Komunitatea elikatzen duen su txikia

  • COVID-19ak ezbaian jarri du orain artean taxuzkotzat eman ohi ziren hainbat gauza. Paradigma aldaketa uste baino leunagoa izan da batzuentzat, nahi baino bortitzagoa beste hainbatentzat. Aukera berriak eta proiektu eraldatzaileak sortzeko parada gisa ulertu duenik ere bada. Horietako batera hurbildu da ARGIA Donostiako Herrera auzora.

Elkarte gastronomikoekin lankidetzan, zenbait goizetan soldatapeko sukaldariek janaria prestatzen dute eta arratsaldetan ontzi-eramangarrietan banatzen dizkiete auzotarrei. Tokiko nekazari, abeltzain eta arrantzaleen produktuak erabiltzen dituzte, janari
Elkarte gastronomikoekin lankidetzan, zenbait goizetan soldatapeko sukaldariek janaria prestatzen dute eta arratsaldetan ontzi-eramangarrietan banatzen dizkiete auzotarrei. Tokiko nekazari, abeltzain eta arrantzaleen produktuak erabiltzen dituzte, janari osasuntsu eta goxoak prezio onean eskaintzeko. Argazkia: Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zein Herrerako Su|calde ekimena da COVID-19aren ondorioz loratutako proiektuetako bat. Eguneroko janaria indibidualki prestatu beharrean, auzotarren arteko kohesioa, osasuna eta harremanak indartzeko ariketa kolektibo gisa irudikatzen hasi dira Donostiako Herreran. “Ezkutuan dagoen lan erreproduktiboa kolektibizatu nahi dugu, auzotarrei jasangarria, merkea eta tokiko produktuekin osatutako menuak eskainiz”. Hala azaldu du ekimeneko kide Xenki Berho Mujikak. Aitor Minaya Alonso du bidelagun, eta urtebete daramate proiektua fintzen, herreratarren egunerokotasuna arintzeko asmoz. Auzo|co plataforma sortu dute oraintsu, eta etorkizuneko ekimenen bilgune izatea nahi dute. Su|calde “sua pizteko” tresna dela diote: “Elikagaiak oinarri hartuko dituen proiektu bat nahi genuen, janariaren inguruan sortzen den kultura guztia kontuan hartuz. Xenkik denbora asko darama Herreran komunitatearen ideia eta komunitatea bera modu aktiboan lantzen. Ni sukaldaria naiz, eta Xenki ezagutu nuenean gaiaz hitz egin genuen eta komunitatea indartzeko proiektu bat behar genuela otu zitzaigun, eta hala atera zen”.

Sukalderik ezean, etxerik ez
Lehen ideiaren zertzeladak Katalunian bizi izandakotik jaso zituen Xenkik, han ondu baitzuen kooperatiba integralaren ezagutza, kontsumo kolektibizatuan oinarritutakoa. Berhoren hitzetan, izaera handia du auzoak, “egunerokotasunak lausotu ohi duen arren, komunitatea egon badago”, festetan edo egun jakin batzuetan gorpuztu ohi dena. Identitate hori funtsezkoa izan da proiektuaren hastapenetan, eta herritarrek auzoarekiko duten kontzientzia aldatzeko ere balio izan du. “Bakoitza norberaren etxean gabiltza, baina falta zaigu ulertzea auzoa bera ere gure etxe komuna dela, eta identitate komun horretan plaza denon espazioa da”.

Bada, zerk bilakatzen du espazio bat etxe? Berhok eta Minayak argi dute: sukaldeak. “Komunitatea sortu nahi baduzu, sua sortu behar duzu lehendabizi: sua, saltsa, goxotasuna… Ideia honakoa da: egituraketa komunitarioa nahi baduzu sortu, kontsumoaren kolektibizazioa ardatz hartuta, lehenago jendea bildu behar duzu, eta janaria pertsona guztiak berdintzen gaituen elementua da”. Bat dator Minaya lagunak dioenarekin, eta harago doa: “Gauza asko mugitzen dira janariaren inguruan: harremanak, kultura, ohiturak… hori guztia baliatu nahi izan dugu proiektuan”.

Hala, norberaren etxean kateatuta dauden sukalde eta lan erreproduktiboak askatu, eta plazaren (auzoaren) erdigunean kokatu dituzte Su|calde ekimenaren bidez: elkarte gastronomikoetako azpiegiturak baliatu dituzte auzotarrei janaria prestatzeko, modu antolatu eta kolektiboan. “Guretzat elkarte gastronomikoak bilguneak dira: gastronomiaz aparte, kantuak, topaketak eta hortik ateratzen dira hainbat ekimen kultural”. Ohiko egitura zurrunari muzin eginda, Herrerako elkarte gastronomikoek “kontzeptualki” izaera zabalagoa dutela dio Berhok, eta hona datua: Euskal Herrian emakumez osatutako lehen zuzendaritza Herrerako elkarte gastronomiko batekoa izan zen.

