Libertatea, libertarioa ala liberala?

Badira eskola libreak, eta eskolak. Maitasun librea eta maitasuna. Ñabardurarik gabeak, nonbait. Ohartzen bazarete, askatasuna dugu hizkuntzaren bidez markatzen, eta ez ordea bestea. Askatasuna delako salbuespena, edo ezaugarri bereizgarria, pentsatuko duzue. Eta bai, hala da, ez-ohikoa zaigu askatasunaren araberako funtzionamendua, diferentea, eta horregatik beraz da markatua. Etiketaren arrazoia horixe dela ongi badakit ere, arriskutsua deritzot izendapen horri, adjektiborik erantsi ezean eredugarriaren ezaugarria ere ematen diogulako jokamolde ez-libreari, normala denak hartu ohi duen neutraltasun usain horretan ongi kamuflaturik, gainera. Norma(la) izaten ahalko balitz bezala tamainako astakeria. Ene.

Adibideekin errazago ikusiko dugulakoan, irudika dezagun libretzat dauzkagun eskola horiek nagusitasuna luketen errealitate bat, non horiei beharko geniekeen eman, noski, Eskola izen handia. Lehen galdera: zer lirateke gainerako

"Gure ekintzen sortzaile, horien ondorioen jakitun eta erantzule garela. Arduraz. Hori da interesgarria den libertatea, libertarioa dena, eta iraultzailea. Eskolan, afektuen kudeaketan, bizitzan, politikan"

eskolak, inposatuak? ez libreak? Eta bigarrena eta garrantzitsuagoa: ez genituzke baimenduko, ezta? Antzeko galderak egin geniezazkioke maitasun librearen ordez maitasuna baino praktikatzen ez dutela diotenei. Lehena: zuen harremanak zer dira bada, behartuak? Eta bigarrena eta garrantzitsuagoa: nolakoa da librea ez den maitasuna? Eta... posible ote da?

Herabeki emanak ere, ezezkoak irudikatu nahi nituzke zuon erantzunak. Askatasunarekin harreman disfuntzionala dugun arren, ez gaudelako hura esplizituki gaitzesteraino edo gure esentziaren kontra aritzeraino bezain gaixo. Ez gaituzte hainbesteraino kaltetu. Argi dugu ez garela askatasunaren arabera bizi, egia da, eta libre sentitzen ote garen galdetu ohi zaigunean, kasik denek dugu ezezkoarekin erantzuten. Hala ere, askatasuna gure jende-kondizioaren oinarria delako-edo, denok sentitzen dugu gure baitan bere taupada, bizitza libreki gidatzeko dugun ahalmen atrofiatu samarraren oihartzun lauso gisa baino ez bada ere. Gauza bat delako gatibu izateko programatu gaituztela etengabe frogatzea. Eta beste bat, oso bestelakoa, formateatuak ez ezik horretarako sortuak ere bagarela onartzea. Gidari baten beharra berezkoa dugula aitortzea bezalakoa litzateke, eta horretatik, pentsatu nahi dut, urrun gaude oraindik.

Eskola arautuarena da, libreak omen diren horietarik ezberdintzeko nire inguruan bederen usu entzuten dudan formula. Librea vs arautua, ados, horixe zen orduan kontua, errealitate normalak araututa daudela batzuk, eta libreak ez. Bada, txalogarria da neutraltasunaren tranpan ez erortzeko borondatean normalari zehaztasuna emateko ahalegina. Eskertzekoa baita argitara ekarri izana zein den gure imajinarioan askatasunari buruz dugun irudi kolektiboa: dena posible den eremua da, gure jokabideak batere mugarik, araurik, ondoriorik eta ardurarik ez duen paradisua, nirvana moduko bat. Ulergarria, beraz, sortzen duen erakarmena. Eta ulergarria ere bai, sortzen digun beldurra, eta gaitzespena.
Librea dena ere mugatua da, arautua dago, eta orden baten arabera antolatua dago. Bizirik dagoen guzia bezala, bestalde. Arauaren norabideak markatzen du diferentzia: gainetik inposatua zaigun, gure askatasuna zapaltzeko, hain zuzen; edo geuk sortzen dugun, askatasunez, geure nahi eta beharren arabera. Gure ekintzen sortzaile, horien ondorioen jakitun eta erantzule garela. Arduraz. Hori da interesgarria den libertatea, libertarioa dena, eta iraultzailea. Eskolan, afektuen kudeaketan, bizitzan, politikan. Bestea, libertatearen bertsio liberala da, betiko boterearen suzedaneoa, alegia. Kaka hutsa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


Eguneraketa berriak daude