Orain bi urte sortu zuen Ricardo Mutuberria biologoak (Getxo, 1968) Biook proiektua, Herritarren Zientzia eta Do It Yourself (Zuk Zeuk Egin) korronteen barruan kokatzen dena. Zientzia egiteko eta zientziaz erabakitzeko aukera denon esku egon dadila da pentsamendu-ildo horien muina. Besteak beste, Bilbon laborategi komunitarioa sortzeko asmoa du Biookek. “Jendeak jendearentzat egindako biologia” goiburua du elkarteak.
Do It Yourself, Zuk Zeuk Egin. Baita zientzian ere...
Gizakiek gizaki direnetik egin dituzte gauzak pentsamolde horrekin: nekazaritza asmatu, natura menperatu, tresnak sortu... Industrializazioaz geroztik gauza asko eginda ematen dizkigute, baina azken hamarkadetan berriro itzuli gara guk geuk egitera. Do It Yourself mugimendua AEBetan hasi zen 50eko hamarkadan. Jendea etxeko garajean hasi zen denetik egiten: suziriak, mota guztietako makinak... Eta azken urteetan beste arlo batzuetara hedatu da mugimendua, bioteknologiara esate baterako. Gure helburua, zientziaren bidez jendearen bizi-kalitatea, osasuna eta abar hobetzea da.
Herritarren zientziak nola lagundu dezake horretan?
Behar ditugun aldaketak herritarren ekimenen bidez bakarrik gerta daitezke. Ez industria aldatzen delako, edo gobernuek urratsak egiten dituztelako. Guk orain itsasora joaten diren plastikoen inguruko proiektu bat dugu. Nik esaten badut “jaten ditugun arrain gehienek, eta agian guztiek, mikroplastikoak dituzte beren gorputzetan”, erantzungo didate “tira, ze txarto, baina goxo dago eta...”. Buelta eman nahi diogu horri: bideo bat egingo dugu, azalduz arraina zelan ireki, digestio-aparatua atera, eta zientzialariek laborategian bezala, iragazki baten bidez erraietan zenbat plastiko dagoen ikusi. Horrela, kontzientzia sortuko da. Helburua jendeari tresnak ematea da, mundua aldatzeko eta hobetzeko.
Laborategi komunitario bat sortzea duzu xede. Hau da, egunero-egunero edozein herritar zientzia egitera joan ahal izango den leku bat.
Ez dut ulertzen zelan den posible herri guztietan izatea tenpluak, kirola egiteko eta arteak lantzeko tokiak… eta gaur egun zientziak gure bizimoduan duen eragina izugarrizkoa izanik, tokirik ez izatea zientzia lantzeko, egiteko. Ez daukagu tokirik ingurunea hobetzeko, hiriak hobetzeko… Eta herritar komunitate batek bertako ingurumena hobetzeko proiektu bat landu dezake, gazteek hamaika arlo landu ditzakete zientziaren eta teknologiaren esparruan. Nire gurasoak gazteak zirenean beharrezkotzat jotzen zen pertsona guztiek irakurtzen eta idazten jakitea, askok ez zekielako, eta gaur egun gauza bera gertatzen da zientziarekin. Jende pilo batek ez du inoiz zientzia landu.
Ezta oinarrizkoena ere?
Ez. Eta begira zer gertatzen den orain: itsasoa plastikoz gainezka, klima aldaketa, koronabirusa… Informazio zientifikoaren izugarrizko tsunamia dugu. Orain jakin beharra dugu PCR bat zer den, karga birikoa zer den, txertoek funtzionatuko ote duten… Ez gaude prest hainbeste informazio prozesatzeko.
Zientziaren demokratizazioaz hitz egin izan duzu inoiz...
Zientzia demokratikoa zen sorginak zeudenean. Haiek ziren beren garaiko zientzialariak. Nekazariek ere zientzia egiten zuten, landareak hazteko. Baina XIX. mendean zientzia profesional bihurtu zen. Denboraz teknologia, tresneria berezia... sartu ziren, eta gutxi batzuek baino ez zuten aukera zientzia lantzeko. Munduko biztanle askok ez du hezkuntzarik jasotzen, eta hezkuntza zientifikoa jasotzen dutenen portzentajea oso txikia da; are txikiagoa, hezkuntza zientifikoa jaso ostean zientzia lantzeko aukera dutenena. Baina Zuk Zeuk Egin mugimenduak hori alda dezake, jende asko dagoelako prest zientzia lantzeko, merke bihurtu delako. Zientzialari kopurua handitu daiteke, eta ondorioz zientzia produkzioa ere bai. Mota askotakoa gainera, norberaren interesen eta premien araberako proiektuak jorratzen baitira.
Zientzia profesionalaren interesak eta herritarren zientziarenak ez dira berdinak? Denok omen gaude mundua hobetzearen alde.
Ezagutzen ditudan zientzialari guztiek oso helburu onak dauzkate, baina zientzia profesionalak urruntzen zaitu horretatik, finantzamendua lortzea eta artikuluak argitaratzea bihurtzen da helburu. Laborategi publiko batek molekula bat aurkitzen badu, gaixotasun bat sendatzeko erabil daitekeena, enpresa farmazeutiko batek eros dezake, eta normalean patentatu egingo du. Zer lortzen da? Askotan, ezer ez gertatzea, ez delako gehiago garatzen. Baina beste inork ezin du erabili. Eta erabiltzen bada, enpresa horrek erabakitzen du zenbat diru ordaindu behar den sendagai hori jasotzeko. Maiz, gutxi batzuek baino ezin dute ordaindu. Denbora labur batez lan egin dut industria farmazeutikoan, eta beharrezkoa da, hari esker jende askok gaixotasunak gainditu dituelako. Eredu kapitalistak gauza on batzuk ekarri ditu, baina nork jasotzen du onura hori? Zientzia profesionalak muga asko du onura hedatzeko. Teknologia eta jakintasuna onerako erabil daitezke, ala ez. Garrantzitsua da komunitatea zientzia produkzioan sartzea eta zientzia menperatzea, zer eta nola erabili denon artean erabaki ahal izateko. Zientzialari profesionalen aholkuekin, baina erabakiak gurea izan behar du.
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]