Pilotalekuko hotsak

  • Murgiako pilotalekua antzoki bilakatu da gaurkoan. Musikariek eta haien instrumentu eta ahotsek ordezkatu dituzte pilotariak. Ez da entzuten larruzko pilota gogorrek horma berdearen kontra egiten duten soinua, baina haren ordez gitarra, bateria, kontrabaxua eta biolina sumatzen dira. Ruper Ordorika eta hiru taldekideek osatzen dute gaurko laukotea, baina esku pilotako partiduak ez bezala, denak batera doaz, ez dago bikoterik, laurak bat dira.

Pilotaririk gabeko frontoiak zilarrezko atrezzoa jantzi du eta lurra kablez eta fokuz josita dago. Ordorika hainbestetan lagundu duen zilarrezko olanak estaltzen du Zuiako frontoiko ezker horma. Ez dakit doakotasunaren ondorioz den edo kultur egarria asetzeko beharra, baina harmailak jendez lepo daude. Hori bai, batez besteko adina administrazioan lan mugagabea dutenena da.
Sarrionandiaren Hazparneko zapatariaren kondairarekin eman diote hasiera. Martin Larralde eta bere aitaren arteko harreman gaiztotuari egiten dio erreferentzia bertso horrek. Lapurdiko larre berdeak, teila gorriko etxe zuriek eta jendarme autoek definitzen dute mito honen protagonistaren ingurua, baina galeretako heriotza ere aipatzen du.

Esan gabeko arrazoia abestiarekin eman diote jarraipena gau-emanaldiari. Galderaz betetako, baina erantzunik gabeko kanta, ziurgabetasunez betetako udazken arraro honetan gure etxeetako leihoetan sartu nahian dabiltzan itxaropen argi printzei zuzendutakoa. Udazkenarekin batera Hamar negu eta Bizitza eder denean kantak agertu dira segidan.

Ruper Ordorikaren kontzertua
Noiz: urriak 3
Non: Murgiako pilotalekua

Abesti batetik bestera Jean Phocasek behin esandako hausnarketa luzatu du Ruperrek: “Pilotariek ez badute antzokietan jokatzen, zergatik jo behar dugu musikariok frontoietan?”. Euskal Herrian normaltzat edo ohikotzat hartzen da kontzertuak edo antzezlanak pilotalekuan egitea, baina ez al dugu antzoki nahikorik kalitatezko kontzertuak duintasunez ikusi eta entzuteko?

Gogoeta botata Lurrean etzanda eta Mare Nostrum abestiak etorri dira. Bizitza eta heriotzaren inguruan mintzo dira bi kanta hauek eta zerutik urrun bizitzea hobe dela adierazten dute. Bere izenari men egiten dion abestiak, hots, Mare Nostrumek heriotzaren eta patuaren lekuko isila izateaz gogaituta dauden horien inguruan dihardu.

Bernardo Atxagaren hitzek frontoia bete dute. Hautsi da Anphora diskoko Fas Fatum abestirako Arkaitz Minerrek gitarra ordezkatu du mandolinarengatik. Segidan, Aingeru guardakoa eta haren aitonari egindako Eliasen etxea etorri dira. Hiriak abestiarekin biolina hartu du Miner disziplina anitzeko musikariak, eta munduko hainbat hiriburutarako bidaiari amaiera emateko Haize garizumarekin bueltatu gara gure aberrira, sorlekura.

Pandemiaren ondorioz ligatzeko zailtasunei aurre egiteko Hiru Truku taldearekin abestutako Zazpi nobio kanta ekarri dute gogora. Bertso zaharrekin batera Ruperren perletatik falta ezin ziren Zaindu maite duzun hori eta Ene begiekekin eman diote amaiera kontzertuari. Ordorikaren esperientziak, hitz jarioak eta doinu lasai eta herrikoiek azken hilabetetako egunerokotasun ziurgabetik urruntzen lagundu dute, tarte batez bada ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-10 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


2021-07-23 |
"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"
Ruper Ordorikarekin elkarrizketan.
Ruper Ordorika, «Bihotzerreak» bere hirugarren diskoa aurkeztuz
"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"
Ruper Ordorikak hirugarren lp-a kaleratu du, «Elkar» diskoetxearen eskutik. Bi urte... [+]



2021-07-19 |
Errezitaldien susperraldia

«Euskal Herrian egon badagoen sormenaren erakusleiho izan nahi dugu», aipatu digu Oier Guillan Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkarteko kideak. Izan ere, hain ezagunak ditugun lehen lerroko idazle entzutetsuen itzalean idazle andana dago, idazteko gogoz, idatzia... [+]

2021-07-19
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
ARGIA. Aurreko lanen bide beretik jo al duzu oraingoan?
RUPER ORDORIKA. Egia esan, oso zaila da entzuleak artista bakoitzaren ikutuaz ez jabetzea; beti agertzen dira norberaren bilakaera... [+]



2021-07-19 | Izaskun Jauregi
Ruper Ordorika: «Nire belaunaldiak oso gutxitan asmatu du»
Lotsatia dela diote. «Musikak sendatu eta osatu» egiten duela esan digu Ruper Ordorikak ordea. Eta zinez frogatu digu. Hogei urte baitaramatza eszenatokietara igoz, lotsari aurrea hartuz. Azken diskoaren aurkezpenen atarian, patillak, pastazko betaurrekoak eta jantzi ia guztiz... [+]

2019-11-07 | Xalba Ramirez
Enrike Gisasola Gonzalez, Sosola baserria
“EHKolektiboa laborari agroekologikoen eredua jendarteratzeko tresna da”

Sosola baserria Eibarko Mandiola bailaran kokatua dago, Amaña auzotik gora igota. Enrike Gisasolak aittitta-amamen eskutik jaso zuen baserriaren martxa eta 1994az geroztik ekoizpen ekologikoan murgildu ziren. Egun, bi jarduera nagusi burutzen dituzte salmentara... [+]


2019-01-22 | Arrosa Sarea
Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagarekin solasean

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta... [+]


Betikoa betikotuz

Ez zen nolanahiko larunbata izan Bilbon. Euskara eta euskal kultura inoiz baino gehiago sumatzen zen kale bazterretan. Miribillan genuen lehen hitzordua: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala jokatzen zen. Bertsolari gazteen bertsoaldi gozoekin gozatu ahal izan genuen, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude