eragiten dietela emakumeei. Adibidez, kalean egoteko arrazoi ohikoena lanari lotutakoa zen gizon etxegabeen artean, eta emakumeen artean genero indarkeria eta harreman sentimentalen banaketak ziren nagusi. Ez hori bakarrik, bizitokirik gabeko emakumeek gizonek baino adierazle okerragoak zituzten maila gehienetan: osasun fisiko zein mentalean, gizartean, harremanetan, ekonomian...

Dones amb llar” egitasmoaren bitartez hasi zinen elkarte honetan? Zer da zehazki?

Unean uneko errealitatera egokitzen joan den egitasmoa da. Emakume etxegabeen testuingurua ikusezina zenean jaio zen, isilarazitako errealitate hori ikusarazi eta emakumeentzako baliabideak eta aukerak sortzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Egiten dugun lana lerro guttitan laburtzea zaila da, baina funtsean, hiru adar ditu gaur egun: eguneko zentroa, etxebizitzarako baliabideak, eta sentsibilizazioaren zerbitzua.

Bartzelonan, etxebizitzarako diru-laguntzak eskatzen dituztenen %70 emakumeak dira. Zer deritzozu?

Argi dago kalean hain begi bistakoa ez den etxegabeen arazoak eragin zuzena duela emakumeengan, forma desberdinetan, eta sarri etxebizitzan bertan ematen da. Bizitoki arriskutsu eta desegokietan, berriz alokatutako logeletan bizi dira asko. Edo kalera ez joateagatik harreman toxikoak mantentzen dituzten emakume anitz dago. Kalera ez dira egun batetik bertzera iristen eta guretzat hori ikusaraztea funtsezkoa da. Aukera guztiak erreta, etxebizitzarik gabe geratzen diren emakumeak ezkutatu egiten dira aireportuetan, estazioetan edo ospitaleetako sarreretan. Eta kalean lo egitea bertzerik ez dutenean, kamuflatzen dira oharkabean egoteko, gizonezkoen estetika bereganatuz, adibidez.

(Argazkia: Jordi Borràs)

Etxegabeen artean %13 emakumezkoak dira. Aldiz, pobrezia tasa altuagoa eta sozialki baztertuak izateko arrisku handiagoa dute gizonezkoek baino.

Orokorrean emakumeak beranduago iristen dira kalera gizonak baino, krisi garaian baliabide pertsonalak mugitzeko gaitasun gehiago dutelako eta prekarietatera hobeki egokitzen direlako; erresistentzia gehiago dugu. Baina kalean ez geratzeagatik emakumeek bizitzen dituzten egoerak muturrekoak dira eta biziraupen estrategia femeninoak pasarte traumatiko bilakatzen dira maiz.

Loturarik badago emakume etxegabeen eta indarkeria matxistaren artean?

Noski. Sonia Panaderok emakume etxegabeekin egindako ikerketa batek agerian uzten du %41ak haurtzaroan edo nerabezaroan tratu txarrak pairatu zituela, eta %31k sexu erasoak. Zentzu berean, Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek ASSIS eta bertze hainbat elkarterekin elkarlanean egindako Bartzelonako etxerik gabeko emakumeak informeak egiaztatzen du elkarrizketatutako emakumeen %70ak indarkeria pairatu duela. Gure zentrora datozen emakumeen joera ere berdina da, %67k indarkeria pairatu du etxebizitzan. Eta ziurrenik ezkutatutako indarkeria asko dago. Emakume askok hainbat indarkeria forma normalizatzen dituzte eta ez dute hala identifikatzen. Gauza bera gertatzen da sexu erasoekin. Lotsak eragindako hermetismo handia dago.

Koronabirusak gogor zigortu ditu etxegabeak. ASSIS harrera zentrotik baliabide berriak bideratu dituzue norabide horretan. Zeintzuk?

Impuls (Bultzada) izeneko harrera zentroa ireki dugu, COVID-19aren ondorioz kalean gelditu diren emakumeei zuzenduta, bost emakume bizitzeko iraupen luzeko bi pisu martxan ditugu eta bertze bi gehiago irekiko ditugu aurki. Egitasmoa beharraren ondorioz sortu da. Krisi sanitarioarekin batera gizarte krisia etorri baita. Pandemiaren hasieran emakume gutti gerturatu zitzaizkigun. Gerora hasi ziren etortzen, elikagaiak eskatzeko bakarrik lehendabizi, eta ondoren bizitoki eske. Kalean gelditu ziren eta kotxeetan edo trastelekuetan ari ziren bizitzen. Beren perfila ez zen ohikoa: oso gazteak ziren, edo adinekoak, seme-alabak zituzten…

Bartzelonako Udalak La Llavor (Hazia) izeneko inklusio zentroa inauguratu berri du, etxebizitza eta gizarte bazterketa pairatzen duten eta bakarrik dauden emakume adinez nagusientzat. Nola ikusten duzu egitasmoa?

Lan mordoa dugu egiteko zentzu horretan, baina geroz eta garrantzia handiagoa ematen ari zaio emakume etxegabeen errealitateari eta, ondorioz, udal baliabide berriak bideratzen hasi dira, honakoa kasu. Ospatu beharreko albistea da, zalantzarik gabe, baina emakume etxegabeen egoera ahaztuta egon dela kontutan hartuta, ezinbertzekoa da halako egitasmoetatik harago sektore eta alor desberdinen arteko elkarlana, genero ikuspegia barneratuko duten lan metodologiak garatu eta baliabideak hobetzeko.

Emakume etxegabeak
“Denbora luzez aritu naiz genero ikuspegitik gizarte-inklusioarekin lotutako hainbat proiektutan lan egiten. Esperientzia horrek pertsona ugariren errealitatera gerturatu nau. Azken urteetan goraka egin duen etxerik gabeko emakumeen egoerak kezkatzen nau. Emakume anitz ezagutu dut seme-alabekin eta alternatibarik gabeko etxe kanporatze arriskuan, minimorik minimoenak bermatzen ez zizkien espazio osasungaitzetan bizitzen… Etxebizitzarik ez izateak norbere bizitza proiektua aurrera eramatea eragozten du, eta horrek eragin zuzena du buru osasunean. Emakume horiek gertutik ezagutzeak areagotu zuen nik berez emakume etxegabeekiko neukan interesa, eta norabide horretan lanean hasi nintzen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude