Artsakh Errepublika gehiengo armeniarreko lurraldea da, Azerbaijanek eta Armeniak borrokatzen dutena aspalditik. Eskualdea gehiengo azeriarreko lurraldez inguraturik zegoen enklabe bat zen eta, agian horregatik, sobietarrek probintzia autonomo bezala utzi zuten Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistaren baitan. Baina behin Sobietar Batasuna desagertuta, Armenia eta Azerbaijan gerra latz batean barneratu ziren.
1994ko su-etenak Armeniaren garaipena kontsolidatu zuen: nazioarteko aitortzarik gabeko Artsakheko Errepublikak ia hirukoiztu egin zuen bere lurraldea Azerbaijani kendutako gehiengo azeriarreko zazpi barrutiei esker, orotara Bakuk bere lurraldearen %20 inguru galdu zuen. Ehunka mila azeriarrek ihes egin zuten Azerbaijanera, atzean utziz armeniarrek segurtasun-uhal bezala izendatu zituzten lurraldeak.
Ordutik tentsio uneak egon diren arren, gatazka izoztua egon zen 2016ko lau eguneko gerra arte. Azken honek 2020an hasi dena iragarri zuen. Azerbaijanek bere gastu militarra asko handitu du gasa eta petrolioari esker aberastu delako.
"Zoritxarrez Armeniarentzat ‘realpolitik’-ak agintzen du nazioarteko harremanetan.
XX. Mende hasierako genozidioan bezala, Mendebaldea
ez da etorriko Armenia salbatzera"
Horrez gain, Bakuk bere aldeko lau faktore determinante dituela uste du: nazioarteko legediaren babesa, hamar milioiko populazioa armeniar hiru milioiren aurrean, Turkiaren babes osoa (NATOko bigarren ejertzitorik handiena eta ia 85 milioi biztanle) eta Mendebaldearekin aliantza ekonomiko hertsia.
Logikak esango luke Mendebaldeak Azerbaijanen alde egin beharko lukeela, are gehiago, kontutan hartzen badugu Armeniak Errusiaren lidergo pean dauden segurtasun eta ekonomia aliantzetan parte hartzen duela. Baina Mendebaldea ez dago oso eroso autokrazia bat (Azerbaijan) defendatuz dentsitate demokratiko baxuko herrialde baten aurrean (Armenia). Halere, deserosotasunaren motibo nagusia armeniar diaspora da: hamar milioi pertsona inguru ondo antolatuak eta kohesionatuak lobby lana egiteko.
Kontraesanak ez ditu soilik Mendebaldeak, gerra hau buruhauste handi bat izaten ari da Moskurentzat. Alde batetik, Errusiak merkataritza-balantza oso aldekoa du Azerbaijanekin; eta bestalde, Bakurekin duen harremana eredugarria da bere aliatuak ez diren inguruko herrialdeekin: Azerbaijan neutral gisa agertzen da Errusiarekin egon daitezkeen nazioarteko gatazketan eta ez du elikatzen errusofobia.
Turkia, berriz, argi duen potentzia bakarra da, izan ere, azeriarrak hego Kaukasoko turkiarrak bezala defini genitzake era baldarrean. Azerbaijan estatu independente bilakatu zen unetik Ankarak “bi estatu, nazio bat” politika bultzatzen du. Ildo horretan, duda gutxi daude Ankarak gerra honetan jolastu duen paperaz: Azerbaijan animatu, babestu eta ekipamendu militarrarekin eta mertzenarioekin hornitu du.
Zoritxarrez Armeniarentzat realpolitik-ak agintzen du nazioarteko harremanetan. XX. Mende hasierako genozidioan bezala, Mendebaldea ez da etorriko Armenia salbatzera eta esperantza nagusia Errusia da berriro. Halere, Moskuk ez du zuzenean esku hartuko gerran eta ahal duen neurrian bi herrialdeen arteko su-eten egonkor bat lortzen saiatuko da. Lortuko ez balu eta Azerbaijanek Artsakh Errepublika konkistatzen jarraituko balu Moskuk esku hartu beharko luke, Armenia aliatu gisa galdu nahi ez badu. Horrek ez du esanahi errusiar ejertzitoa borrokan sartuko litzatekeenik, baina bai Turkiak egiten duen gauza bera egin dezakeela, hau da, Moskuk Donbasen dagoeneko egin duena: inteligentzia militarra, armamentua eta mertzenarioak erraztu. Agertoki horretara iritsiko bagina, gatazkak dimentsio internazional arriskutsua hartuko luke.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]