Su|calderen ohiko bi lan eremuak auzoan dauden bi elkarteak dira, elkarlanean dihardute. Goizez aritzen dira elkarteetako sukaldeetan. Minaya izan da sukaldaria, baina ez da bakarrik egon. Auzoko hainbat boluntariok lagundu dute patatak zuritzen, barazkiak mozten edo, besterik ezean, solasa ematen: “Sukaldeko lana lana izan arren, giro ederrean, istorioak entzunaz eta belaunaldi ezberdinetako jendearengatik gauzaz ikasiz arinago bilakatzen da”.

Argazkia: Dani Blanco

Saiakera gaindituta
Maiatzean ziren martxan jartzekoak, baina oso ezaguna zaigun arrazoia tarteko, egutegia birplanifikatu behar izan zuten. Azkenean, uztailaren 6tik 31ra egin zuten lehen txanda. Oro har, 420 tuper prestatu zituzten, tokiko ekoizleekin elkarlanean. Menu osoa ala erdia aukeratu behar zuten parte-hartzaileek, astean hamar ala bost plater. Prezioari dagokionez, 55 eta 140 euro artean ordaindu zituzten, aukeratutako menuaren arabera;  3-4 euro tokiko produktuz ondutako ontzi bakoitzagatik.

Jarduera ekonomiko bilakatu da Su|calde, autofinantzaketarako ez ezik, bertako ekoizle eta merkatari txikien artean banatzen baitira etekinak. Era berean, irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, eta lortutako dirua proiektua indartzeko eta auzoan antzeko egitasmoak sustatzera bideratuko da. Osagai guztiok auzotarren ilusioa piztu dutela uste du Berhok: “Zentzua ondo ulertu da, eta jendeak badaki auzotik auzotarrentzat pentsatutako zerbait dela. Auzotar berriak ezagutzeko ere balio izan du, eta, nire ustez, hori da ederrena”. Era berean, komunitatea ardatz duen proiektua izanik, jendea lankidetzan aritzeko “erraztasunak” jarri behar direla dio Berhok, bestela nekez jasoko dela ezer bueltan. “Jendeak parte hartzeko gakoa errentagarria izatea da; erraztasunak jarri behar dizkiozu, beharretara egokitu”. Hala, bizilagunen batek ezin badu janariaren bila joan, aldamenekoak eraman diezaioke, edo balorazio bilera irekiak egin beharrean, galdera laburrez osatutako galdetegia bidali. Oro har, oso harreman “naturala eta gertukoa” dute parte-hartzaileekin, auzokide izatearen abantaila.

Merkatuaren logikarekin talka
Urriaren 12an ekin diote bigarren txanpari. Arrakasta txalotu arren, probaldiak argi utzi zien lan-taldea txikia zela, eta esku gehiago beharko zutela. Gauzak horrela, bigarren sukaldari bat izango dute, Unax Seges Intxausti. Herreratarra da Seges, eta 20 urte daramatza ostalaritzan lanean. Ez du oraingo lana utziko, bi proiektuak uztartuko ditu: “Bertakoa naiz, Auzo|co plataformako kidea eta hasieratik egin dut bat ekimenarekin. Taberna edo jatetxe batek eskaini dezakeena edo Su|caldek ematen duena bi gauza ezberdin dira: lehenak une jakin baten ematen dizu zerbitzua, kalitatezkoa ahal dela. Bigarrenak, aldiz, partaide egiten zaitu, eta zure onura ez ezik, ingurukoena ere bilatzen du”.

Oraingoz arazorik sortu ez den arren, mesfidantza ere antzeman dute. “Konpetentzia desleiala”, abantaila fiskalak dituen azpiegitura bat etekin ekonomikotara bideratzea… horiek bezalako zurrumurruak entzun izan dituzte sustatzaileek. Haatik, lasai daude, eta badakite egiten ari direna “ikuspegi kapitalista indibidualistatik” harago dagoela. “Merkatuaren espazioa eta espazio komunitarioa ezberdinak dira. Oso legitimoak biak. Merkatuaren espazioa gure bizitzako arlo guztietan sartu izanak ez du esan nahi horrelako ekimen kolaboratiboek legitimitaterik ez dutenik”. Bigarren denboraldia hastearekin batera eztabaida leundu nahi dute, mamuak uxatze aldera, eta Seges kide berria izatea lagungarria izango delakoan dira, aipatutako bi esparruok uztartzen baititu.

Elkarrekin bada, hobe
Egoera berri honetan ekimen iraultzaile bakarra sortzea ahalegin antzua litzake Berhoren eta Minayaren hitzetan. Hala, aliantzarako deia egin dute, Su|calde bezalako proiektuak han-hemenka ugaltzen hasi edo beste txokotako proiektuen berri ere izateko. “Ez da administrazioaren edo erakunde publikoen afera soilik erronka zaharrei ikuspegi berrietatik heltzea; herritarrok ere aurrera pausua emateko garaia da”, diote bi sustatzaileek. Lehen sektorearentzat ere arnasa hartzea litzateke halako proiektuak ugarituko balira, erosle zuzenak lortzeaz gain, sistema jasangarria ezarriko bailitzateke herritarren elikadura ohituretan. “Gure kultura santu honen azpiegitura bereizgarri bat probesten ari gara –elkarte gastronomikoak–, egitura legal propioa duena. Balia dezagun guztion artean denon bizitzak hobetzeko, osasuntsuago jateko eta harremanak saretzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Eguneraketa berriak daude